k
u
l
t
u
r

Baudelaire eta hiltzaileen kluba

Aulas Kutxa Gelak

compartir

Lekua: Kutxa Kultur – Tabakalera

0€
Izena eman


Gorrotoa zion aurrerabideari, demokraziari, baita bere irakurleari ere (“irakurle hipokrita”). Gaur egun, modernitate ororen profetatzat gurtzen da. Dandi dekadentea, gogaitasun eta jenialtasunez horditua, haren Bidaiarako Gonbidapenak kalamuaren lehen tenplu europarra izan zuen ontziratze-gune. Pleiaderako hautagaiak –adibidez, Honoré de Balzac, Alexandre Dumas, Victor Hugo, Théophile Gautier edo Gustave Flaubert– lagun zituela, Baudelaireren Mozkor zaitezte delakoa hilezkortasuna agintzen zuen space cake batekin hasi zen. Erik Satieren Gymnopédiesen konpasean, psikotropikoen dosi handiak hartzen zituzten pastel itxuran, haien musa hilgarriek –venus zuri eta beltzek– lorategi debekatu hartan benetako Gaitzaren Loreak zirenek, zerbitzatzen zizkietenak. Haren bigarren mendeurrenean, Hashischin-en Klub txundigarri hark, non biltzen baitziren kontzientzia-egoera aldatuak esperimentatzeko, haren infernu pertsonal eta paradisu artifizialen distira gordetzen du.

Kodea: 2045
Adina: +18
Kurtsoaren hizkuntza: Erderaz
Hasierako data: 2022/02/08
Bukatze data: 2022/02/08
Asteartea: 19:00 - 20:30
Ordu kopurua: 1,5

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color