La Perla Talaso-Sport Zentroan, itsas uretako igerilekuan ariketak egiteko metodoa sortu dugu; fisioterapeuta batek zuzentzen ditu eta haurdunaldiaren ondorioak arintzeko da (gehiegizko pisua, bena- eta linfa-desoreka, sorbaldako mina). Igerilekuan ariketa fisikoa egitea bizimodu osasungarria izateko era ona da, eta horren praktika gomendagarria da emakumearen haurdunaldian. Ikastaroaren helburuak hauek dira: ? Sabelalde, perineo eta bizkarralde-gerrialdeko giharrak sendotzea. ? Ezegonkortasuna, eta giltzaduretako gainkarga gutxitzea eta orekari eustea ? Pelbis-zoruaren kontrola areagotzea ? Bizkarreko mina arintzea gerrialdean ? Ariketa fisiko aerobiko eta anaerobikoa estimulatzea ? Malgutasuna, indarra eta giharretako erresistentzia hobetzea ? Uretako erlaxatze-tekniketan hastapenak ? Antsietate eta estres mailak gutxitzea Sartuta daude: ? Hasierako kontsulta medikoa / Jarraipen mediko pertsonalizatua. ? Hileroko ikastaroa, gure terapeuta-talde espezializatuak emana: astean saio bat · talde txikiak · ordubete
Kodea: 1494
Adina: +18
Kurtsoaren hizkuntza:
Erderaz
Hasierako data:
2020/01/09
Bukatze data:
2020/03/26
Osteguna: 10:00 - 11:00
Ordu kopurua:10
Hurrengo
Ekitaldiak
Aitor Ortiz. GAUDÍ. Inpresio intimoak
15/11/2019
Milennial-en adikzioak
11/12/2019
Zuzeneko artea | Maite Diez
02/12/2019
Lokarturiko basoa | Eli Garmendia
11/12/2019
Jostailu berriak biltzeko kanpaina
05/12/2019
II Meetup WordPress
11/12/2019