k
u
l
t
u
r

Ura arraroa da

Aulas Kutxa Gelak

compartir

Lekua: Kutxa Kultur – Tabakalera

0€
Izena eman


Bosgarren urtez jarraian, Materialen Fisikako Zentroak (UPV/EHU eta CSIC mistoa), Kutxa Kulturekin batera “Zer dakigu honi buruz?” zikloa aurkeztu du Donostian. Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) sustatutako dibulgazio-hitzaldi berezi hau gizakiaren jakin-min intrintsekoan oinarritzen da, eta zientziaren eta dibulgazioaren arloko profesionalak ditu. 2021. urte honetan, jasan dugun pandemiak, zientziaren garrantzia nabarmendu du, eta, horrekin batera, zientifikoki garatutako gizartea izateko beharra. Horregatik, betiko ilusioarekin, edizio hau aurkezten dugu, punta-puntako Zientziarekin 4 hitzordu dituena, oraina etorkizuna aldatzeko prestatzen ari dena. Hain ohituta gaude ura nonnahi iksutea, nekez pentsatzen dugula bere gan. Hala ere, ura ezohiko moduan portatzen da, eta Unibertsoko txokorik ustekabekoenetan dago. Kometa eta asteroideetatik zelulen barruraino, ura funtsezkoa da lurrean bizitza garatu eta mantentzeko, ezagutzen dugun bezala. Hitzaldi honetan, bidaia bat egingo dugu materia, bizitza eta unibertsoa hartzen dituen urarekin, uraren propietate asko ezagutzeko.

Kodea: 2064
Adina: +18
Kurtsoaren hizkuntza: Erderaz
Hasierako data: 2021/11/12
Bukatze data: 2021/11/12
Ostirala: 19:00 - 20:30
Ordu kopurua: 1,5

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color