k
u
l
t
u
r

Oskar Benas



Oskar Benas ipurtarin eta sailkaezina da. Izaera nomada eta ibiltaria duena, euskal eszenako talde ugariren sortzailea izan zen 90eko hamarkadaren hasieratik; 2009an Bilbao Hiria Pop Rock Jaialdian gitarra-jotzaile onenaren saria jaso zuen eta Fermin Muguruza, Maika Makovski, Atom Rhumba edo Cabezafuego-ren bira-kide izan da; euskal artista grafiko eta musikari honen (Barakaldo 1975) sorkuntza-unibertsoa muga ezagunetatik harago doa eta aurreikus daitezkeen eremuez gain hedatzen da, nahiz eta batzuek oker defenditu eremu horiek setati esanez, abangoardiaren esparruan, baliabide teknikoak direla eboluzionatzeko aukera ematen diguten mezu bakarra. Ez dago ezer urrunagorik funts gabeko eta azken-azkenekoarekin hain kontsekuentea den kontsumismo horretatik, panorama oker deituriko independente horretatik, zeinaren gainean teorizatzen duten beren burua erdi-jainkotzat duten mukizu handiputzek.

Bere obra, bere argi-itzalekin, kaosaren ikuspegi mistikoa eta kosmosaren esperimentazio sentsuala batzen dituena, ezagutza-iturri agortezina da, emozioen sortzaile eta pertsonen arteko harreman beti bat eta betierekoen oinarri. Ez jaramonik egitea garai kaskar hauetako ergelkeria iruditzen zaigu, non garrantzitsuagoa baita antza izatea bere ondorio eta arrisku guztiekin berdingabea izatea baino. Emaitza benetako artelanak dira, sinestesiara gonbidatzen dutenak, eta, horietan, trebetasunak emozio-sentsazio sakonak sortzen ditu, poesia hutsa, erraztasun eta enpatia txundigarriz txertatuko dena bere burua estimatzen duen edozein maitaleren soinu-banda existentzial eta egunerokoan.

Harremana: web | Facebook Instagram

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color