Anaïs López | The Migrant
Anaïs Lópezek Singapurren ezagutu zuen Javan Mynah, oin horidun txoritxo beltza. 2012. urtea zen eta Anaïs hoteleko logelan zegoen intziri altu batek esnatu zuenean. Hegaztiak atentzioa eman zion eta aurkikuntza harrigarria egin zuen. Singapurreko bizilagun gehienek gorroto dute hegaztia, bere eztarri txikitik irteten den soinu ozen horrengatik, hain justu. The Migrant lan honetan, Anaïse Lópezek, jatorriz Javakoa den txori honen istorioa kontatzen digu. Singapurren sartu zuten XX. mende hasieran, txori kantarien komertzioaren urrezko sasoian. Espainiako hiri askotan perikitoekin gertatzen den bezala, Javan Mynah espezie inbasoretzat jotzen da eta jazarri eta suntsitu egiten dute. Txori honen istorioaren bitartez, Lópezek, gai unibertsalagoak proposatzen ditu, hala nola, gizakia eta animalien arteko harreman konplexua, urbanizatze azkarraren ondorioak edo arrotz baztergarrien egoera. Aldi berean, proiektu hau migranteekin dugun erlazio konplexuaren metafora perfektua bihurtzen da.
Erakusketa hau GETXOPHOTO Nazioarteko Irudi Jaialdiaren programazioaren barne dago. Jaialdia irailaren 4tik 29ra egingo da Getxon eta Post Homo Sapiens. Etorkizuna programatzen gaiaren inguruan izango da.
www.getxophoto.com | #getxophoto2019
Irailaren 12tik urriaren 20ra // Tabakalera zentroaren ordutegia