Kutxa Ekogunea - Ingurumena
Kodea | Jarduera | K€ | € | Hizkuntza | Hasiera | Bukaera | Egunak | info + | Izen-emateak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1878 | Akuarela landa-koadernoetan | 62€ | 67€ | 05/22 | 06/12 | Lr | info + |
![]() |
B | |
Ikastaro hau lau saiotan egingo da. Hasteko, landa-koadernoei buruzko sarrera bat egingo da: funtzioa eta aukerak, materialak, koaderno-motak, informazio erabilgarriaren bilketa, koadernotik obrara, koadernoaren helburua, informazioa eta naturako egunkaria. Irakaslea: Juankar Cardesín Egunak: maiatzak 22, 29. Ekainak 5, 12 + 18 / Lr: 11:00 - 13:00 / 8 Ordu info + |
||||||||||
1875 | Baratza nire balkoian | 42€ | 45€ | eus | 04/24 | 04/24 | Ol | info + |
![]() |
B |
Ikastaro honen bidez, zure etxeko terrazan edo balkoian baratze bat abian jartzeko oinarrizko konpetentziak esku-ratuko dituzu. Balkoi batean barazkiak zaintzeko moduak, hazteko metodoak, garaiak, substratu motak, ureztapen eta loreontzi ezberdinak erakutsiko duen jarduera antolatu dugu. Ikastaroaren amaieran, balkoi erako plano orokor baten diseinua eskainiko da. Hortik abiatuta, parte-hartzaile bakoitzak bere etxebizitzaren ezaugarrietara egokitu ahal izango du, eta ikastaroan ikasitakoa finkatu. Irakaslea: Anjel Azpillaga + 18 / Ol: 9:30 - 13:30 / 4 Ordu info + |
||||||||||
1876 | Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak | 33€ | 37€ | eus | 03/20 | 03/20 | Lr | info + |
![]() |
|
Lehenengo aldiz baratze bat landatu behar denean, duda anitz izaten dira. Tailer praktiko honetan baratzezaintza ekologikoaren oinarrizko ezagutzak eskuratuko ditugu, bai eta baratzean hasteko jakin beharrekoak ere. Ditugun zalantzak argitu eta beldurrik gabe gure baratza zaintzen has gaitezen! Irakaslea: Aitziber Otegi + 18 / Lr: 9:30 - 13:30 / 4 Ordu info + |
||||||||||
1879 | Beste animaliekin elkar ulertzeko gai al gara? | 12€ | 14€ | eus | 03/26 | 03/26 | Ol | info + |
![]() |
|
Etxean animaliaren bat baduzu edo izan nahi baduzu, gizakion eta animalien arteko elkarbizitza osasuntsu eta gozagarrirako gakoak eta esperientziak partekatuko ditugu ikastaro honetan. Ikastaroaren hasieran, animalien ongizatea abiapuntu duen Kutxa Ekoguneko Abeletxeko bisita gidatua egingo dugu. Etxekotutako animaliekin harreman zuzena izan ondoren, euren behar eta emozioak ulertzeko eta asetzeko bideak aztertu eta elkar bizitza honek gizakion osasunean, sentiberatasunean eta bizitza kalitatean ere nola eragiten duen hausnartuko dugu. Irakaslea: Eider Otaegi + 18 / Ol: 16:30 - 19:30 / 3 Ordu info + |
||||||||||
1866 | Egitura sortzaileak: zume biziarekin jolasteko espazio bat sortzea | 44€ | 48€ | 03/13 | 03/13 | Lr | info + |
![]() |
B | |
Tailer honetan, kanpoko jolas-espazio bat diseinatu eta sortuko da kolektiboki, zume biziz egindako eskultura bat eraikiz, txabola edo iglu motakoa, erronboan gurutzatutako saskigintzako teknikak aplikatuz. Kasu horretan, zumea bizirik dago eta ehunean landatzeko eta manipulatzeko modua azalduko da, baita ondoren mantentzeko eta kimatzeko aholkuak ere. Gainera, egitura hauek egiteko erabil daitezkeen Salix generoko aldaerak eta espezieak ezagutuko ditugu. Irakaslea: Idoia Cuesta
+ 18 / Lr: 10:00 - 17:00 / 6 Ordu info + |
||||||||||
1868 | Ehun-artea. Estanpazio botanikoa: Orizomegamia | 42€ | 45€ | eus | 05/08 | 05/08 | Lr | info + |
![]() |
B |
Orizomegamia oihalean patroiak sortzeko Japoniako teknika tradizional bat da, origami estiloan tolestu eta gero tindagaietan partzialki murgilduz. Ikastaroak bi atal ditu: lehen atalean tolesteko sistemak azalduko ditugu eta Kutxa Ekoguneko landaredia ezberdinetatik koloreak nola lortu ikasiko dugu. Ostean hainbat toleste-sistema eta kolore-konbinazio esperimentatuko ditugu, teknika ulertu eta probatzen joateko. Bigarren atalean parte-hartzaile bakoitzak ikasitako guztia aplikatzeko aukera izango du etxera eramango duen zapi bat sortuz. Irakaslea: Ane Baztarrika + 18 / Lr: 10:00 - 17:00 / 6 Ordu info + |
||||||||||
1869 | Ehun-artea. Estanpazio botanikoa: Shibori | 37€ | 39€ | eus | 05/15 | 05/15 | Lr | info + |
![]() |
B |
Shibori-k Japonieraz bihurritu, estutu, presionatu edo amarratu esan nahi du. Teknika horren bidez, oihalaren zenbait gune blokeatzean datza, gune horiek tindatu gabe gera daitezen irudiak sortuz. Tinta batzuk, Kutxa Ekoguneko parkean zehar bilduko ditugun landareetatik zuzenean lortuko ditugu. Gure tailerrean blokeatzeko mota desberdinak probatuko ditugu: gomak erabiliz, korapiloak, egurrezko piezak, pintzak, kanikak etab. Esperimentazioari denbora gehiena eskainiko diogu eta bakoitzak etxera oihalean egindako probak eramateaz gain zapi bat egiteko aukera izango du. Irakaslea: Ane Baztarrika + 18 / Lr: 10:00 - 17:00 / 6 Ordu info + |
||||||||||
1867 | Ehun-artea. Feltroa lantzen | 50€ | 53€ | eus | 02/06 | 02/06 | Lr | info + |
![]() |
B |
Feltroa egitea aintzinako metodoa da, mota askotariko diseinuak egin daitezke berarekin: botak, kapelak, jantziak, dekorazio artistikorako elementuak eta baita etxeak ere! Euskal Herrian, lotura handia dugu ardia bezalako animalia eskuzabalarekin eta berak ematen digun artilearekin, feltroa egiteko materiala izan dena gure kulturaren historian zehar. Mendi batetik behera datorren artzain baten txapela batetik hasi eta Kontxan pasiatzen dabilen emakume baten kapela dotoreraino. artzain bat bere txapela beltzarekin mendi berdeetan edo andre dotore bat bere txapela koloretsuarekin Kontxan paseatzen, feltroa benetan gure kulturako materiala dela, egokitzen dena eta aldakorra. Irakaslea: Tytti Thusberg + 18 / Lr: 10:00 - 17:00 / 6 Ordu info + |
||||||||||
1877 | Hizkuntza ekologia: ekologiaren ikuspegitik, euskarak duen garrantzia ulertzeko gakoak | 10€ | 12€ | eus | 02/17 | 02/17 | Az | info + |
![]() |
|
Zergatik hizkuntzekiko kezka eta gogoa ekologiatik? Izan daiteke ekologista euskaltzale izan gabe? Eta alderantziz? Baina hainbesteko garrantzia al du euskaraz bizitzeak edo euskara biziberritzeak? Zergatik? Irakaslea: Itsaso Olaizola + 18 / Az: 17:00 - 19:00 / 2 Ordu info + |
||||||||||
1870 | Lore-artea. Basoko lore eta landare sortak | 38€ | 41€ | eus | 04/23 | 04/23 | Ol | info + |
![]() |
|
Basoko tailer honetan, zurtoina bistan duten eskuko sortak egiteko teknika berezia landuko dugu. Sorta hauek gramineoak, loreak eta bestelako material naturalak erabiliz osatuko ditugu, gure lana iraunkorra izan dadin, landare aukeraketa egokia egiten ikasiz. Irakaslea: Idoia Lizeaga + 18 / Ol: 17:00 - 20:00 / 3 Ordu info + |
||||||||||
1871 | Lore-artea. Bitxigintza loreekin | 36€ | 39€ | eus | 05/07 | 05/07 | Ol | info + |
![]() |
B |
Bitxigintza galkorrako tailer honetan, ehunezko besokoak sortuko dira, ehunezko gainazaletan kolatutako loreak, petaloak eta hosto naturalak erabiliz. Eredu bat oinarri hartuta, parte-hartzaileek besoko bat egingo dute, euskarri baten gainean hosto eta loreak bi aurpegiko zintarekin uztartuz, kolorezko testura eginez. Materialen testuraren kontzeptua eta sailkapena aztertuko ditugu, eta modu egokian konbinatzen ikasiko dugu. Inguruneko materialak bilduko dira, dagoeneko prestatuta dauden materialen hautaketa batekin konbinatzeko. Irakaslea: Idoia Lizeaga + 18 / Ol: 17:00 - 20:00 / 3 Ordu info + |
||||||||||
1880 | Oinarrizko ornitología: hegaztiak identifikatzen | 32€ | 35€ | 03/13 | 03/20 | Lr | info + |
![]() |
B | |
Asko dira gure inguruko parke eta basoetan dauden hegazti-espezieak, leku ezin hobea baitira migrazioetan babestu, ugaldu, elikatu edo atseden hartzeko. Hori dela eta, ornitologiaren hastapenerako tailer bat proposatzen dizugu, bi saiotan banatuta: bata teorikoa, hegaztien alderdi orokorrak ikasteko, ohikoenak nola ezagutu edo gida eta prismatikoak nola erabili jakiteko; eta bestea, praktikoagoa, ikasitakoa martxan jarri eta sendotu ahal izateko. Irakaslea: SEO/BirdLife Saioak: 03/13: 09:00-11:00 | 03/20: 09:00-12:00 + 18 / Lr: 9:00 - 12:00 / 5 Ordu info + |
||||||||||
1872 | Saskigintza landare-zuntzekin: ehundurak ehuntzen (I) | 41€ | 44€ | 06/26 | 06/26 | Lr | info + |
![]() |
B | |
Tailer honetan, zuntz begetalei eta saskigintzan beharrezkoak diren tresnei buruzko oinarrizko kontzeptuak ezagutuko ditugu. Botila bat edo kristalezko ontzi bat, oinarritik itxituraraino, guztiz ehuntzeko aukera emango diguten zatiak nola sortzen diren ikusiko dugu, baita ehun-teknika desberdinak ere: sinplea, bikoitza, hirukoitza eta ertzak, testurak sortzeko. Irakaslea: Idoia Cuesta Hizkuntza: elebiduna + 18 / Lr: 10:00 - 14:00 / 4 Ordu info + |
||||||||||
1873 | Saskigintza landare-zuntzekin: ehundurak ehuntzen (II) | 41€ | 44€ | 06/26 | 06/26 | Lr | info + |
![]() |
B | |
Tailer honetan, zuntz begetalei eta saskigintzan beharrezkoak diren tresnei buruzko oinarrizko kontzeptuak ezagutuko ditugu. Botila bat edo kristalezko ontzi bat, oinarritik itxituraraino, guztiz ehuntzeko aukera emango diguten zatiak nola sortzen diren ikusiko dugu, baita ehun-teknika desberdinak ere: sinplea, bikoitza, hirukoitza eta ertzak, testurak sortzeko. Irakaslea: Idoia Cuesta Hizkuntza: euskara + 18 / Lr: 15:00 - 19:00 / 4 Ordu info + |
||||||||||
1881 | Udaberriko sendabelarrak: gibelerako erremedioak | 46€ | 49€ | eus | 04/17 | 04/17 | Lr | info + |
![]() |
B |
Kutxa Ekogunean ibilaldi txiki baten bitartez gure inguruan ohikoenak diren udaberriko landareak identifikatzen ikasiko dugu eta nola biltzen eta kontserbatzen diren. Sukaldaritza, medikuntza eta kosmetikako aplikazioak ikasiko ditugu. Arratsaldean berriz, gibela garbitzeko udaberrian eskura dauzkagun sendabelarrekin erremedio ezberdinak landuko ditugu. Irakaslea: Garbiñe Larrea + 18 / Lr: 10:00 - 17:00 / 6 Ordu info + |
||||||||||
1882 | Udaberriko sendabelarrak: intxusaren monografikoa | 46€ | 49€ | eus | 05/29 | 05/29 | Lr | info + |
![]() |
B |
Kutxa Ekogunean ibilaldi txiki baten bitartez gure inguruan ohi-koenak diren udaberriko landareak identifikatzen ikasiko dugu eta nola biltzen eta kontserbatzen diren. Sukaldaritza, medikuntza eta kosmetikako aplikazioak ikasiko ditugu. Arratsaldean berriz, intxusarekin egin ditzakegun erremedio eta aplikazio ezberdinak landuko ditugu. Irakaslea: Garbiñe Larrea
+ 18 / Lr: 10:00 - 17:00 / 6 Ordu info + |
||||||||||
1874 | Zeramikaren artisautza. Buztinezko ernamuina egin eta kimuak sukaldatzen ikasi | 53€ | 57€ | eus | 02/12 | 02/26 | Ol | info + |
![]() |
B |
Ikastaro honetan, buztingile aditu gisa buztinezko ernamuin egosiak fabrikatzeaz gain, horiek erabiltzen, ernamuinak egiten, gehien erabiltzen diren haziak identifikatzen, haien energia- eta nutrizio-ezaugarriak balioesten eta sukaldean edo janarian erabiltzen ikasiko dugu. Irakasleak: Arantza Munita eta Olaia Blanco Egunak: otsailak 12 eta 26 + 18 / Ol: 17:00 - 19:30 / 5 Ordu info + |