k
u
l
t
u
r

Keep On Klik Han. (Juxe)



Argazkia. J.A. Artea Goñi (Juxe)

Keep ON KLIK han izenekoa, dokumentu grafiko zabala da. Izan ere, ehundaka argazkitik gora ditu, rock & rollaren munduan diharduten Euskal Herri, Estatuko nahiz Nazioarteko underground taldeei ateratakoak. Erakusketa honetan ikusgai dagoena lan zabal honen zati bat besterik ez da.

Argazki horiek guztiak eszenatoki aurrean, entsegu-lokaletan, backstagean, kalean edo gutxien espero dugun edozein toki berezitan eginak daude, beti ere behar den une egokia bilatuz hain zuzen ere. Are gehiago, hainbat talderekin biran egindako erretratuak ere ikus daitezke, lan osatu eta aberatsagoa lortze aldera. Argazki gehienak zuri-beltzez eginak daude, hainbat film mota eta hainbat argazki-paper erabilita, banan bana landutako kopia bakarrak neurri desberdinekoak betiere, 20 urte luzeko lan pertsonal eta zaindua lortuz. Erretratu gehienak musika taldeen promozioko lan ikusgarriak bilakatu dira.

Argia aldatzen den bezala, erakusketa ere une oro aldatzen ari da, beti prozesu berriak lantzen dituen eran ikusgai dagoena ere eraldatzen doa, bide luze bat da eta horrek beti moldaketa dakar, ez du sekula erakusketa berdina zintzilikatu eta horrela izango da aurrerantzean ere.
Lan hau, perseberantziaz, lekukotasunaz, trebeziaz, begipuntua landuz, une konkretua bilatuz eta batez ere jarreraz zabaltzen doa.

Iker Barandiaran

katapulta-action_jaaretagoni_juxe_expo_rrss

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color