k
u
l
t
u
r

Altzarien Diseinu Lehiaketa



XVIII. Donostia Hiria Altzarien Diseinu Lehiaketa. Zurgintza eta Altzarigintza ikasketak ezagutaraztea.

1991. urtean, Easo Politeknikoa LHIIko Zurgintza eta Altzarigintzako Departamentuak antolatuta, Donostia Hiria Altzari-Lehiaketaren lehenengo edizioa burutu zen. Lehiaketa estatu osoko eta Akitaniako Altzarigintza, Zurgintza eta Kortxogintzaren familia profesionaleko ikasleei zuzendua zegoen. Hasieran urtero egiten zen lehiaketa eta gero bi urtean behin. Horrela, ilusioz beteriko 25 urteko bizitzan, XVIII. ediziora iritsi da 2016an.

Hogeita bost urte horietan, autonomia-erkidego guztietako 1.800 ikasle baino gehiagok hartu dute parte eta 115 sari inguru banatu dira. Halaber, 18 erakusketa egin dira, 400 lan baino gehiagorekin, 50.000 pertsona baino gehiagoren bisita jasoz.

Horrekin, gazte askorentzat hain erakargarriak diren Zurgintza eta Altzarigintza ikasketak nabarmendu eta ezagutarazteko helburua bete da. Lehiaketa ikasleen sormena eta gaitasun artistikoak agerian jartzeko adierazpen-bidea izan da. LHren arloan erreferentzia bat da eta espezialitateko irakasleak bateratzeko baliagarria izan da.


Urtarrilaren 10tik – otsailaren 12ra

Astelehenetik asteazkenera: 08:00-22:00
Osteguna: 08:00-23:00
Ostirala: 08:00-24:00
Larunbata: 10:00-24:00
Igandeak eta jaiegunak: 
10:00-22:00

sarituak

cof

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color