OASI(S)
OASI(S) erakusketa, sormena eta pintura hazi egiten den lekua da.
Lanetan geruzen bidezko egituraketaren ideia garatzen dut. Geruzen arteko erlazioa hori aurkitzeko, oihalei eta paperei mozketak eragiten dizkiet, oasi batean uraren bila zorua zulatzen den moduan. Bi oihal /paper margotuak bata bestearen gainean ipintzen ditut. Goiko formak kontuan edukita mozketak eragiten dizkiot eta atzeko azaletik argira etortzen denarekin, irudi berria eraikitzen dut.
Erakusketak teknika desberdinetako lanak jasotzen ditu; hala nola, akrilikoak, tintak edo akuarelak oihalean eta paperean. Erakusketan lanak eskegitzeko era anitzak agertzen ditut, geruzen arteko jolasa nabarmentzeko