30 emakume ahaztezin
Gaur egungo mundua eraikitzeko egin duten ekarpena oso handia izan bada ere, gure historiako emakume esanguratsu asko ikusezinak izan dira denbora luzean zehar eta ez zaie merezi duten aitorpena egin.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatutako erakusketa honek omenaldia egin nahi die guztiei, alor ezberdinetan nabarmendu ziren horiei: idazketan, bertsolaritzan, margolaritzan, argazkigintzan, kirolean, musikan, fisikan, politikan, kazetaritzan, ikerkuntzan edo irakaskuntzan; baina, aldi berean, emakume ezezagunentzat omenaldia izan nahi du ere, gizartean aitorpen gutxiago duten baina edozein gizarteren garapenerako ezinbesteko diren lanetan bere ekarpenekin bizitza eusten lagundu zuten emakume horientzat. Guztiek ireki digute bidea.
Elena Ciordiaren akuarelen bitartez, erakusketa honek emakume «ahaztezin» irizten ditugun batzuk berreskuratzen ditu, jakinik beste askok ere omenaldi hau merezi dutela. Horregatik, beste helburu bat ere badu: bisitaria gonbidatzea berarentzat erreferente diren emakumeak berreskuratzera. Horrela, denon artean, emakume horiei guztiei merezi duten aitorpen soziala eman diezaiegun.
Erakusketa 2021eko uztailaren 1etik abuztuaren 29ra | Tabakalera zentroko ordutegia OHARRA: Kasu batzuetan, Kutxa Kultur Plazan egiten diren jardueren ondorioz, baliteke erakusketaren zati bat bisitatzerik ez izatea. |
Antolatzailea: