Kutxa Kultur Class

Kutxa Kultur Class sendotzen ari den programa gaztea da, eta urtero nobedade pila aurkezten du Tabakaleran duen Kutxa Kultur egoitza berritik.
CLASS programan hainbat tailer daude; parte-hartzaileen artean giro berezia sortzea bilatzen dute, talentu sortzailea sustatzea eta zenbait arlotan gure jarduerak (Arte & Diseinua, Gastronomia, Moda & DIY, Musika & Teknologia berriak…) ematen dituztenentzat plataforma izatea. Kutxa Kultur Gelak multzoan sartuta, programa honek haize freskoa eman eta ohiko proposamena aberasten du.
Bizikidetzarako gunea da, eta eguneko uneren batean plazan egotera gonbidatzen ditu bertaratu nahi dutenak. Erromatarren agoren antzeko zerbait izan nahi du, gune ezberdinetan iraunkorki daudenen, programa-erabiltzaileen, gizarte-ekintzaren onuradunen, promesa gazteei laguntzeko programetan hautaturiko artisten eta jakin-mina duten guztien arteko topaketa gunea.
Gune dinamiko eta bizia, erosoa eta erraz moldatzeko modukoa, egunero proiektu aldakorrekin, eta erakusketa-gune multidiziplinar berriarekin, bertan erakusteko Gipuzkoako talentu sortzailea.
Hurrengo tailerrak: AGENDA KONTSULTATU
Azken Albisteak
Itxiera eta ekintzen etetea
Oharra: Osasun Agintarien gomendioak jarraituz, Kutxa Fundazioak areto guztiak ixtea eta programatutako jarduerak bertan behera uztea erabaki du. Besterik jakinarazi arte, Kutxa Kultur espazioak Tabakaleran,… Irakurtzen jarraitu
Aulas Kutxa Kultur | udaberrirako izena emateko epea 2020
Kutxa Fundazioaren aisialdi- eta kultura-programazioak ─ohiko Kutxa Kultur Gelak─ bihar irekiko du izena emateko epea, eta jarduerak otsailean hasi eta 2020ko ekainera arte luzatuko dira…. Irakurtzen jarraitu