k
u
l
t
u
r

Ehun-artea. Feltroa lantzen

Aulas Kutxa Gelak

compartir

Lekua: Kutxa Ekogunea

53€/ Sarrerak erosi 50€
Izena eman


Feltroa egitea aintzinako metodoa da, mota askotariko diseinuak egin daitezke berarekin: botak, kapelak, jantziak, dekorazio artistikorako elementuak eta baita etxeak ere! Euskal Herrian, lotura handia dugu ardia bezalako animalia eskuzabalarekin eta berak ematen digun artilearekin, feltroa egiteko materiala izan dena gure kulturaren historian zehar. Mendi batetik behera datorren artzain baten txapela batetik hasi eta Kontxan pasiatzen dabilen emakume baten kapela dotoreraino. artzain bat bere txapela beltzarekin mendi berdeetan edo andre dotore bat bere txapela koloretsuarekin Kontxan paseatzen, feltroa benetan gure kulturako materiala dela, egokitzen dena eta aldakorra.
Ikastaro praktiko honetan, feltroa eskuz egiteko oinarrizko teknika ezagutuko dugu. Hasieran, 45 minutuko zati teoriko bat egongo da, material malgu, berezi eta noble horrek eskaintzen dituen aukeretara hurbiltzeko. Artile motak eta horien egokitzapena landuko ditugu, bai eta material horrekin diseinatzeko metodoa eta oinarriak ere. Alde praktikoan, feltro naturaleko lagin lauak egingo ditugu, kolore ukitu biziagoekin.

Irakaslea: Tytti Thusberg

Kodea: 1867
Adina: + 18
Kurtsoaren hizkuntza: Euskara
Hasierako data: 2021/02/06
Bukatze data: 2021/02/06
Larunbata: 10:00 - 17:00
Ordu kopurua: 6

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color