k
u
l
t
u
r

Karakorum. Mikel Alonso



Erakusketa honetan ikusgai dauden argazkiak, Bilboko Mikel Alonso argazkilariarenak, 2014ko irailean egin ziren Hushé haranean, Pakistanen, Baltistan Fundazioaren borondatezko langileekin egindako bidaian.

Karakorum-eko herrixka urrunetako batzuetan bizi den jendearen aurpegiak eta begiradak dira, munduko “zortzi mila”koetako batzuetara iristeko nahitaezko igarobidea. Edertasun harrigarri eta gogortasun muturrekoa dituen haran honetan egin du “Baltistan Fundazioa”k elkartasun-lan garrantzitsua azken 16 urteotan, emakumearen sustapenerako eskolak eta zentroak sortuz.

Egilea

Mikel Alonsok (Bilbo, 1950) hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste, Lemoniz, Zorrozaurre, Otxarkoaga, Erotismo y Gastronomía, Stride la Vanpa. Gastronomiako Sari Nazionala jaso zuen El asfalto culinario-rengatik, eta gastronomiazko argazki-liburu onenaren saria, Cocinar lo menos posible-rengatik, biak Arzak jatetxeko Xabi Gutierrezekin batera eginak. Erakusketak egina da Bilbon, Donostian, Sevillan, Bartzelonan, Gijonen, Valentzian, Teruelen, Gasteizen eta Erroman.

Karakorum proiektua 

Pakistan iparreko goi-mendiko eskualde bat den Hushé haraneko emakumeek gizartearen tirania naturaltasunez onartzen dute destinoaren ezinbesteko patua balitz bezala. Goizeko lauretan jaikitzen dira eta atsedenik gabeko hemezortzi orduko lanegun luzeak egiten dituzte. Beraiei dagokie haurrak eta zaharrak, soroak eta etxeko abereak zaintzea. Baita ura bildu eta garraiatzea ere.

Baltistan Fundazioak —garapenerako nazioarteko lankidetzarako GKEak, Felix Iñurrategiren oroimenez euskal mendizaleek bultzatuak— urte asko daramatza komunitate hartako jendearen, bereziki emakumeen, garapen integrala bultzatzen. Helburua da emakumeek beren eskubideen kontzientzia hartzea eta horiek erabiltzen hastea, ezinbestekoa iruditzen zaien patua aldaraztea.

Erakusketaren asmoa da etxebizitza hauskorren zonalde hartan egiten den lana ikusleei erakustea, etxe haietan normalean gela bakarra dutelarik familiako kide guztiek (aitona-amonek, gurasoek eta seme-alabek) partekatzeko. Hango biztanleek biziraupeneko nekazaritza dute: garia, autokontsumorako barazkiak, arbeletxekoak eta beste frutaren batzuk. “Emakumeek jasaten dute ekonomia honen pisurik handiena; nekazaritza eta abeltzaintza beraien esku dago, baita zahar eta haurren zaintza ere”, kontatu du Sarai Martín-ek, Baltistan Fundazioko genero-arduradunak.

Alabak hamabi urterekin ezkondu eta ikastetxera bidali ez ditzaten familiak desanimatzen dituzten gizarte hartan, Baltistan Fundazioan badakite hezkuntza dela, hain zuzen ere, orainaren eta etorkizunaren giltza. Horregatik dira garrantzitsuak emakumeentzat han sustaturiko zentro hauek, prestakuntza eskaintzeko, bilerak errazteko, baita beste jarduera kolektibo batzuk ere: nekazaritza, higienea, nutrizioa, eskulanak … Beraien premiak, baita beraien ametsak ere, batera jartzeko lekuak; leku horietan ikasi beharko lukete beren autonomian eta hazkunde pertsonalean aurrera egiten, haien bizitza arautzen duten balio tradizional eta kontserbadoreetatik askatu ahal izateko.

Baltistan Fundazioak lortu duen arrakastarik handienetako bat emakumeek beren negozioak sortu eta familia-ekonomiari ekarpenen bat egin ahal izatea da.

Diru-ekarpen horregatik bakarrik eta ez emakumeen eskubidetzat jotzen dutelako, gizartea oro har eta gizonak bereziki, emakumeei lekua uzten ari dira, hezkuntzaz eta emakumeen zentroez baliatzea ahalbidetuz. Argi-izpi bat tunelaren bukaeran.

XVII. mendean  esan zuen Calderón de la Barcak: “Venciste, mujer. Con no dejarte vencer” (Garaitu egin duzu, emakume, zeure burua menderatzen ez utzita).

42mujer-1nina-ventana

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color