Izen-emateak

Izen-ematea hasten da: 2022ko urtarrilaren 10ean
Izen-ematearen bukaera: 2022 urtarrilaren 24an
- Unean uneko inguruabarren eta osasun-agintarien aginduen arabera, neurriak zorroztu edo malgutu egin ahal izango dira.
- Aurten, gure jarduera, ekitaldi, tailer, aurrez aurreko edo online ikastaro, eta hitzaldi guztietan aldez aurretik izena eman beharko da.
- Kutxa Kultur Gelak programak aukera izango du jarduera bat bertan behera uzteko gutxieneko matrikula-kopurua ez bada lortzen, eta kasu horretan izena emateko epea amaitu ondoren jakinaraziko da eta itzuli egingo da matrikularen zenbatekoa.
- Jarduera baterako taldea bete ondoren, itxarote-zerrendan eman ahal izango duzu izena horretarako epearen barruan, eta bajaren bat egonez gero, zurekin harremanetan jarriko gara.
- Izena emateko epea amaitu ondoren, ikastaro jakin bat egitea interesatzen bazaizu, jar zaitez harremanetan kutxakulturgelak@kutxa.eus bidez, eta lekurik libre geratzen bada, izen-ematea gauzatuko dugu.
- Behin ikastaroa hasita, ez da bajarik onartuko, arrazoi larriengatik behar bezala justifikatzen diren kasuetan izan ezik.
- Matrikula pertsonala eta besterenezina da.
- Ez ahaztu postu-kopurua mugatua dela.
- Okerrik ezean, jardueren, tailerren, ikastaroen, hitzaldien eta abarren prezioak eta/edo datuak adierazitakoak dira.
- Zalantza edo arazo teknikoren bat sortzen bazaizu eskaera betetzerakoan, kontsulta egiteko erabili kutxakulturgelak@kutxa.eus
PREZIOA
Kutxak diruz laguntzen ditu jarduera hauek eta prezio murriztua eskaintzen die Kutxabankeko bezeroei.