k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Kutxa Kultur Gelak: Izen-emate baldintzak


Izen-emateak irailaren 6ko 09:00etatik irailaren 20ko 14:00etara arte izango dira.

Garrantzitsua!

— Izan eskura zeu titular zaituen banku-txartel bat.
— Bete formularioa. Eskabide bat egin beharko duzu parte hartu nahi duzun jarduera bakoitzeko.
— Eskabidea egiten duzunean ordaindu behar da banku- txartelaren bidez.
— Mezu elektroniko bat jasoko duzu izen-ematearen egiaztagiriarekin.
— IZEN-EMATEAREN AGIRIA GORDE EGIN BEHAR DA EGIAZTAGIRI GISA.

— Kutxa Kultur Gelak programak aukera izango du jarduera bat bertan behera uzteko gutxieneko matrikula-kopurua ez bada lortzen, eta kasu horretan izena emateko epea amaitu ondoren jakinaraziko da eta itzuli egingo da matrikularen zenbatekoa.

— Jarduera baterako taldea bete ondoren, itxarote-zerrendan eman ahal izango duzu izena horretarako epearen barruan, eta bajaren bat egonez gero, zurekin harremanetan jarriko gara.

— Izena emateko epea amaitu ondoren, ikastaro jakin bat egitea interesatzen bazaizu, jar zaitez harremanetan kutxakulturgelak@kutxa.eus bidez, eta lekurik libre geratzen bada, izen-ematea egin ahal izango duzu.

— Bidezko arrazoiengatik bakarrik onartuko dira bajak. Ikastaroa hasi ondoren ez da inolako itzulketarik egingo.

— Matrikula pertsonala da.

— Ez ahaztu lekua mugatua dela.

— Akats tipografikoengatik izan ezik, jardueren prezioak adierazitakoak dira.

— Zalantza edo arazo teknikoren bat sortzen bazaizu eskabidea betetzerakoan, kontsulta egiteko erabili kutxakulturgelak@kutxa.eus.

UDAZKEN ETA URTEKO JARDUERAK UDABERRIKO JARDUERAK GABONETAKO JARDUERAK ASTE SANTUKO JARDUERAK
IZEN-EMATEAK 2018 / 09 / 6-20 2019 / 01 / 7-21 2018/11/05 > 2018/12/17 2019/02/25 > 2019/04/01
BERTAN BEHERA UZTE JAKINARAZPENA 2018 / 09 / 24 2019 / 01 / 24 2018 / 12 / 17 2019 / 04 / 01

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color