k
u
l
t
u
r

Juan Luis Mendizabal “Mendi”



Lekeition jaioa (1928), umetan Zarautzera aldatu zen, eta 1940an Donostiara etorri zen bizitzera.

Margolaritzan Martiarenarekin hasi zen, eta honengandik jaso zuen natura hautemateko tankera inpresionista. Eguneko orduaren eta argiaren arabera forma eta kolorea aldatzen direnez, Mendiren lana arina eta lasterra da, pintzelkada solte eta trinkokoa. Berehalakoaren indarrez hunkitzen duten kolore hutsezko orbanez irudikatzen du paisaia.
Peruri buruzko margolanetan, Andeetako gailurren, indigenen eta txirikorda beltzeko eta pontxo koloretsuko emakumeekiko lilura transmititzen du.
Mendiren ideia da artea berez baliotsua den zerbait dela, bilatzea merezi duen zerbait. Aurrezki Kutxa Munizipalaren Gizarte Ekintzaren barruan Kultura eta Erakusketa Gelaren proiektua garatzean, Gipuzkoako margolari handien eta erakusteko aukera gutxiagoko artista gazteagoen erakusketa antologikoak programatu zituen.
Hitzaldiak antolatu, arte-lanak erosi, argitalpenak egin, bibliografia-funtsak sortu eta Donostian XX. mende-hasierako argazkilaririk garrantzitsuenak izandako Car eta Marin-en argazki-funtsak eskuratzen parte hartu zuen. Hiriko kultura-bizitzaren proiektu gailen bihurtu zuen hura.
Santiago bideak (1989) Nire Santiagorako bidea. Apuntes de un peregrino utzi zigun. Ibilbideko marrazkiak eta hausnarketak.

Margolari, langile, gizaki… gisa, bere ibilbidea ezin da hitz bakan batzuetan jaso, baina Mendiren deskribapen on bat Jorge Oteizak egin zuen: “jende bat ona izaten da gaur ordu laurden bat eta datorren hilean beste ordu laurden bat, baina gure Mendi hau ona da etengabe…”

MENDIg

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color