k
u
l
t
u
r

Fernando Mircala “Etorkizun Dotorea”



Etorkizun Dotorea mundu baten proposamen grafiko estetiko-metafisiko bat da, bere perfekziorik atsegin eta xumeenean. ED idealizazio estilizatua, arina eta poetikoki delineatua da, izaki, giro eta makinak funtzionalitate harmoniatsu batean integratzen dituena, Streamline diseinuaren gustu onarekin eta jostailu klasikoen plastikotasun hedonistarekin modelatuta.

Giza prototipo dotoreak aire-ibilgailu elektromagnetiko zoragarrietan lekualdatzen dira; flotatzen duten etxe lirainetan bizi dira, non formen eta koloreen konfortak zentzumenezko plazerrak eskaintzen dituen, gure orainaldi inperfektuan intuitzeko gai baino ez garenak; eta jakin-min filosofikoz kosmosaren eta gogamenaren sektoreak aztertzen dituzte, ideia, aurrerapen eta proiektu berrien zeruertz habitagarria zabaltzen duten lekuak.

Etorkizun Dotorea esperientziazko bizitza eder, atsegin eta bero baten amets utopikoa da; proiekzio bat da, bide bat, estrukturalki, formalki eta etikoki gizatiarragoa, askeagoa, bidezkoagoa izango den gizarte baten nahia. ED artista “ume” baten paperezko amets xumeetatik sortutako fantasia bat da; artista ume  izateari ez dio utzi nahi eta bere arima errealitate, azken finean, aldatu eta munduan bizi diren eta biziko diren giza izpiritu eder bezain forma askotariko eta argitsuetatik birdiseinua daitekeen errealitate zanpatzailearen makineria prosaikoari ez saltzeko borroka egiten du.

Fernando Mircala


Erakusketa 

Urriak 14  > Abenduak 13 

Tabakalera eraikinaren ordutegia

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color