k
u
l
t
u
r

Filosofia haurrentzat | “Pentsatuz ikertu”

compartir

Ordutegia: 17:00 -18:30
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik
Izena eman


Bizitzak, munduak eta unibertsoak hainbat gai misteriotsu gordeak dituzte. Zuk badakizu zeintzuk diren? Haiei buruzko galderak egin al dizkiozu noizbait zure buruari? Gehiago jakin nahi duzu?

Elkarrekin ideien mundua ikertuz eta esploratuz, gertakari asko deskubritu ditzakegu. Lagun talde batekin gauza misteriotsu horiei buruz pentsatzeko prest zaude? Zure iritzia partekatu nahi duzu? Besteena entzun? Elkarrizketa batean zure ideiak azaldu?

Gu zure ikuspegia ezagutzeko irrikitan gaude! Denok detektibe, ikerlari eta esatari! Anima zaitez zu ere!

   ZER DIRA HAUR FILOSOFIA SAIOAK? 

Haurrak pentsalari ditugu jaiotzez. Ikasteko jarrera aktiboa erakusten dute, gauza berriak jakin, ikertu, deskubritu nahi dituzte. Etengabean darabiltzate buruan galdera interesgarriak. Hain zuzen ere, gizakiaren jarrera filosofikoa (jakinmina, guztia zalantzan jartzea…) da jakintza guztien jatorria.

Saio hauek haurrek berezkoa duten hori sustatuko dute. Modu ludikoan, giro lasai eta atseginean, elkarrizketa filosofikoa suspertuko da, enpatiaz eta errespetuz komunikatzeko modua dena. Pentsatuz, besteei entzunez, norberaren iritziak taldearekin partekatuz, ideien mundua esploratu eta ikertuko dute.

   FILOSOFIAREN PRAKTIKAK ONURA ANITZ DAKARTZA:
  • Arrazoiak eman eta eskatu elkarrizketaren testuinguruan
  • Galderen formulazio filosofikoa
  • Entzutea, errespetua, enpatia
  • Hipotesiak formulatzea
  • Ondorioztatzea
  • Irizpide propioaren bidez ideiak antolatu eta adieraztea
  • Aukera ezberdinen aurrean hausnartzea
  • Arazoen ebazpenerako irudimen morala erabiltzea
   GURASOENTZAKO SAIOA (Martxoak 20)

Haur Filosofiak proposatzen dituen baliabide ludiko, sortzaile eta gogoetatsuak ezagutzeko aukera izango duzue. Gerora, familian, ideia erabilgarriak garatu ahal izateko.

  • Nahiko zenuke deskubritu…?
  • Zer den elkarrizketa filosofikoa?
  • Nola lagundu pentsamendu gogoetatsu, autonomo eta sortzailea pizten?
  • Ze baliabide dauden proposamen honen inguruan?
  • Zer esan nahi duen modu enpatiakoan elkarrekin komunikatzea?

NOIZ: 6 saio haurrentzat eta 1 gurasoentzat:

    • Urtarrilaren 9an eta 23a
    • Otsailaren 6an eta 20an
    • Martxoaren 6an eta 20an (azken saioa bikoitza izango da, haurrak areto batean egongo dira eta familia beste batean).

ORDUTEGIA: Larunbata arratsaldetan. 17:00 -18:30

IZENA EMATEA DOAN: 2020ko abenduaren 1etik 2021eko urtarrilaren 4ra HEMEN

  • Haurraren izen ematearekin, aita, ama edo tutore legalaren izena ematen da ere.

ADINA: 8 eta 11 urte bitartekoentzat.

HIZKUNTZA: euskara. Gurasoen saioa elebitan, taldearen beharren arabera.


Kodea: 1585
Adina: 8>11
Kurtsoaren hizkuntza: Euskara
Hasierako data: 2021/01/09
Bukatze data: 2021/03/20
Larunbata: 17:00 - 18:30
Ordu kopurua:

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color