k
u
l
t
u
r

Zer eskaintzen du Kutxa Kultur Eneak?



Kutxa Kultur Enea gehienez ere 40 lagunek partekatzen duten eta proiektuak garatzeko beharrezkoa den oinarrizko azpiegitura (inprimagailuak, eskanerra, lan-boxak, bilera-gelak, armairu indibidualak, officea eta Interneterako konexioa) duen kultura-arloko coworkingerako gune bat da.

Hala ere, hori baino askoz gehiago da Enea, Gipuzkoako kultura-ekimen berriak babesteko eta negozio kreatibo berrien sorkuntza sustatzeko sortu baita. Horretarako, gune fisikoaz gain, Kutxa Kultur Eneak konpromisoa hartu du enpresa-kudeaketaren arloan aholkularitza eta prestakuntza eskaintzeko eta gunea networking-jardueren bidez dinamizatzeko.

Horrekin batera, Enea komunitateko kideek Kutxa Kulturreko azpiegitura Tabakaleran erabiltzeko eta, era horretan, beren proiektuak jende gehiagok ikusteko aukera dute.

Kutxa Kultur Enea komunitateko kide izateak honako konpromiso hauek dakartza:

>> Gunearen mantentze-gastuei aurre egiteko konpromisoa (85 euro egun osoa eta 50 euro egun-erdia)

>> Negozio-eredu bat zehaztu eta/edo garatzeko konpromisoa.

>> Prestakuntza eta tutorizazioetara joateko konpromisoa.

>> Dinamizazio-jardueretan aktiboki parte hartzeko konpromisoa.

Aurreko konpromisoak ez betetzea hitzarmena bertan behera uzteko arrazoi nahikoa izango da.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color