Simonides (Ernesto Murillo)
“Zer gertatzen zaio munduari?” galdetzen dutela dirudi Simonidesen obrek. Beraien gaiak “irreala” dira, edo badirudi egunero islatzen diren eta astintzen gaituzten errealitate batzuen absurdoari begirada zehatza azpimarratzean oinarrituta daudela. Ezberdintasunaren espresionismoa. Simonidesek egunerokoaren alde absurdua antzematen du.
Simonidesek errebeldia erabiltzen du, alternatiborantz lerratzen dena heroi eta basagizonen mundu batean.
Simonidesen margolanetan beti gertatzen da zerbait. Planteamendua, korapiloa eta amaiera, edo planteamendua, korapiloa eta … ikuslearen begirada edo amaiera, zeren eta Simonidesek praktikatu eta bere kezkak konpontzera gonbidatu ere egiten baitu ikuslea bera.
Simonidesen olio-pinturak garbiketara, disimulurik gabe, irekitako bineta handiak bezalakoak dira, absurdoaren gertaerak tranpa eta amore ematerik gabe erakusteko prest daudenak. Simonidesen begirada sakonaren aurrean gaude. Partekatzera gonbidatzen zaituztegu.
José Cos (¶espazioa)
Egilea
Ernesto Murillok (Murchante, Nafarroa, 1952) Star aldizkarian eta El Huerto fanzinean argitaratu zituen bere lehen istorioak. Gero, kolaboratzaile izan zen hainbat aldizkaritan: besteak beste, Euskadi Sioux, Makoki, El Víbora, Harakiri, Habeko Mik, TMEO (sortzaileetako bat izan zen) eta Ardi Beltza. Gainera, marrazkiak argitaratu ditu ere Egin eta Navarra Hoy egunkarietan eta Gara egunkariaren Zazpika gehigarrian.
Simonidesek hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du: «Euskal komikiaren erakusketa – Muestra del cómic vasco» (Gasteiz, 1983) eta «Komikiaren Panorama Euskadin. Gernikako III. Komiki ihardunaldiak» (Gernika, 1989).
Bestetik, erakusketa indibidual eta kolektibo ugaritan ere erakutsi du bere lana.
Erakusketa 2021eko urriaren 26tik abenduaren 12ra | Tabakalera zentroko ordutegia OHARRA: Kasu batzuetan, Kutxa Kultur Plazan egiten diren jardueren ondorioz, baliteke erakusketaren zati bat bisitatzerik ez izatea. |