k
u
l
t
u
r

Momotaro. Kamishibai istorio bat



Momotaro (Kamishibai istorio bat), Judas Arrieta artistak eta Harkaitz Cano idazleak gauzaturiko proiektua. 

Kamishibai (paperezko teatroa) agertoki txiki bat da, eta hor irudiak sartzen dira, istorioa kontatu ahala mugitu egiten direnak. Ilustrazio edo lamina hauek marrazkia dute alde batetik eta testua bestetik. Publikoa marrazkiei beha dagoen bitartean, aurkezle edo antzezleak testua irakurtzen du.

Momotaro-ren istorioa

Bi egileek kontatuko diguten ipuina Momotarorena da, melokotoi erraldoi batetik sorturiko haurrarena, nerabezarora iristean abentura batean sartzea erabakitzen baitu, alegia, Demonioen uhartera bidaiatzea altxor baten bila. Bidaia honetan zenbait aliatu aurkituko ditu, eta horiekin batera hainbat munstroren aurka borrokatuko da altxorra lortzeko.

Erakusketak iraun bitartean eta Giant enpresaren laguntzari esker, Kamishibai bat instalaturik duen bizikleta eraikiko da, eta horrekin zenbait antzezpen egingo dira Judas Arrietaren eskutik.

 

15025236_1806582919600523_3189768998604711352_o

cof

Judas pantalla.indd

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color