k
u
l
t
u
r

Naturan hezi I

Aulas Kutxa Gelak

compartir

Lekua: Kutxa Kultur - Tabakalera

82,5€/ Sarrerak erosi 75€
Izena eman


Gizakiak naturaren parte gara eta naturan bizitzeko eginak gaude. Kutxa Ekoguneak eskaintzen duen “Naturan hezi I” ikastaroak naturarekin dugun erlazioa estutzeko eta honen ezagutza orokorra lantzeko aukera paregabea ematen digu. Gure haurrek eta gaztetxoek naturarekin erlazio indartsua gara dezaten, jolas-librearen garrantziaz arituko gara, besteak beste, baina baita ere beraien garapen kognitibo eta sozialean laguntzeko konpetentziak lortzeko gakoak zeintzuk diren ere ezagutuz; beraz oso ikastaro aproposa da hezkuntzan interesa duten gurasoentzat, irakasleentzat eta ikasleentzat.
Hau guztia, 4 ordutako 3 saio teoriko-praktikoetan bideratuko da barne zein kanpo espazioak erabiliz eta osatzeko falta diren 3 orduak online burutuko dira. Saio luzeak dira, ez ahaztu hamaiketakoa!
Animatu zaitez! Zentzumenak aktibatzera goaz!

Kodea: 1527
Adina: +18
Kurtsoaren hizkuntza: Euskera
Hasierako data: 2020/03/14
Bukatze data: 2020/03/28
Larunbata: 10:30 - 14:30
Ordu kopurua:15

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color