Etxean animaliaren bat baduzu edo izan nahi baduzu, gizakion eta animalien arteko elkarbizitza osasuntsu eta gozagarrirako gakoak eta esperientziak partekatuko ditugu ikastaro honetan. Ikastaroaren hasieran, animalien ongizatea abiapuntu duen Kutxa Ekoguneko Abeletxeko bisita gidatua egingo dugu. Etxekotutako animaliekin harreman zuzena izan ondoren, euren behar eta emozioak ulertzeko eta asetzeko bideak aztertu eta elkar bizitza honek gizakion osasunean, sentiberatasunean eta bizitza kalitatean ere nola eragiten duen hausnartuko dugu.
Irakaslea: Eider Otaegi
Kodea: 1879
Adina: + 18
Kurtsoaren hizkuntza:
Euskara
Hasierako data:
2021/03/26
Bukatze data:
2021/03/26
Ostirala: 16:30 - 19:30
Ordu kopurua: 3