k
u
l
t
u
r

Art Toys



Kontatzen dizudan moduan. Kontatzeko modu ezberdin  bat. Jolasteko beste modu bat.
Art Toy arte mugimenduarekin lotutako erakusketa.

Ipuin klasikoak eta ipuin berriak; tradizionalak edota gaur egungoak. Orain dela hainbat eta hainbat urte egun ezagutzen ditugun ipuinak beste modu batera kontatzen ziren. Denborak aurrera egin ahala, ordea, aldatzen joan dira, gaur egunera egokitzen, eta bidean ipuin berriak sortu dira. Hori dela-eta, denetik aurki daiteke: irudimenezko istorioak, benetakoak, pertsonaia ugarirekin, publikoarekin lotura bilatzen dutenak, zerbait erakutsi nahi dutenak…

Art Toy, Egile Jostailuak izenaz ere ezaguna, da ondoren aurkezten ditugun argazki eta infografietako protagonista. Hain zuzen, istorio eta mezu jakin bateko pertsonaiak dira, berezko  narrazioekin. Literatura, komikiak eta artean ere oinarritu daitezke. Sorkuntza garaikideak dira, eta amankomunean ezaugarri bat duten mugimendu edota korronte artistikoen parte da: jostailuen itxura edo estetika. “Jostailu” izaerako obrak, dagoeneko jostailu izateaz utzi diotenak artisten esku hartzea izan dutelako eta testuingurutik atera, eta jatorrizko betekizunetik askatu dituztelako –betiere “jolasteko” objektu gisa ulertuta, hitzaren esanahi tradizionalean– , helduen munduan murgiltzen dira artelan gisa, baina baita diseinua, dekorazioa edota bilduma-zaletasuna bezalako esparruetan ere.

Hemen, “aberastuak azaltzen dira euren istorioan”, berezko lengoaiarekin, infografien eta argazkien lengoaiekin, “jolasteko” zein esperientziak bizitzeko moduak bailiran. Horrelako obrek, Art Toy piezek hori eskaintzen dute. Helduen begirada pentsakorra. Begirada heldua, bere istorioa ezagutuko duena, eta ondorio propiok aterako dituztenak ipuinen gisara. Art Toy piezek, orde, beste modu bateko jolasa eskatzen dute, jolasteko eta esperientzia ezberdinak bizitzeko modu anitz dagoelako. Baina, baita modu artistikoak ere. Jolasa beharrezkoa da pertsonen bizitzan, eta sorkuntza prozesua jolasa da bere horretan. Art Toy piezen bilduma egitea, infografia artistikoa egin eta argazkiak ateratzea…, berriz, helduen jolas fenomenoaren parte da. Istorioak kontatzearen fenomenoan, alegia. Fenomenoaren historian ekarpena egitea goratu egin daitezen. Argi- eta giro-mota jakin bat, begirada bat… Hori da hain zuzen honekin batera kontatu nahi dizuguna…

P.D. Eta hala bazan edo ez bazan… ipuinok ez dira hemen amaitu; izan ere, Tolosako TOPIC museoan, urriaren 21etik 2018ko martxora arte, istorio berriak ezagutzeko aukera izango duzulako, baina zuk ere kontatu ahal izango dituzu. Horretarako, zure kamera eraman beharko duzu, eta bertan aurkituko dituzun Art Toy-en argazkiak atera beharko dituzu nahi duzun bezala partekatzeko.


Ordutegia
Astelehenetan, astearteetan, asteazkenetan: 8:00-22:00
Ostegunetan: 8:00-23:00
Ostiraletan: 8:00-24:00
Larunbatetan: 10:00-24:00
Igande eta jaiegunetan: 10:00-22:00

Sarrera librea aforoa bete arte.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color