“Baztertuak” Marc Espín
Argazki-erakusketa da Baztertuak, Marc Espín kazetariak Tecoluca landa-komunitateetako 15 emakume adinekori ateratako argazkiez osatua, Lempa ibaiaren beheko eskualdeko emakume horien eguneroko bizimodua erakusten diguna. Estatuak eta gizarteak ahaztutako emakumeak dira, eta haien erresistentzia historiaren bidez, Erdialdeko Amerika osoko ehunka eta milaka emakume adinekoren erresistentzia-historia ikus dezakegu.
Baztertutak ez da El Salvadorri buruzko erakusketa bakarrik. Belaunaldien eta eskualdeen arteko elkarrizketa-gune bat ere bada, eta, hala, galdera deseroso batzuk egiten dizkigu, bizi garen mundu basati honen gainean. Esate baterako, nola ikusi eta bizi behar da zahartzaroa? Posible al da hainbeste jende baztertzea? Zer da emakume adinekoa izatea hemen eta zer da hemendik kanpora? Zer erantzukizun dakarte gure pribilegioek?
Adineko emakumeek El Salvadorren bizi duten abandonua dokumentatzen duten 15 erretratu eta historia horiekin batera bideo batzuk ere badaude, emakume haien eta Donostiako adineko pertsona batzuen arteko elkarrizketa planteatzen dutenak, elkarrizketa gurutzatuen bidez.
Antolatzaileak: Donostiako Udala (Lankidetza eta Lagunkoia) | Kutxa Kultur | Descartados ONG | TAU Fundazioa
Descartados nazioarteko lankidetzarako elkartea da, irabazi asmorik gabekoa, eta bere helburu nagusia El Salvadorreko adinekoen bizi baldintzak ikusaraztea eta hobetzea da, eskubideen ikuspegitik. |
Erakusketa 2022ko otsailaren 23tik apirilaren 24ra | Tabakalera zentroko ordutegia OHARRA: Kasu batzuetan, Kutxa Kultur Plazan egiten diren jardueren ondorioz, baliteke erakusketaren zati bat bisitatzerik ez izatea. |
Jarduerak:
Martxoak 3 | 18:30 | Mesa de diálogo entre Emilio Espín, Raquel Riba, Irati Mogollón … entre otras participantes.
Apirilak 7 | Mesa de diálogo entre la dibujante e ilustradora Raquel Riba y la socióloga Irati Mogollon. Moderada por Marc Espín, periodista y autor de la exposición Descartadas. El diálogo estará precedido por una performance de ON DO KO, grupo de teatro-danza formado por personas adultas mayores de Egia guiado por Mafalda Saloio.
Kredituak:
Koodinatzaileak: Begoña Calleja, Iñigo Odriozola, Eva Salaberria, Elena Sanz, Marc Espín.
Komisarioak: Elena Setién, Catalina Gayá.
Testuak idatzi eta editatzea: María Luz Nóchez, Gatalina Gayá.
Itzulpenak: Enrique Díez de Ulzurrun Sagalá, Udal Etxeko Itzulpen Departamentua.
Argazkien edizioa: Josep Rodenas.
Diseinu grafikoa: Newman Peña