Jarduera hau bereziki diseinatua dago 50 urtez gorakoentzat, hizkuntza bat hitz egiten hasi edo aurrez dakitena sakondu eta hobetu nahi dutenentzat.
Hasiberrientzat nahiz aurreratuentzako mailak izango dira.
Ikastaroaren hasieran maila-proba egingo dugu talde bakoitzaren barruan maila bertsukoak egon daitezen.
Taldeetan gutxienez 8 ikasle eta gehienez 12 egongo dira. Jardueraren prezioan jarduera egiteko behar den material guztia sartzen da.
Aukera paregabea hizkuntza bat ikasteko eta zeure adineko pertsonak ezagutzeko!
· Osasun-agintariek gomendatuta, aurrez aurreko jarduerarekin jarraitu ezin bada, online emango da, eta ikasleari ezin zaio ordaindutako zenbatekoa itzuli.
· On line ikastaroetarako, ziurtatu konexio ona duzula eta ekipoa egoera onean dagoela.
Kodea: 1742
Adina: +50
Kurtsoaren hizkuntza:
Hasierako data:
2020/10/14
Bukatze data:
2021/06/02
Asteazkena: 09:30 - 11:30
Ordu kopurua: 60