k
u
l
t
u
r

56. edizioko oinarriak



Literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko xedearekin, Kutxa Fundazioak 2022. urteari dagokion 56. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egiten du, honako oinarri hauei jarraituz:

1.

Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein dela ere horien nazionalitatea, jatorria edo bizilekua. Lan originalak eta lehendik partzialki edo osorik argitaratu gabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu ahal izango dira, eta baldintza horiek indarrean egongo dira epaia eman arte. Lehiaketan parte hartzen dutenek sariketara aurkeztutako lanaren egiletza ziurtatuko dute, bai eta lanaren gaineko eskubideen titular bakarrak direla, beste lan baten kopia edo aldaketa ez dela eta zendutako egile batena ez dela ere.

Aurkeztutako lanaren egileak hitzematen du Kutxa Fundazioari ez diotela kalterik egingo lana aurkezteari buruz aipatu diren eta saria eman ahal izateko indarrean mantendu beharko diren adierazpenen zehaztasunik edo egiazkotasunik ezaren ondorioz egileak jasan ditzakeen kalte eta/edo galerek.

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sari hauetara ezingo dira aurkeztu lehiaketan epaimahaikide izandakoak, ez gaur egungo epaimahaikideak, ez eta orain deitu denaren aurreko edizioan modalitate berean irabazle izandako idazleak ere.

Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du lehiaketara kategoria bakoitzeko.

2.

Lehiaketan telematikoki bakarrik emango da izena eta aurkeztuko dira lanak, esteka honen bitartez.

3.

Lehiaketan behin bakarrik emango da izena (baita kategoria batean baino gehiagotan lan ezberdinak aurkeztuta ere). Izena emateko formularioan honako datu pertsonalak, agiriak eta onarpenak sartuko dira:

1. Egilearen izena, abizenak, posta helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa.
2. Egilearen Nortasun Agiri Nazionalaren argazkia edo eskaneatua.
3. Sariketa honen oinarrien eta baldintzen onarpena.
4. Datu pertsonalen babesari buruzko klausularen onarpena.
5. Kutxaren literatura lehiaketei, kultur-jarduerei edo, orokorrean, Kutxa Fundazioak antolatutako jarduerei buruzko informazioa jaso ahal izateko aukera eskainiko da, eta borondatezkoa izango da.

Izena ematen dutenean, parte-hartzaileek ezkutuko kode bat jasoko dute erregistratu duten helbide elektronikoan. Kode hori lana lehiaketara bigarren formulario baten bidez modu anonimoan aurkezteko modua izango da; bigarren formulario horretarako esteka posta elektroniko horretan bertan emango zaio parte-hartzaileari.

4.

Lehiaketara aurkeztuko den lana bidaltzeko formularioan honako datuak eta agiriak sartuko dira:

1. Aurreko atalean aipatutako ezkutuko kode besterenezina.
2. Lana lehiaketaren zein modalitatera aurkeztuko den.
3. Lehiaketara aurkeztutako lanaren izenburua.
4. Lehiaketara aurkeztutako lana PDF formatuan erantsiko da, eta izenburuaz bakarrik identifikatuko da. Ez du, beraz, egilea nor den identifikatu ahal izateko xehetasunik izan behar (ezizenik gabe). Lanak DIN A4 (210 x 297 mm) formatuko orrietan eta lerroarte bikoitzean idatziko dira, eta Arial motako edo kideko letra eta 12 letra-tamaina erabiliko dira.
5. Egileari posta elektroniko bidez ziurtatuko zaio lana lehiaketara zuzen aurkeztu duela. Mezua iritsi aurretik egun batzuk edo aste batzuk igaro daitezke, antolatzaileek egiaztatu behar baitute aurkeztutako lanek betetzen dituztela oinarriak.
6. Lanak kategoria batera baino gehiagotara aurkeztuz gero, lanaren beste bidalketa-formulario bat bete beharko da, atal honetan adierazitako urratsak jarraituz.

5.

Lanak onartzeko epea 2022ko apirilaren 11ean, 24:00etan (Euskadiko ordua), amaituko da. Une horretatik aurrera, online izena emateko ataria ezgaituta geratuko da.

6.

Kutxa Fundazioak izendatuko ditu espezialitate ezberdinetarako epaimahaiak, eta epaimahaiko lehendakariaren botoa erabakitzailea izango da berdinketa gertatuz gero. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Literatura Sari hauetan parte hartze hutsak oinarriak onartzen direla adieraziko du. Oinarrietan aurreikusi gabeko gorabehera guztiak lehiaketaren onerako ebatziko dituzte antolatzaileek. Epaimahaiak askatasuna izango du oinarriak argitaratzeko unean aurreikusi ez diren edo kontuan hartu ez diren alderdiak interpretatzeko.

7.

Lan irabazleak eta saridunak Donostian jakinaraziko dira 2022ko irailaren 10ean, 13:00etan. Sariak banatzeko eguna erabakiaren berri ematen den egun berean jakinaraziko da.

8.

Sarietako edozein gera daiteke eman gabe baldin eta aurkeztutako lanek behar besteko kalitaterik ez badute epaimahaiaren ustez. Epaimahaiak ez du aintzat hartuko 2022ko Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako lanak onartzeko epea amaitu eta erabakia ematen den egunera bitartean beste lehiaketa batean saritu den obrarik, horren berri jakinez gero.

9.

Alde horretatik, egilearen betebeharra izango da aurkeztutako obraren inguruan sariketara aurkeztu zen egunetik 7. puntuan ezarritako epera bitartean izandako aldaketen berri ematea, helbide honetara zuzenduta: literatursariak@kutxa.eus.

10.

Era berean, epaimahaiak hautatutako obra bakar bat ere ez da behin betiko irabazletzat joko harik eta oinarri hauetako 1. eta 8. puntuetan adierazitako baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu arte.

11.

Kutxa Fundazioak ez du saritutako lanak ekonomikoki ustiatzeko asmorik, eta egileek haien jabetza gordeko dute, bai eta jabetza intelektualaren gaineko eskubide moral eta ondare-eduki guztiak ere.

Hala ere, saritutako lanen egileek baimena ematen diote Kutxa Fundazioari, bere kabuz edo hirugarrenen bidez, lan horien ale kopuru mugatua argitaratzeko, irabazi asmorik gabe, gaur egungo edozein euskarritan eta irabazleak aldarrikatzen direnetik hasi eta gehienez ere 6 hilabeteko epean. Saritutako lanen egileek onartzen dute horien hedapenean parte hartzea.

Saritutako lanen azterketa ortotipografikoa egingo da, eta dagokion epaimahaiaren eta/edo argitaletxearen gomendioak jarraituz editatu ahal izango dira, eta beti izango dute egilearen oniritzia.

12.

Saritu gabeko lanak eta lehiakideen datu pertsonalak ezabatu egingo dira 2022ko Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak banatzeko ekitaldia egin eta handik astebetera. Izena emateko formularioan hala eskatu duten lehiakideen datu pertsonalak (izena, bizilekua eta helbide elektronikoa) bakarrik gordeko dira, haiek berariaz adierazitako informazioa bidaltzeko.

13.

Sariei eta oinarriei buruzko kontsultak literatursariak@kutxa.eus helbidearen bidez egin daitezke.

14.

Emandako datu pertsonalak Literatura Lehiaketaren esparruan erabiliko dira, bertan lehiakide gisa jarduteko. Hirugarrenei bidali ahal izango zaizkie lehiaketaren garapenarekin lotutako logistika-zerbitzuak egiteko.

15.

   MODALITATEAK ETA SARIAK 

EUSKARAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA

Edozein gai eta eratako narrazioentzat, gutxienez 100 orrialde, DIN-A4 orrietan eta lau kontakizun gutxienez.
Saria: Liburua argitaratzea, garaikurra eta 15.000 euro.

EUSKARAZKO ANTZERKIA (Literatura dramatikoa)

Edozein gai eta aldaera dramatikotako antzerki-lanentzat, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak eta gutxienez 60 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak.
Saria: Liburua argitaratzea, garaikurra eta 15.000 euro.

GAZTELANIAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA

Edozein gai eta eratako narrazioentzat, gutxienez 100 orrialde, DIN-A4 orrietan eta lau kontakizun gutxienez.
Saria: Liburua argitaratzea, garaikurra eta 15.000 euro.

GAZTELANIAZKO ANTZERKIA (Literatura dramatikoa)

Edozein gai eta aldaera dramatikotako antzerki-lanentzat, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak eta gutxienez 60 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak.
Saria: Liburua argitaratzea, garaikurra eta 15.000 euro.

Gipuzkoako egoiliarrentzat sari hauek PFEZ zergatik libre daude. Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako salbuespena.

• Lanak onartzeko epea 2022ko apirilaren 11ean, 24:00etan (Euskadiko ordua), amaituko da.

• Lan irabazleak eta saridunak Donostian jakinaraziko dira 2022ko irailaren 10ean.

• Deskargatu oinarriak (PDF formatua).

• Izena emateko esteka HEMEN

• Kontsultak: literatursariak@kutxa.eus

EPAIMAHAIAK
Gaztelaniazko antzerkia
José Antonio Vitoria
Teresa de Jesús Calo Fontán
Ane Gabarain
Fernando Bernués Gambarte
Isidoro Fernández
Euskarazko antzerkia
Mireia Gabilondo Garitaonandia
Eneko Olasagasti Eceiza
Dorleta Urretabizkaia
Gaztelaniazko kontakizun-liburua
Luisa Etxenike Urbistondo
Marcelo Luján
Ángel Basanta Folgueira
Espido Freire
Euskarazko kontakizun-liburua
Itxaro Borda Charritton
Aritz Gorrotxategi Mujika
Jon Kortazar Uriarte

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color