k
u
l
t
u
r

Dara Bonino | Entretela



Dara Bonino ibilbide luzeko argazkilaria da, erretratuetan espezializatua, eta Entretela deituriko erakusketa honetan Kutxa Kultur Moda 2017/2018ko egonaldi artistikoetarako hautaturiko bost diseinatzaileen sorkuntza-prozesua edo work in progress erakusten digu.

Entretela-ko irudiek, teknika mistoan (konposite eta matte painting) eginak daudelarik, diseinatzaileetako bakoitzak bere sorkuntza-prozesuan landu duen kontzeptua azaldu nahi digute.

Dara Boninok, eskuarki hainbat argazki-estilo lantzen dituelarik, jantzi bat sortzeko prozesuaren urratsetatik harago doan zerbait erakutsi nahi digu. Funts-funtsera iritsi nahi du, sortzaile hauen gogoan zer dagoen erakutsi, eta beraiekin jolastera arriskatzen da, eta funts hori erakutsi nahi diguten irudien bidaian murgiltzen da.

Marta Arribas de la Maza, Samuel Prince, Nuria de Oliveira, Gino Rojas eta Clara Virgili diseinatzaileek urriaren 26an erakutsiko dizkigute beren lan berriak Balenciaga museoan egingo den desfilean.

Urriak 3>21
Tabakalera zentroaren ordutegia

HARREMANA Dara Bonino 640 745 541 // WEB 
                                

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color