k
u
l
t
u
r

Hitzaldiak

Kodea Jarduera K€ Hizkuntza Hasiera Bukaera Egunak info + Izen-emateak
1857 Antzerkia: Istorioz beteriko kutxa (Manolo Gómez) (Manolo Gómez) Dohainik Dohainik 06/01 06/01 Ar info + Izena eman B

Literatura unibertsaleko Benedetti, Txekhov, Andersen, Chopin eta abarren ipuinen bilduma da; kutxa batean ezkutaturik daudela argitara irteten joango dira Donostiako Teatro Estudioko antzezleen eskutik. Hondo-irudi gisa, beraietako bakoitzak sorpresa polit bat izango du ezkutuan.

+18 / Ar: 19:30 - 21:00 / 1 Ordu info +

1846 Bigarren mendeurrena: Jose Maria Iparragirre gogoan (1820-1881) (Pedro Berriochoa) Dohainik Dohainik 04/14 04/14 Az info + Izena eman B

Jose Maria Iparragirre izan zen bere garaiko euskal gizartearen lekuko izaten ongien asmatu zuen euskal poeta eta musikaria. Foru-zaletasunaren kantaria eta Gernikako Arbola asmatu zuena izan zen, baita beste zortziko oso ezagun batzuk ere. Hala ere, haren bizi-ibilbide abenturari eta alderraiak talka egiten du euskaldun klasikoaren estereotipoarekin.

+18 / Az: 19:30 - 21:00 / 1 Ordu info +

1826 Historia eta Arte zikloa. Mendebaldeko Europan errenazimendua (Esther Roso) 71€ 79€ 02/03 05/26 Az info + Izena eman

Turkiar otomandarrek Konstantinopla hartu ondoren, iraultza bat gertatu zen Italian humanismoaren eskutik, eta erdigunean gizakia jartzen zuen munduaren ikuskerara itzultzea ekarri zuen horrek. XlV. eta XVl. mendeen arteko aldian ardaztuko gara, non Mendebaldeko Europak eraldaketa biziko duen arlo guztietan.

+18 / Az: 17:45 - 18:45 / 15 Ordu info +

1831 Historia Klasikoaren zikloa: Erromatar Inperioa II (Eva Elorza) 71€ 79€ 02/01 05/24 Al info + Izena eman

Erromaren historiaren azken bost mendeek Inperioa deritzona osatzen dute; botere guztiak enperadoreen esku uzten zituen gobernu sistema bat zen, eta dinastiatan banatuta, horiek menderatu zuten eszena politikoa, erromatar historiaren hirugarren eta azken garai honetan. Goi Inperioari buruzkoa errepasatu eta laburtzeko klase batzuen ondoren, ikastaroa III. mendeko krisian eta Behe Inperioan ardaztuko da: orduan gertatu ziren Antzinate klasikoaren deskonposizioa, ekialdearen eta mendebaldearen arteko lurralde-banaketa eta antzinako mundu paganoaren gainbehera, Mendebaldeko Inperioa erori arte.

+18 / Al: 18:00 - 19:00 / 15 Ordu info +

1854 India: Rajastandik Benaresera, Kalkutik igarota (Rafael Gómez Urbiria) (Rafael Gómez Urbiria) Dohainik Dohainik 05/04 05/04 Ar info + Izena eman B

Ibilaldia Rajastango itsasertzeko hiri harresituetan barrena, jauregi, gotorleku, kondaira eta koloretako hirien artean, Benaresera iritsi arte, Indiako hiririk santuena, Ganges ibai sakratuaren ertzean. Kalkutan ere ibiliko gara, Indiako Batasuneko hiriburu kultural eta intelektualean. Kontrasteen eta desberdintasun sozial izugarrien lekua.

+18 / Ar: 19:30 - 21:00 / 1 Ordu info +

1856 Jokoa artean (Carmen Alonso Pimentel) (Carmen Alonso Pimentel) Dohainik Dohainik 04/20 04/20 Ar info + Izena eman B

Xaketik kartetara eta ausazko beste joko batzuetara. Burutsu kalkulatutako estrategiak edo tranpati eta iruzurtien jukutria maltzurrak.

+18 / Ar: 19:30 - 21:00 / 1 Ordu info +

Kutxatekako bitxi gehiago (bertan behera) () Dohainik Dohainik 01/27 01/27 Az info + Izena eman B

Kutxatekako argazki-fondoak iraganera bidaiatzeko eta gure hiriko eguneroko bizitzako garai eta alderdi desberdinetara hurbiltzeko modu atsegina dira. Urtero, bi ehunka argazki aukeratzen ditugu argazki zaharren artean, eta saio berezi batean proiektatzen ditugu.

+18 / Az: 19:30 - 21:00 / 1 Ordu info +

1845 Motako Santa Cruz gaztelua: defentsa-gotorlekua izatetik hiriko museoa izatera (Ana Peña) Dohainik Dohainik 02/17 02/17 Az info + Izena eman B

Urgull mendiak historian zehar izan dituen aldaketak eta erabilerak azalduko dira hitzaldi honetan.

+18 / Az: 19:30 - 21:00 / 1 Ordu info +

1844 Oinordekotza matrilinealetik gizonezkoen maiorazkora (Rosa Ayerbe) Dohainik Dohainik 03/10 03/10 Az info + Izena eman B

Rosa Ayerbek emango du hitzaldia, eta XVIII. mendearen erdialdean emakumeek Gipuzkoako ohiturazko Zuzenbidean gaztelaniako maskulinoari transmititutako herentziaren aldaketa-prozesua aztertuko du.

+18 / Az: 19:30 - 21:00 / 1 Ordu info +

1855 Paisaiaren asmakuntza margolaritzan. Joachim Patinir (Ana Sánchez- Lassa) (Ana Sánchez- Lassa) Dohainik Dohainik 02/16 02/16 Ar info + Izena eman B

XVI. mendean, Europako pinturaren gai erakargarrienetako bat eta mendeetan zehar gaur egun arte arrakasta handiena izan duenetako bat sortu zen indarrez. Paisaiaren generoa da; horren asmatzailea Joachim Patinir margolari flandestarra (Dinant, circa 1480-Anberes, 1524) izan zen, natura bere lanen protagonista ukaezin bihurtu zuena.
Bere paisaiak erabateko zehaztasunez eta kolore distiratsuko paletaz irudikatuta daude, begiesten dituen ororengan lilura sortzen dute, eta, aldi berean, kolore eta edertasun paregabeko naturan murgilduta sentiarazten dute ikuslea.

+18 / Ar: 19:30 - 21:00 / 1 Ordu info +

1853 Siziliako arkitektura erromanikoa (Pablo Becerra) (Pablo Becerra Iturgaiz) Dohainik Dohainik 03/02 03/02 Ar info + Izena eman B

Segur aski, Sizilia uhartean hartzen du arkitektura erromanikoak Europako lurralde-nortasun gorena, hizkuntza erromaniko generikoaren sinbiosiaren emaitza baita, bizantziar eta islamiar artetik datozen ekarpen garrantzitsuekin aberastua.

+18 / Ar: 19:30 - 21:00 / 1 Ordu info +

1858 Urpean igeri egiten zabor artean (Luis Martínez Artola ) (Luis Martínez Artola ) Dohainik Dohainik 03/23 03/23 Ar info + Izena eman B

Hitzaldiak bi zati izango ditu: lehenengoan Cesare Maglioni-ren dokumental bat emango da (Salaketa ekologikoa duen dokumental onenaren saria jasotakoa, Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinemaren Zikloaren 42. edizioan); eta bigarrena lehen pertsonan emandako hitzaldia izango da, urpekari baten esperientzia, egunero bizitzen ari garena, transmititzeko.

+18 / Ar: 19:30 - 21:00 / 1 Ordu info +

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color