k
u
l
t
u
r

COVID-19 protokoloa



KUTXA KULTUR GELAK PROGRAMAN JARDUTEKO PROTOKOLO OROKORRA KORONABIRUSAREN (SARSCoV-2) AURREAN, 2021-2022 ikasturtean.

AURKIBIDEA

  1. SARRERA
  2. HELBURUA
  3. HIGIENE- ETA PREBENTZIO-NEURRIAK
  4. AURREZ AURREKO JARDUERA GARATZEKO JARRAIBIDEAK

Zer egin COVID-19aren kasu positiboren bat baieztatuz gero?

Informazio honen helburua Kutxa Kultur Gelak 2021-2022 programan hartzen diren higiene-neurriak antolatzeko eta indartzeko jarraibideak ematea da, eta COVID-19aren aurrean abian jarri behar diren prebentzio-neurriak eta jarduketak ezagutaraztea. Ikastaroetan parte hartzen duten pertsonen artean birusaren transmisioa saihestea du azken xede.

  1. SARRERA

Une honetan eskura dagoen informazioarekin, beharrezkotzat jotzen da pertsonak babesteko eta jardueraren garapena eta funtzionamendu egokia babesteko zenbait neurri hartzea.

Protokolo orokor honen egitekoa aurrez aurreko jarduera garatzea da, pertsonen ─hau da, zentroko langile, begirale eta erabiltzaileen─ segurtasun- eta osasun-baldintzak bermatuz, eta abian jarri beharreko antolaketa-, higiene- eta teknika-neurri batzuk zerrendatzen dira bertan.

Hala ere, Protokoloak izaera dinamikoa du, eta osasun-agintariek ezarritako jarraibideen eta une bakoitzean indarrean dagoen araudiaren arabera eguneratuko da uneoro.

  1. HELBURUA

Kutxa Kultur Gelak programak hartu beharreko neurrien helburua COVID-19aren zabalkundea prebenitzea eta saihestea da, agian birusaren eraginpean egon diren erabiltzaileen eta langileen aldetik.

Gai hauek izan behar dira kontuan:

1.- Aurrez aurreko jarduera pertsonen segurtasun- eta osasun-baldintzak bermatuta hastea.

2.- COVID-19aren prebentzioa, detekzio goiztiarra eta kontrola ziurtatzea, birusa kutsatzea eta zabaltzea saihestuz.

3.- COVID-19aren aurrean zentroko erabiltzaile, begirale eta langileen osasuna bermatzeko abian jarri behar diren prebentzio-neurriak eta jarduketak ezagutaraztea.

4.- Neurriak dinamikoak direnez eta osasun-agintariek ezarritako jarraibideen arabera eguneratu beharra egon daitekeenez, adi eta erne egotea.

  1. HIGIENE- ETA PREBENTZIO-NEURRIAK

Oinarrizko ohitura batzuk edukitzeak zentroko erabiltzaileak, begiraleak eta langileak seguru mantentzen laguntzen du, eta gaitz honen hedapena gelditzen laguntzen du. Horren haritik:

  • Zentrora joan aurretik, etxean tenperatura neurtuko da, eta erabiltzaileak inolako sintomatologiarik ez duela ere egiaztatuko da.
  • 37 gradu edo gehiago baditu, 10 minutu itxaron eta tenperatura-neurketa egingo da berriro, eta ondoren beste neurketa bat, 5 minutu geroago. Behin eta berriz 37 gradu gainditzen baditu, parte-hartzailea ez da zentrora joango, eta dagokion osasun-zentrora deituko du zer egin behar duen esan diezaioten, eta KUTXA Fundazioari jakinaraziko dio helbide elektroniko honetara idatziz: kutxakulturgelak@kutxa.eus.
  • Osasun-agintariek gomendatutako segurtasun-tartea mantendu behar da pertsonen artean.
  • Zentroko erabiltzaile, irakasle eta gainerako langile guztiek maskara erabili beharko dute uneoro zentroko instalazioetan (barruan eta kanpoan). Nahitaezkoa da zentrora maskara jantzita joatea.
  • Esku-garbiketa areagotu behar da, eta erabiltzailea aldizka eskuak garbitzera behartu behar da, eta betiere objektuak eta ukipen-gainazalak ukitzen badira. Horretarako, gel hidroalkoholikoak, paperezko zapiak eta erabilitako materiala botatzeko ontzi espezifikoak instalatu dira leku estrategikoetan: harrera-lekuan, hainbat leku, gela eta zerbitzutako sarreretan.
  • Garbiketa- eta desinfekzio-neurriak areagotuko dira esparru osoan (espazio, tresna eta/edo materialetan), higienearen eta lan-osasunaren arloko agintari eskudunen gomendioetan oinarrituta.
  • Saio (tailer, hitzaldi, …) bakoitza amaitu ondoren, gune edo esparruak garbitu eta desinfektatu egingo dira.
  • Seinale, mezu eta kartel espezifikoak jarri dira, portaera, segurtasun-distantzia, higiene-neurriak, edukierak, igarotzeko eremuak eta abar gogoraraziz.

OHARRA: Guztion segurtasunerako landu da protokolo hau. Horregatik, ezarritako protokoloak erabiltzaileren batek behin eta berriz betetzen ez baditu, erakundeak eskubidea izango du geletan jarraitzeko baimenik ez emateko eta inskripzioko dirua ez itzultzeko.

  1. AURREZ AURREKO JARDUERA GARATZEKO JARRAIBIDEAK

Aurreko paragrafoan planteatutako higiene-neurriez gain, beste neurri batzuk ere hartuko dira, osasun-agintarien jarraibideak betez.

  • Salbuespen gisa, 2021-2022 ikasturtean, ikasgela bakoitzean baimendutako edukiera murriztu egingo da (gela bakoitzean adieraziko da); horrela, osasun-agintariek unean-unean ezarritakoaren arabera, postuen artean distantzia soziala errespetatzen duten guneak sortuko dira, betiere maskara erabiliz. Era berean, postuak finkoak izango dira gela bakoitzean, eta ezingo da partekatu ez lekurik ez materialik.
  • Ikastaroetarako sarrerak eta irteerak modu mailakatuan egingo dira, erakundearen jarraibideak bete behar direlarik. Horretarako, ikastaroen ordutegiak egokitu dira.
  • Erabiltzaile bakoitzak beti mahai bera izango du ikasgelan dagoen bitartean.
  • Aurten ere ez da inolako materialik (karpeta, bolaluma, poltsa, …) banatuko. Material didaktikoa, hala badagokio, posta elektronikoz emango da. Parte-hartzaile bakoitzak etxetik ekarri beharko du kasu bakoitzean beharrezkoa den materiala: arkatza, bolaluma, oharretarako koadernoa, pinturak, etab.
  • Josteko makina behar den josteko tailerretan, parte-hartzaileek etxetik ekarri ahal izango dute beren makina, edo bestela Kutxa Kultur Gelak programak dituen makinak erabili ahal izango dituzte; kasu horretan, garbiketa eta desinfekzio zorrotzak egingo dira, erabilera bakoitzaren aurretik eta ondoren.
  • Lan-material bereizia erabiliko da, ez dituzte partekatuko pinturak, arkatzak eta gainerako elementuak, edo, partekatu behar badituzte, erabilera bakoitzaren aurretik erabili eta botatzeko materialez garbiketa eta desinfekzio sakona egin beharko da.
  • Eremu komunak edo pasabideak ahalik eta gutxien erabiliko dira eta bakarrik leku batzuetatik besteetara joateko, eta ez dira erabiliko bestelako jardueretarako (hitz egiteko, kafea hartzeko, etab.).
  • Komunak banan-banan erabiliko dira, konketa inguruan jendea elkartzea saihestuko da, eta txanda zain gaudenean pertsonen arteko distantzia mantendu behar da.
  • Igogailuak haietan adierazten den moduan erabiliko dira.
  • Lokalen aireztapen naturala eta mekanikoa areagotuko dira, barruko airea berritzen laguntzeko.
  • Informatikako gelen kasuan, ezin da ordenagailua partekatu. Banakakoa izango da horien erabilera, eta ekipamenduak garbitu eta desinfektatu egingo dira erabilera bakoitzaren ondoren.
  • Erabilera komuneko ateak irekitzeko mekanismoak eta teklatuak manipulatzea saihestuko da (ateak irekita eduki behar dira, segurtasunari eragiten ez dion neurrian).
  • Gela bakoitzak gel hidroalkoholikoa izango du eskuak garbitzeko eta desinfektatzeko, baita ontzi edo paperontzi espezifiko bat ere erabili eta botatzeko materialarentzat (paperezko zapiak, …).

Zer egin COVID-19 kasu positiboren bat baieztatuz gero?

 

  • COVID-19a diagnostikatu zaion pertsona batekin harremanetan egon bada, erabiltzaileak Kutxa Kultur Gelak programaren antolatzaileei eta osasun-erakundeei jakinarazi beharko die, eta etxean geratu beharko du.
  • Langileen edo erabiltzaileen artean COVID-19 kasuren bat baieztatzen bada, Kutxa Kultur Gelak programaren arduradunek telefono bidezko arreta-zerbitzuari edo itunpeko osasun-zentroari jakinaraziko diote jarraibideak jasotzeko. Ezarritako jarraibideei jarraituko zaie eta modu koordinatuan jokatuko da. Taldearen jarduera bertan behera gera liteke, eta berrogeialdian sartu erabiltzaileak zein irakasleak, osasun-zentrotik hala aginduz gero. Talde horrek erabilitako leku guztiak eta materiala sakon desinfektatuko dira.
  • Bereziki zainduko dira kutsatutako pertsonaren pribatutasuna eta konfidentzialtasuna horretarako sortutako protokoloei jarraituz, eta datuen babesari buruz indarrean dagoen legeria errespetatuz.
  • COVID-19aren ondorioz jarduera bertan behera geratzen bada, gauzatu gabeko zati proportzionala itzuliko zaio dagokion parte-hartzaile bakoitzari.
  • Protokoloak aktibatuta egon arren Covid 19 kasuren bat emango balitz, programan parte hartzen duten pertsonek ezingo diote inolako kalte-ordainik eskatu KUTXA Fundazioari.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color