k
u
l
t
u
r

Filosofia haurrentzat

Aulas Kutxa Gelak

compartir

Lekua: Kutxa Kultur - Tabakalera

Dohainik
Izena eman


Zer dira haur Filosofia saioak?
Haurrak pentsalari ditugu jaiotzez. Ikasteko jarrera aktiboa erakusten dute, gauza berriak jakin, ikertu, deskubritu nahi dituzte. Etengabean darabiltzate buruan galdera interesgarriak. Hain zuzen ere, gizakiaren jarrera filosofikoa (jakinmina, guztia zalantzan jartzea…) da jakintza guztien jatorria.

Saio hauek haurrek berezkoa duten hori sustatuko dute. Modu ludikoan, giro lasai eta atseginean, elkarrizketa filosofikoa suspertuko da, enpatiaz eta errespetuz komunikatzeko modua dena. Pentsatuz, besteei entzunez, norberaren iritziak taldearekin partekatuz, ideien mundua esploratu eta ikertuko dute.

FILOSOFIAREN PRAKTIKAK ONURA ANITZ DAKARTZA; hauetako batzuk:

  • Arrazoiak eman eta eskatu elkarrizketaren kontestuan
  • Galderen formulazio filosofikoa
  • Entzutea, errespetua, enpatia
  • Hipotesiak formulatzea
  • Ondorioztatzea
  • Irizpide propioaren bidez ideiak antolatu eta adieraztea
  • Aukera ezberdinen aurrean hausnartzea
  • Arazoen ebazpenerako irudimen morala erabiltzea

Gurasoentzako saioa (abenduak 14)

Zuen seme-alabek gure inguruan berriztatzailea den esperientzia batean parte hartzeko aukera izango dute. Saio hauetan emango dituzten urratsek etxean jarraipena izan dezaten, gurasoentzat saio berezi bat ere diseinatu dugu, “Elkarrekin pentsatzen ikasi” izenekoa. Haur Filosofiak proposatzen dituen baliabide ludiko, sortzaile eta gogoetatsuak ezagutzeko aukera izango duzue. Gerora, familian, ideia erabilgarriak garatu ahal izateko.

Nahiko zenuke deskubritu…?

  • Zer den elkarrizketa filosofikoa?
  • Nola lagundu pentsamendu gogoetatsu, autonomo eta sortzailea pizten?
  • Ze baliabide dauden proposamen honen inguruan?
  • Zer esan nahi duen modu enpatiakoan elkarrekin komunikatzea?
  • Norentzat: 8-11 urte
    Hiskuntza: euskara (Gurasoei zuzendutako saioa taldearen arabera izango da)
    Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua. Tabakalera). Donostia
    Jakinmin Praktika Filosofikoen Elkarteak eskainitako saioak diraEgunak: Azaroak 16, 30 eta abenduak 14
    Ordutegia: 17:00-18:30

    Doako saioak. Haur baten izen-ematearekin gurasoen izena (bat edo bikote bat) erregistratuta geratzen da abenduaren 14ko saiorako.

Kodea: 1560
Adina: 3-13
Kurtsoaren hizkuntza: Euskera
Hasierako data: 2019/11/16
Bukatze data: 2019/12/14
Ordu kopurua:

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color