k
u
l
t
u
r

Zine tailerra | Foley teknika (+14)

compartir

Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik
Izena eman


Zure pelikula gogokoenetako soinu-efektuak nola egin diren jakin nahi? Zuk zeuk egitera animatuko al zinateke? Badakizu nola? Zatoz soinuaren magia deskubritzera gure Foley tailerrean.

Foley – teknikaren bidez, sekuentzia batean agertzen diren pertsonaia edota objetu orok sortuko lituzketen soinuak birsortzen dira, eta horretarako pentsatu baino irudimen handiagoa behar da. Zinemagintzaren prozesu dibertigarri eta kuttunenetakoa izan daiteke.

Oso gutxitan erreparatzen bait zaio filme baten soinuari. Beti irudia lehenesten da baina hein handi batean, istorioaren sinesgarritasuna soinuaren dimentsioan oinarritzen da. Tailer honetan, partehartzaileek animaziozko filme baten soinu-efektuak nola sortzen diren deskubrituko dute eta berezko soinu-banda osatuko dute. Horretarako, tramankulu desberdinak erabiliko ditugu bai eta soinu-edizio programa bat nola erabiltzen den ere.

Kutxa Kultur Enea komunitateko PIXELATUrekin egingo dugu tailerra.

Kodea: 1899
Adina: +14
Kurtsoaren hizkuntza: Euskara
Hasierako data: 2021/08/28
Bukatze data: 2021/08/28
Larunbata: 19:00 -
Ordu kopurua:

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color