k
u
l
t
u
r

Filosofia haurrentzat | 8-11 urte (6 saio)

compartir

Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)


Izena eman


Askatasuna. Infinitua. Maitasuna. Bizitzaren jatorria eta zentzua. Justizia. Heriotza. Zoriontasuna. Edertasuna…

Haurrek, txiki-txikitatik, hainbat gai liluragarriren inguruko galdera zailak egiten dizkiete euren buruari eta helduei. Neska-mutilak filosofatzera ausartzen dira. Jaiotzez dira filosofoak.

Jakin-min horrek hausnarketa sakonerako espazioak eskatzen ditu. Haur pentsalari talde honetan parte hartuko duten neska-mutilak gai horien inguruko elkarrizketa filosofikoan arituko dira, giro lasai eta ludikoan. Joko, ipuin, artelan eta bestelako baliabideak abiapuntutzat hartuta, pentsamendu kritikoa, sortzailea eta arretatsua trebatu ahal izango dituzte; goi-mailako pentsamendu konplexua landuko dute.

Helburu horretara gerturatzeko, hainbat gaitasun garatzen joango dira. Alegia: hautematea (arretaz behatu, entzun…), ikerketa (hipotesiak formulatu, alternatibak bilatu, imaginatu…), kontzeptualizazioa (definitu, adibideak eman, kontrastatu…), arrazonamendua (arrazoiak bilatu, zergatiak eta ondorioak erlazionatu, bitartekoak eta helburuak erlazionatu…), itzulpena eta formulazioa (deskribatu, interpretatu, laburtu…).

Hori guztia, dibertitzen diren bitartean!

Guraso eta beste senitartekoentzat saioa  (abenduak 18)

Zuen seme-alabek esperientzia aberasgarri batean parte hartu ahal izango dute. Zertan aritu diren jakin nahi al duzue? Elkarrizketa filosofikoa zer den ulertzeko gogoz al zaudete? Barruan daramazuen filosofoa ezagutzeko prest?

Haurren seigarren saioaren egun berean, guraso eta gainontzeko senitarteko helduak filosofatzera gonbidatuta zaudete. Haur Filosofia hezkuntza proiektuak proposatzen dituen baliabideak ezagutu ahal izango dituzue, etxeko egunerokotasunean erabili ahal izateko.

Zuek ere izugarri ondo pasako duzue bizitzaren misterioei buruz modu sakonean hausnartzen duzuen bitartean!

Taldearen beharren arabera, saio hau elebitan egingo da.

NON: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

NOIZ: 6 saio haurrentzat eta 1 gurasoentzat edo beste senitartekoentzat:

  • Urriaren 9an eta 23a
  • Azaroaren 6an eta 20an
  • Abenduaren 4an eta 18an (azken saioa bikoitza izango da, haurrak areto batean egongo dira eta familia beste batean).

ORDUTEGIA: Larunbata arratsaldetan. 17:00 -18:30

IZENA EMATEA DOAN: 2021eko irailaren 10etik urriaren 6ra HEMEN

  • Haurraren izen ematearekin, aita, ama edo tutore legalaren izena ematen da ere.

ADINA: 8 eta 11 urte bitartekoentzat.

HIZKUNTZA: euskara. Gurasoen saioa elebitan, taldearen beharren arabera.

Kodea: 2067
Adina: +18
Kurtsoaren hizkuntza: Euskara
Hasierako data: 2021/10/09
Bukatze data: 2021/12/18
Larunbata: 17:00 -
Ordu kopurua:

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color