k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Testigos del olvido #2



Testigos del olvido #2 (Ahanzturaren lekukoak) erakusketa Mugarik Gabeko Medikuek eta El País Semanal-ek ekoitzitako seriearen bigarren zatia da, eta Palestinako Lurralde Okupatuetan, Nigerren, Etiopian eta Kolonbian bizi direnek pairatzen duten eguneroko sufrimenduaren, bortizkeria errotuaren eta abandonu mediatikoaren giza aurpegia erakusten du.

Eguneroko izu-ikararen erretratu hauek ahanzturaren eta axolagabekeriaren aurkako alegatua dira, munduko bazter abandonatuetan bortizkeria, gaixotasuna eta muturreko bazterketa pairatzen dituzten gizakiekiko konpromisoaren aldeko apustua.

Martín Caparrós, Santiago Roncagliolo, Laura Restrepo eta Manuel Rivas idazle ezagunek ahanzturaren linbora bidaiatu zuten, Juan Carlos Tomasi fotokazetariarekin batera, ia inork aipatzen ez dituen protagonistak ezagutzeko.

Martín Caparrós Zisjordaniako Hebron hirian bizi den krisiaren lekuko izan zen; Santiago Roncagliolok Niger hegoaldeko landa-barruti batean pairatzen den elikagai-eskasiaren aldi kritikoa ezagutu zuen; Etiopian, osasun-arretaren urritasunaren eta horrek emakumearen osasunean duen eraginaren lekuko izan zen Laura Restrepo; eta Kolonbian, Manuel Rivasek estortsio, desagerpen eta hilketaz beteriko gatazka luze baten eragina dokumentatu zuen.


© Juan Carlos Tomasi

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color