Gaztedi (0-13) #izanezberdin (+14)
Kodea | Jarduera | K€ | € | Hizkuntza | Hasiera | Bukaera | Egunak | info + | Izen-emateak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1585 | Filosofia haurrentzat | “Pentsatuz ikertu” | Dohainik | Dohainik | eus | 01/09 | 03/20 | Lr | info + |
![]() |
|
Bizitzak, munduak eta unibertsoak hainbat gai misteriotsu gordeak dituzte. Zuk badakizu zeintzuk diren? Haiei buruzko galderak egin al dizkiozu noizbait zure buruari? Gehiago jakin nahi duzu? Elkarrekin ideien mundua ikertuz eta esploratuz, gertakari asko deskubritu ditzakegu. Lagun talde batekin gauza misteriotsu horiei buruz pentsatzeko prest zaude? Zure iritzia partekatu nahi duzu? Besteena entzun? Elkarrizketa batean zure ideiak azaldu? Gu zure ikuspegia ezagutzeko irrikitan gaude! Denok detektibe, ikerlari eta esatari! Anima zaitez zu ere! ZER DIRA HAUR FILOSOFIA SAIOAK? Haurrak pentsalari ditugu jaiotzez. Ikasteko jarrera aktiboa erakusten dute, gauza berriak jakin, ikertu, deskubritu nahi dituzte. Etengabean darabiltzate buruan galdera interesgarriak. Hain zuzen ere, gizakiaren jarrera filosofikoa (jakinmina, guztia zalantzan jartzea…) da jakintza guztien jatorria. Saio hauek haurrek berezkoa duten hori sustatuko dute. Modu ludikoan, giro lasai eta atseginean, elkarrizketa filosofikoa suspertuko da, enpatiaz eta errespetuz komunikatzeko modua dena. Pentsatuz, besteei entzunez, norberaren iritziak taldearekin partekatuz, ideien mundua esploratu eta ikertuko dute. FILOSOFIAREN PRAKTIKAK ONURA ANITZ DAKARTZA:
GURASOENTZAKO SAIOA (Martxoak 20) Haur Filosofiak proposatzen dituen baliabide ludiko, sortzaile eta gogoetatsuak ezagutzeko aukera izango duzue. Gerora, familian, ideia erabilgarriak garatu ahal izateko.
NOIZ: 6 saio haurrentzat eta 1 gurasoentzat:
ORDUTEGIA: Larunbata arratsaldetan. 17:00 -18:30 IZENA EMATEA DOAN: 2020ko abenduaren 1etik 2021eko urtarrilaren 4ra HEMEN
ADINA: 8 eta 11 urte bitartekoentzat. HIZKUNTZA: euskara. Gurasoen saioa elebitan, taldearen beharren arabera. 8>11 / Lr: 17:00 - 18:30 / Ordu info + |
||||||||||
Kutxa Kultur Filosofia Jaialdia | Dohainik | Dohainik | 01/03 | 01/03 | info + |
![]() |
||||
Zer da hobeto pentsatzea? Zertarako balio ahal dit nire pentsamenduaren gaitasunak garatzeak? Jaiotzetikoa dugu hausnarketarako gaitasuna, munduari buruz, besteei buruz edota gure buruari buruz galderak egiteko joera. Berezkoa izanda ere, entrenamenduak gure gaitasunak hobetzen lagundu dezake. Filosofia autore eta teoria sorta bat baino askoz gehiago dela uste dugu. Filosofia ikasteaz gain, filosofia egitea guztion esku dagoela uste dugu. Jaialdi honen helburua ume zein helduentzat den “Haurrentzako Filosofia” korrontea ezagutaraztea da. Ez duzu aldez aurretiko jakintzarik behar; ausartu zaitez pentsatzera, pentsamenduarekin jolastera.
Ongi etorri galderen mundura!
/ / Ordu info + |