k
u
l
t
u
r

SARS-CoV-2 eragindako patologiak eta birusaren aurkako babes-estrategiak

Aulas Kutxa Gelak

compartir

Lekua: Kutxa Kultur – Tabakalera

0€
Izena eman


Bosgarren urtez jarraian, Materialen Fisikako Zentroak (UPV/EHU eta CSIC mistoa), Kutxa Kulturekin batera “Zer dakigu honi buruz?” zikloa aurkeztu du Donostian. Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) sustatutako dibulgazio-hitzaldi berezi hau gizakiaren jakin-min intrintsekoan oinarritzen da, eta zientziaren eta dibulgazioaren arloko profesionalak ditu. 2021. urte honetan, jasan dugun pandemiak, zientziaren garrantzia nabarmendu du, eta, horrekin batera, zientifikoki garatutako gizartea izateko beharra. Horregatik, betiko ilusioarekin, edizio hau aurkezten dugu, punta-puntako Zientziarekin 4 hitzordu dituena, oraina etorkizuna aldatzeko prestatzen ari dena. Hitzaldi honetan, Enjuanes doktoreak deskribatuko ditu pertsonengan oso patogenoak diren koronabirusen arteko ezaugarri bereizgarriak; izan ere, ezaugarri horiek direla eta, gaur egungo pandemia eragin duen SARS-CoV-2 oso birulentua dela ikusiko dugu. Koronabirus horientzako zein txerto-mota dauden azalduko digu eta bere laborategian garatzen ari diren RNA erreplikoi batean oinarritutako txertoa aurkeztuko digu.

Kodea: 2065
Adina: +18
Kurtsoaren hizkuntza: Erderaz
Hasierako data: 2021/11/19
Bukatze data: 2021/11/19
Ostirala: 19:00 - 20:30
Ordu kopurua: 1,5

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color