k
u
l
t
u
r

55. edizioko oinarriak




Literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko xedearekin, Kutxa Fundazioak 2020. urteari dagokion 55. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egiten du, honako oinarri hauen arabera:

1.

Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein delarik berorien nazionalitatea, jatorria edota bizilekua; lan originalak eta lehendik partzialki edo osorik argitaratu gabeak (partzialki edo osorik sare sozial, blog, web edo beste edozein bidetatik zabaldu diren lanak ez dira lehiaketara onartuko) eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu ahal izango dira; baldintza hauek guztiek indarrean iraun behar dute epaia ematen den unera arte. Lanaren egileak Sariketara aurkezturiko lanaren egiletza ziurtatu behar du, bereak bakarrik direla horren gaineko eskubideak, eta ez dela beste lan baten kopia edo aldaketa, eta ez dela zendutako egile batena ere.

Aurkezturiko lanaren egilea konprometitzen da kalterik gabe mantentzera Kutxa Fundazioa jasan ditzakeen kalteengatik, egileak lana aurkezterakoan egindako eta lehen aipaturiko adierazpenen zehaztasunik edo egiatasunik ezagatik, adierazpen horiek indarrean mantendu behar direlarik saria eman ahal izateko.

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sari hauetara ezingo dira aurkeztu lehiaketaren edizio honetan Epaimahaikoak direnak, ezta, modalitate berean ere, deitua den honen aurretiko edizioan irabazle izandakoak ere.

2.

Lanak honako bi bide hauetako edozein erabiliz aurkeztu ahal izango dira:

(i) PDF formatuan helbide honetara bidalita: literatursariak@kutxa.eus

(ii) DIN A4 (210 x 297 mm) formatuko orrietan, espazio bikoitzean mekanografiatuta. Original bakoitzaren kopia bat bidali behar da paperean (bi aldetatik inprimatuta eta egoki azaleztatuta edo josita) honako helbidera: “Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak 2020”, Gureak Marketing. Gurutzegi Bidea, 14-18. 9. pabiloia. Belartza. 20018 Donostia (Gipuzkoa), eta kopia bat PDF formatuan helbide honetara: literatursariak@kutxa.eus.

Lanak  onartzeko  epea  2020ko apirilaren 27an amaituko da. Erakunde antolatzaileak ez du erantzungo jatorrizkoak galtzea edo hondatzea gertatzen bada, ezta ere atzeratzea edo beste edozein zirkunstantzia gertatzen bada, betiere hori posta-bulegoari edo beste hirugarren batzuei egotz dakiekeena bada, nahiz eta Sariketan parte hartzeko lanen bidalketei eragin.

3.

Obrak beren izenburuaz bakarrik identifikatuko dira. Ez dute, beraz, egilea nor den adierazteko moduko xehetasunik izan behar. Plikan, itxitako gutun-azal batean aparte edo certamenes@gureak.com helbidera zuzendutako mezu elektroniko batean, ‘Gaia’ atalean obraren izenburua eta zer kategoriatakoa den adieraziz bidali beharko delarik, honako hauek sartu behar dira:

    • Egilearen Nortasun Agiri Nazionalaren argazkia edo fotokopia.
    • Honako datu hauek: egilearen izena, abizenak, posta-helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa.
    • Halaber, ezinbestekoa eta nahitaezkoa izango da (eskaneatuta edo argazkian) erantsita edo mezu elektronikoaren testuan jasota, adierazpen sinatu bat bidaltzea, argi eta garbi onartuz Sariketa honen oinarriak eta baldintzak, ziurtatuz osorik edo partzialki argitaratu gabea dela, lana ez dagoela erabaki zain beste Sariketaren batean eta egileak bere esku dituela, aske erabiltzeko moduan, obrari buruzko ustiapen-eskubide guztiak edozein formatan eta modalitate guztieta.
    • Datu pertsonalak babesteko informazio-klausularen dokumentua (eskaneatua edo argazkia) beteta eta izenpetuta, edo testu hori mezu elektronikoan jasota. (DATU PERTSONALAK BABESTEKO INFORMAZIO-KLAUSULAREN AGIRIA: HEMEN)

4.

Kutxa Fundazioak Epaimahai bana izendatuko du sail bakoitzerako, eta horien erabakia apelaezina izango da. Literatura Lehiaketa honetan parte hartze hutsak oinarrion erabateko onespena adierazten du. Oinarri hauetan aurreikusi gabeko gorabeheraren bat sortzen bada, sailean saileko Epaimahaiak ebatziko du.

5.

Lan irabazleak erabakitzea, plikak irekitzea eta saridunen aldarrikatzea Donostian egingo da, 2020ko irailaren 12an, 13:00etan. Sariak emateko eguna erabakiaren berri ematen den egun berean jakinaraziko da.

6.

Sarietako edozein gera daiteke eman gabe, aurkeztutako lanek behar bezainbateko kalitate-mailarik ez baldin badute. Epaimahaiek ez dute aintzat hartuko 2020ko Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietara obrak aurkezteko epemugatik epai-egunera bitartean beste Lehiaketaren batean saritua izan den obrarik, horren berri jakinez gero.

7.

Horrela, bada, egilearen betebeharra izango da aurkeztutako obraren inguruan eta 5. oinarrian adierazitako epealdiaren barruan gerta daitekeen edozein aldaketaren berri ematea, idatziz, helbide honetara zuzenduta: Kutxa Fundazioa – Tabakalera – Andre Zigarrogileak plaza, 1. 20012. Donostia.

8.

Berebat, Epaimahaiak hautatutako ezein lan ez da behin betiko irabazletzat aldarrikatuko harik eta oinarri hauetako 1. eta 6. puntuetan aditzera emandako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu arte.

9.

Kutxa Fundazioak ez du saritutako lanak ekonomikoki ustiatu nahi, eta egileek haien jabetza eta jabetza intelektualaren gaineko eskubide moral eta ondare-eduki guztiak gordetzen dituzte. Hala ere, saritutako lanen egileek baimena ematen diote Kutxa Fundazioari, bere kabuz edo hirugarrenen bidez, lan horien ale kopuru mugatua argitaratzeko, irabazi asmorik gabe, gaur egun indarrean dagoen edozein euskarritan eta irabazleen aldarrikapena egiten denetik hasita gehienez ere 6 hilabeteko epean.

10.

Saritu gabeko lanak eta hauei dagozkien plikak ez dira itzuliko, desegin baizik, 2020ko Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien irabazleen aldarrikapena egin ostean. Aurkeztutako lanen egileekin ez da korrespondentziarik izango, eta ez da inolako informaziorik emango Sariketaren jarraipenari buruz.

11.

Sariei eta oinarriei buruzko kontsultak helbide honen bidez egin daitezke: literatursariak@kutxa.eus.

12.

Emandako datu pertsonalak Literatura Lehiaketaren esparruan erabiliko dira bertan lehiakide gisa jarduteko. Hirugarrenei bidali ahal izango zaizkie Lehiaketaren garapenarekin lotutako logistika-zerbitzuak gauzatzeko.

   MODALITATEAK ETA SARIAK 

EUSKARAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA

Zeinahi gai eta eratako narrazioentzat, 100 orrialdetik gora, DIN-A4 orrietan eta lau kontakizunekin gutxienez.
Saria: Garaikurra eta 10.000 euro.

EUSKARAZKO ANTZERKIA (Literatura dramatikoa)

Zeinahi gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrentzat, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak eta gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak izanez gero.
Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.

GAZTELANIAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA

Zeinahi gai eta eratako narrazioentzat, 100 orrialdetik gora, DIN-A4 orrietan eta lau kontakizunekin gutxienez.
Saria: Garaikurra eta 10.000 euro.

GAZTELANIAZKO ANTZERKIA (Literatura dramatikoa)

Zeinahi gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrentzat, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak eta gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak izanez gero.
Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.

Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako salbuespenari esker, Gipuzkoako egoiliarrentzat sari hauek ez daude P.F.E.Z. zergari atxikita.


OINARRIAK PDF formatuan

Deskarga ezazu hemen: Datu pertsonalak babesteko informazio-klausularen agiria

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color