k
u
l
t
u
r

Bernard Testemale



Hawaiiko uhin handietako surflariak Testemaleren argazkietan.

Bernard Testemale-ren objektiboaren bidez, oso-osorik kolodion-plaketan hartua da berebiziko erretratu-bilduma hau, orain dela 150 urte baino gehiago garaturiko teknika konplexu bat erabiliz. Emaitza zilar-beltz harrigarriek iragana oroitarazten dute eta paregabeak dira, baina aurretik ez dago jakiterik. Kolodion-plakak argi ultramorearekiko eta tenperatura-aldaketekiko oso sentikorrak direnez, prozesu zail eta luzeak pazientzia eta grina handi samarra eskatzen ditu bai argazkilariaren eta bai erretratatuaren aldetik.
Lan-ordu neketsuen arrakastarik ezin da bermatu; hala ere, akats txikietan eta aurretik sumatu ezin den emaitzan dago denboraz kanpoko arte-lan hauen xarma.

“The big wave riders of Hawaii”-k Hawaiiko surflarien aurpegiak eta espiritua betikotzen ditu; Quiksilver-en proposamena da, beronekin kolaboratzen duelarik #izanezberdin-ek, Kutxaren programa gazteak.

HW-WP-TITUS-NIHI-KINIMAKA-1-OK-copia

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color