k
u
l
t
u
r

Elikadura-mitoak hausten zientzia medio

Aulas Kutxa Gelak

compartir

Lekua: Kutxa Kultur – Tabakalera

0€
Izena eman


Bosgarren urtez jarraian, Materialen Fisikako Zentroak (UPV/EHU eta CSIC mistoa), Kutxa Kulturekin batera “Zer dakigu honi buruz?” zikloa aurkeztu du Donostian. Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) sustatutako dibulgazio-hitzaldi berezi hau gizakiaren jakin-min intrintsekoan oinarritzen da, eta zientziaren eta dibulgazioaren arloko profesionalak ditu. 2021. urte honetan, jasan dugun pandemiak, zientziaren garrantzia nabarmendu du, eta, horrekin batera, zientifikoki garatutako gizartea izateko beharra. Horregatik, betiko ilusioarekin, edizio hau aurkezten dugu, punta-puntako Zientziarekin 4 hitzordu dituena, oraina etorkizuna aldatzeko prestatzen ari dena. Zeliakoa izan ez arren glutenik ez jateko moda berria justifikatuta dago? Zergatik ez dira hain miragarriak detox dietak? Eta palma-olioa, benetan zer dago iristen zaigun informazioan? hobe al da behi-esnearen ordez landare “esneak” edatea? Besteak beste, gai hauek jorratuko ditu Miguel Herrero Elikadura Zientzietako Ikerketa Institutuko ikertzaileak (CIAL), CSICeko zentro mistoak eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoak. “Qué sabemos de…” Bildumako elikaduraren mito faltsuak liburuan oinarritua, informazio zientifiko eguneratua emango digu, jaten dugunaren efektuei buruzko sinesmen batzuk gezurtatzeko. Superelikagaiez, azukreaz eta gozagarriez, esneaz eta laktosaz hitz egiten du, eta, batez ere, zenbait joera eta produktu bermatzen dituzten datu eta ikerketa zientifikoez, batzuetan ondorio okerrak dakartzatenak.

Kodea: 2066
Adina: +18
Kurtsoaren hizkuntza: Erderaz
Hasierako data: 2021/11/26
Bukatze data: 2021/11/26
Ostirala: 19:00 - 20:30
Ordu kopurua: 1,5

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color