Street Wanderer
Hiria kosmosaren irudirik ahaltsuena da, eta alde horretatik natura edo izadi lurtarraren aurkako muturrean dago. Hiria magikoa da naturaren erritmoei botatzen dien erronka arrakastatsuan. Hiria naturaren aurkakoa da, arrotzen mundua baita.
Zementuzko jungla handietan noraezean ibiltzea eta kaosaren barruan ordena-momentuen argazkiak egitea, edota agian kaos-momentuena ordenaren barruan, hiri-inguruneetan gizakiaren bakardadea jasotzen dutenak. Zapaltzen gaituen hiri horretatik ihes egitea amesten dugu, baina barru-barruan ezin dugu edo ez dugu nahi, bai baitakigu bizitza ona hirian ere bizi daitekeela.
Street Wanderer-ek 2010 eta 2016 artean San Francisco, Japonia, Hong Kong, Londres, Paris, Berlin, Jerusalen eta Lisboako kaleetan egindako argazkiak biltzen ditu.
www.krisarzadun.com