Kutxa Kultur Gelak programak zure eskura jartzen du aisialdi eta kulturako programazio zabal eta askotarikoa, batez ere Tabakalerako 4. solairuan Kutxak dituen instalazioetan gauzatuko dena. Aurten, nobedade gisa, pandemiaren ondoren sortutako egoera edo agertoki berrian, online formatuko hainbat ikastaro proposatuko dizkizugu eta abendutik aurrera eskaintza zabalagoa eskainiko dizugu.
Kutxa Kultur Gelak adin guztietarako jarduera ugariz osatutako programa da. Gaztedi zigiluarekin haur eta familientzako tailerrak aurkeztuko dira, eta #izanezberdin programaren barruan nerabeentzako jarduerak.
18 urtez gorakoentzako ikastaroek hainbat arlo hartzen dituzte, eta horien artean gustukoen dituzunak aukeratu ahal izango dituzu.
COVID-19 EGOERA: NOLA FUNTZIONATUKO DUGU?
Pandemiaren ondoren sortutako agertoki berria dela eta, osasun-agintariek ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriei zorrotz jarraituz gauzatuko da programa. COVID-19aren transmisioa ahal den neurrian saihesteko hartutako neurriak irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.
UDAZKENA ETA URTEKOAK 1. ZATIA | EGUBERRIAK (GAZTEDI) | UDABERRIA ETA URTEKOAK 2. ZATIA | ASTE SANTUA (GAZTEDI) | |
---|---|---|---|---|
IZEN-EMATEAK | 2020/09/07 2020/09/21 |
2020/11/12 2020/12/16 |
2021/01/07 2021/01/21 |
Aurrerago argitaratuko da |
BERTAN BEHERA UZTE JAKINARAZPENA | 2020/09/22 | 2021/01/22 |
Bisita gidatuak
Kodea | Jarduera | K€ | € | Hizkuntza | Hasiera | Bukaera | Egunak | info + | Izen-emateak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1851 | Ibilaldi tematikoa Donostia “Ezezaguna” | Dohainik | Dohainik | 05/08 | 05/08 | Lr | info + |
![]() |
||
Ekintza kultural entretenigarria Donostiak gordetzen dituen kondaira, sekretuak, bitxikeriak eta istorio ahaztuak ezagutzeko. +18 / Lr: 11:30 - 13:00 / 1 Ordu info + |
||||||||||
1848 | Ibilaldi tematikoa Donostia | Beltza | Dohainik | Dohainik | 02/06 | 02/06 | Lr | info + |
![]() |
||
Donostiaren historia beltzak gordetzen dituen izkina ilun, istorio, hilketa eta mamuak ezagutzeko ekintza. +18 / Lr: 19:00 - 20:30 / 1 Ordu info + |
||||||||||
1850 | Ibilaldi tematikoa Donostia | Emakume ukitua | Dohainik | Dohainik | EUS | 04/18 | 04/18 | Ig | info + |
![]() |
|
Ibilbide kultural desberdin honetan, zazpi emakumeren istorioaren bidez hiriaren historiaren zati bat ezagutuko duzu. +18 / Ig: 17:30 - 19:00 / 1 Ordu info + |
||||||||||
1849 | Ibilaldi tematikoa Donostia | Emakume ukitua | Dohainik | Dohainik | 03/14 | 03/14 | Ig | info + |
![]() |
||
Ibilbide kultural desberdin honetan, zazpi emakumeren istorioaren bidez hiriaren historiaren zati bat ezagutuko duzu. +18 / Ig: 17:30 - 19:00 / 1 Ordu info + |
||||||||||
1852 | Ibilaldi-jokoa Donostiako “Kondaira eta mitoak” | Dohainik | Dohainik | EUS | 06/13 | 06/13 | Ig | info + |
![]() |
|
Donostiako kondairen ezagutza duzula frogatu ahalko duzu ekintza dibertigarri eta joko moduko honetan. +18 / Ig: 11:30 - 13:00 / 1 Ordu info + |
Gaztedi (0-13) #izanezberdin (+14)
Kodea | Jarduera | K€ | € | Hizkuntza | Hasiera | Bukaera | Egunak | info + | Izen-emateak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1585 | Filosofia haurrentzat | “Pentsatuz ikertu” | Dohainik | Dohainik | EUS | 01/09 | 03/20 | Lr | info + |
![]() |
|
Bizitzak, munduak eta unibertsoak hainbat gai misteriotsu gordeak dituzte. Zuk badakizu zeintzuk diren? Haiei buruzko galderak egin al dizkiozu noizbait zure buruari? Gehiago jakin nahi duzu? Elkarrekin ideien mundua ikertuz eta esploratuz, gertakari asko deskubritu ditzakegu. Lagun talde batekin gauza misteriotsu horiei buruz pentsatzeko prest zaude? Zure iritzia partekatu nahi duzu? Besteena entzun? Elkarrizketa batean zure ideiak azaldu? Gu zure ikuspegia ezagutzeko irrikitan gaude! Denok detektibe, ikerlari eta esatari! Anima zaitez zu ere! ZER DIRA HAUR FILOSOFIA SAIOAK? Haurrak pentsalari ditugu jaiotzez. Ikasteko jarrera aktiboa erakusten dute, gauza berriak jakin, ikertu, deskubritu nahi dituzte. Etengabean darabiltzate buruan galdera interesgarriak. Hain zuzen ere, gizakiaren jarrera filosofikoa (jakinmina, guztia zalantzan jartzea…) da jakintza guztien jatorria. Saio hauek haurrek berezkoa duten hori sustatuko dute. Modu ludikoan, giro lasai eta atseginean, elkarrizketa filosofikoa suspertuko da, enpatiaz eta errespetuz komunikatzeko modua dena. Pentsatuz, besteei entzunez, norberaren iritziak taldearekin partekatuz, ideien mundua esploratu eta ikertuko dute. FILOSOFIAREN PRAKTIKAK ONURA ANITZ DAKARTZA:
GURASOENTZAKO SAIOA (Martxoak 20) Haur Filosofiak proposatzen dituen baliabide ludiko, sortzaile eta gogoetatsuak ezagutzeko aukera izango duzue. Gerora, familian, ideia erabilgarriak garatu ahal izateko.
NOIZ: 6 saio haurrentzat eta 1 gurasoentzat:
ORDUTEGIA: Larunbata arratsaldetan. 17:00 -18:30 IZENA EMATEA DOAN: 2020ko abenduaren 1etik 2021eko urtarrilaren 4ra HEMEN
ADINA: 8 eta 11 urte bitartekoentzat. HIZKUNTZA: euskara. Gurasoen saioa elebitan, taldearen beharren arabera. 8>11 / Lr: 17:00 - 18:30 / Ordu info + |
||||||||||
Kutxa Kultur Filosofia Jaialdia | Dohainik | Dohainik | 01/03 | 01/03 | info + |
![]() |
||||
Zer da hobeto pentsatzea? Zertarako balio ahal dit nire pentsamenduaren gaitasunak garatzeak? Jaiotzetikoa dugu hausnarketarako gaitasuna, munduari buruz, besteei buruz edota gure buruari buruz galderak egiteko joera. Berezkoa izanda ere, entrenamenduak gure gaitasunak hobetzen lagundu dezake. Filosofia autore eta teoria sorta bat baino askoz gehiago dela uste dugu. Filosofia ikasteaz gain, filosofia egitea guztion esku dagoela uste dugu. Jaialdi honen helburua ume zein helduentzat den “Haurrentzako Filosofia” korrontea ezagutaraztea da. Ez duzu aldez aurretiko jakintzarik behar; ausartu zaitez pentsatzera, pentsamenduarekin jolastera.
Ongi etorri galderen mundura!
/ / Ordu info + |
Hitzaldiak
Kodea | Jarduera | K€ | € | Hizkuntza | Hasiera | Bukaera | Egunak | info + | Izen-emateak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1857 | Antzerkia: Istorioz beteriko kutxa (Manolo Gómez) (Manolo Gómez) | Dohainik | Dohainik | 06/01 | 06/01 | Ar | info + |
![]() |
B | |
Literatura unibertsaleko Benedetti, Txekhov, Andersen, Chopin eta abarren ipuinen bilduma da; kutxa batean ezkutaturik daudela argitara irteten joango dira Donostiako Teatro Estudioko antzezleen eskutik. Hondo-irudi gisa, beraietako bakoitzak sorpresa polit bat izango du ezkutuan. +18 / Ar: 19:30 - 21:00 / 1 Ordu info + |
||||||||||
1846 | Bigarren mendeurrena: Jose Maria Iparragirre gogoan (1820-1881) (Pedro Berriochoa) | Dohainik | Dohainik | 04/14 | 04/14 | Az | info + |
![]() |
B | |
Jose Maria Iparragirre izan zen bere garaiko euskal gizartearen lekuko izaten ongien asmatu zuen euskal poeta eta musikaria. Foru-zaletasunaren kantaria eta Gernikako Arbola asmatu zuena izan zen, baita beste zortziko oso ezagun batzuk ere. Hala ere, haren bizi-ibilbide abenturari eta alderraiak talka egiten du euskaldun klasikoaren estereotipoarekin. +18 / Az: 19:30 - 21:00 / 1 Ordu info + |
||||||||||
1826 | Historia eta Arte zikloa. Mendebaldeko Europan errenazimendua (Esther Roso) | 71€ | 79€ | 02/03 | 05/26 | Az | info + |
![]() |
||
Turkiar otomandarrek Konstantinopla hartu ondoren, iraultza bat gertatu zen Italian humanismoaren eskutik, eta erdigunean gizakia jartzen zuen munduaren ikuskerara itzultzea ekarri zuen horrek. XlV. eta XVl. mendeen arteko aldian ardaztuko gara, non Mendebaldeko Europak eraldaketa biziko duen arlo guztietan. +18 / Az: 17:45 - 18:45 / 15 Ordu info + |
Hizkuntzak
Kodea | Jarduera | K€ | € | Hizkuntza | Hasiera | Bukaera | Egunak | info + | Izen-emateak |
---|
Jarduera teknikoak eta artistikoak
Kodea | Jarduera | K€ | € | Hizkuntza | Hasiera | Bukaera | Egunak | info + | Izen-emateak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1824 | Akuarela – Aurreratua | 141€ | 155€ | 02/01 | 05/24 | Al | info + |
![]() |
||
Hastapen-ikastaroa egin ondoren akuarelaren munduan sakondu eta pintzelarekin trebezia hartu nahi duten pertsonak ditu jomugan jarduera honek, baita, ikastaroa egin ez badute ere, akuarelaren oinarrizko ezagutza dutenak ere. Saio teoriko-praktikoen bitartez teknika hori menderatzea da helburua. * Hobe da aldez aurretik marrazketaren oinarrizko ezagutza edukitzea. *Ikasleak eraman beharko du jarduerarako beharrezkoa den materiala: 12 koloretako akuarela-pastilla edo akuarela-tuboak, akuarelarako papera, paleta, akuarelarako 2 pintzel eta ur-potoa. Eskolako akuarelek eta eskolako akuarela-paperak ez dute balio. +18 / Al: 19:00 - 21:00 / 30 Ordu info + |
||||||||||
1795 | Akuarela – Hastapenak | 141€ | 155€ | EUS | 02/04 | 05/27 | Og | info + |
![]() |
|
Marrazketa-oinarri bat duten eta akuarela bidezko pinturaren munduan sartu eta pintzela, hezetasuna, ura, argia eta kolorea erabiltzen trebatu nahi duten pertsonei zuzenduta dago jarduera hau. Saio teoriko eta praktikoen bidez teknika hau menderatzeko oinarriak sortzea da helburua. OHARRAK: Marrazketari buruzko oinarrizko jakintza izatea gomendatzen da. Jarduera egiteko beharrezkoa da ekartzea 12 kolore (akuarelako pastilak edo tutuak), akuarela-papera, paleta, akuarelarako 2 pintzel eta ura edukitzeko ontzi bat. Eskolan erabiltzen diren akuarelek eta akuarela-paperak ez dute balio. +18 / Og: 16:00 - 18:00 / 30 Ordu info + |
||||||||||
1837 | Antzerki – Hastapenak | 132€ | 145€ | 02/05 | 05/28 | Ol | info + |
![]() |
||
Antzerkiaren munduan sartzeko tailerra. Mugimendua heziko dugu, sormena eta espontaneotasuna landuko ditugu antzerki-antzezpeneko zenbait teknika erabiliz, komunikazioa nabarmenduta. Inprobisazioa, adierazpen dramatikoa eta gorputz- eta talde-adierazpena landuko ditugu, mugimenduaren eta ahotsaren bidez. +18 / Ol: 19:00 - 21:00 / 28 Ordu info + |
||||||||||
1829 | Argazkigintza digitala – Aurreratua | 132€ | 145€ | 02/05 | 05/28 | Ol | info + |
![]() |
||
Adierazpen-helburua funtsezkoa izango da ikastaro honetan, eta ondorioz, kameraren erabilera helburu horri lotuta egongo da. Horregatik, lehenengo gauza sormen-asmoa izango da, argazki-hizkuntzaren alderdian sakonduz: ikuspuntua, enkoadraketa, angelua, konposizioa, gaia eta generoak, eta abar. OHARRA: Reflex kamera ekarri behar da. +18 / Ol: 16:00 - 18:00 / 28 Ordu info + |
Kutxa Ekogunea - Ingurumena
Kodea | Jarduera | K€ | € | Hizkuntza | Hasiera | Bukaera | Egunak | info + | Izen-emateak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1878 | Akuarela landa-koadernoetan | 62€ | 67€ | 05/22 | 06/12 | Lr | info + |
![]() |
B | |
Ikastaro hau lau saiotan egingo da. Hasteko, landa-koadernoei buruzko sarrera bat egingo da: funtzioa eta aukerak, materialak, koaderno-motak, informazio erabilgarriaren bilketa, koadernotik obrara, koadernoaren helburua, informazioa eta naturako egunkaria. Irakaslea: Juankar Cardesín Egunak: maiatzak 22, 29. Ekainak 5, 12 + 18 / Lr: 11:00 - 13:00 / 8 Ordu info + |
||||||||||
1875 | Baratza nire balkoian | 42€ | 45€ | EUS | 04/24 | 04/24 | Ol | info + |
![]() |
B |
Ikastaro honen bidez, zure etxeko terrazan edo balkoian baratze bat abian jartzeko oinarrizko konpetentziak esku-ratuko dituzu. Balkoi batean barazkiak zaintzeko moduak, hazteko metodoak, garaiak, substratu motak, ureztapen eta loreontzi ezberdinak erakutsiko duen jarduera antolatu dugu. Ikastaroaren amaieran, balkoi erako plano orokor baten diseinua eskainiko da. Hortik abiatuta, parte-hartzaile bakoitzak bere etxebizitzaren ezaugarrietara egokitu ahal izango du, eta ikastaroan ikasitakoa finkatu. Irakaslea: Anjel Azpillaga + 18 / Ol: 9:30 - 13:30 / 4 Ordu info + |
||||||||||
1876 | Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak | 33€ | 37€ | EUS | 03/20 | 03/20 | Lr | info + |
![]() |
|
Lehenengo aldiz baratze bat landatu behar denean, duda anitz izaten dira. Tailer praktiko honetan baratzezaintza ekologikoaren oinarrizko ezagutzak eskuratuko ditugu, bai eta baratzean hasteko jakin beharrekoak ere. Ditugun zalantzak argitu eta beldurrik gabe gure baratza zaintzen has gaitezen! Irakaslea: Aitziber Otegi + 18 / Lr: 9:30 - 13:30 / 4 Ordu info + |
||||||||||
1879 | Beste animaliekin elkar ulertzeko gai al gara? | 12€ | 14€ | EUS | 03/26 | 03/26 | Ol | info + |
![]() |
|
Etxean animaliaren bat baduzu edo izan nahi baduzu, gizakion eta animalien arteko elkarbizitza osasuntsu eta gozagarrirako gakoak eta esperientziak partekatuko ditugu ikastaro honetan. Ikastaroaren hasieran, animalien ongizatea abiapuntu duen Kutxa Ekoguneko Abeletxeko bisita gidatua egingo dugu. Etxekotutako animaliekin harreman zuzena izan ondoren, euren behar eta emozioak ulertzeko eta asetzeko bideak aztertu eta elkar bizitza honek gizakion osasunean, sentiberatasunean eta bizitza kalitatean ere nola eragiten duen hausnartuko dugu. Irakaslea: Eider Otaegi + 18 / Ol: 16:30 - 19:30 / 3 Ordu info + |
||||||||||
1866 | Egitura sortzaileak: zume biziarekin jolasteko espazio bat sortzea | 44€ | 48€ | BILINGÜE | 03/13 | 03/13 | Lr | info + |
![]() |
B |
Tailer honetan, kanpoko jolas-espazio bat diseinatu eta sortuko da kolektiboki, zume biziz egindako eskultura bat eraikiz, txabola edo iglu motakoa, erronboan gurutzatutako saskigintzako teknikak aplikatuz. Kasu horretan, zumea bizirik dago eta ehunean landatzeko eta manipulatzeko modua azalduko da, baita ondoren mantentzeko eta kimatzeko aholkuak ere. Gainera, egitura hauek egiteko erabil daitezkeen Salix generoko aldaerak eta espezieak ezagutuko ditugu. Irakaslea: Idoia Cuesta
+ 18 / Lr: 10:00 - 17:00 / 6 Ordu info + |
||||||||||
1868 | Ehun-artea. Estanpazio botanikoa: Orizomegamia | 42€ | 45€ | EUS | 05/08 | 05/08 | Lr | info + |
![]() |
B |
Orizomegamia oihalean patroiak sortzeko Japoniako teknika tradizional bat da, origami estiloan tolestu eta gero tindagaietan partzialki murgilduz. Ikastaroak bi atal ditu: lehen atalean tolesteko sistemak azalduko ditugu eta Kutxa Ekoguneko landaredia ezberdinetatik koloreak nola lortu ikasiko dugu. Ostean hainbat toleste-sistema eta kolore-konbinazio esperimentatuko ditugu, teknika ulertu eta probatzen joateko. Bigarren atalean parte-hartzaile bakoitzak ikasitako guztia aplikatzeko aukera izango du etxera eramango duen zapi bat sortuz. Irakaslea: Ane Baztarrika + 18 / Lr: 10:00 - 17:00 / 6 Ordu info + |
||||||||||
1869 | Ehun-artea. Estanpazio botanikoa: Shibori | 37€ | 39€ | EUS | 05/15 | 05/15 | Lr | info + |
![]() |
B |
Shibori-k Japonieraz bihurritu, estutu, presionatu edo amarratu esan nahi du. Teknika horren bidez, oihalaren zenbait gune blokeatzean datza, gune horiek tindatu gabe gera daitezen irudiak sortuz. Tinta batzuk, Kutxa Ekoguneko parkean zehar bilduko ditugun landareetatik zuzenean lortuko ditugu. Gure tailerrean blokeatzeko mota desberdinak probatuko ditugu: gomak erabiliz, korapiloak, egurrezko piezak, pintzak, kanikak etab. Esperimentazioari denbora gehiena eskainiko diogu eta bakoitzak etxera oihalean egindako probak eramateaz gain zapi bat egiteko aukera izango du. Irakaslea: Ane Baztarrika + 18 / Lr: 10:00 - 17:00 / 6 Ordu info + |
||||||||||
1867 | Ehun-artea. Feltroa lantzen | 50€ | 53€ | EUS | 02/06 | 02/06 | Lr | info + |
![]() |
B |
Feltroa egitea aintzinako metodoa da, mota askotariko diseinuak egin daitezke berarekin: botak, kapelak, jantziak, dekorazio artistikorako elementuak eta baita etxeak ere! Euskal Herrian, lotura handia dugu ardia bezalako animalia eskuzabalarekin eta berak ematen digun artilearekin, feltroa egiteko materiala izan dena gure kulturaren historian zehar. Mendi batetik behera datorren artzain baten txapela batetik hasi eta Kontxan pasiatzen dabilen emakume baten kapela dotoreraino. artzain bat bere txapela beltzarekin mendi berdeetan edo andre dotore bat bere txapela koloretsuarekin Kontxan paseatzen, feltroa benetan gure kulturako materiala dela, egokitzen dena eta aldakorra. Irakaslea: Tytti Thusberg + 18 / Lr: 10:00 - 17:00 / 6 Ordu info + |
||||||||||
1877 | Hizkuntza ekologia: ekologiaren ikuspegitik, euskarak duen garrantzia ulertzeko gakoak | 10€ | 12€ | EUS | 02/17 | 02/17 | Az | info + |
![]() |
|
Zergatik hizkuntzekiko kezka eta gogoa ekologiatik? Izan daiteke ekologista euskaltzale izan gabe? Eta alderantziz? Baina hainbesteko garrantzia al du euskaraz bizitzeak edo euskara biziberritzeak? Zergatik? Irakaslea: Itsaso Olaizola + 18 / Az: 17:00 - 19:00 / 2 Ordu info + |
||||||||||
1870 | Lore-artea. Basoko lore eta landare sortak | 38€ | 41€ | EUS | 04/23 | 04/23 | Ol | info + |
![]() |
|
Basoko tailer honetan, zurtoina bistan duten eskuko sortak egiteko teknika berezia landuko dugu. Sorta hauek gramineoak, loreak eta bestelako material naturalak erabiliz osatuko ditugu, gure lana iraunkorra izan dadin, landare aukeraketa egokia egiten ikasiz. Irakaslea: Idoia Lizeaga + 18 / Ol: 17:00 - 20:00 / 3 Ordu info + |
||||||||||
1871 | Lore-artea. Bitxigintza loreekin | 36€ | 39€ | EUS | 05/07 | 05/07 | Ol | info + |
![]() |
B |
Bitxigintza galkorrako tailer honetan, ehunezko besokoak sortuko dira, ehunezko gainazaletan kolatutako loreak, petaloak eta hosto naturalak erabiliz. Eredu bat oinarri hartuta, parte-hartzaileek besoko bat egingo dute, euskarri baten gainean hosto eta loreak bi aurpegiko zintarekin uztartuz, kolorezko testura eginez. Materialen testuraren kontzeptua eta sailkapena aztertuko ditugu, eta modu egokian konbinatzen ikasiko dugu. Inguruneko materialak bilduko dira, dagoeneko prestatuta dauden materialen hautaketa batekin konbinatzeko. Irakaslea: Idoia Lizeaga + 18 / Ol: 17:00 - 20:00 / 3 Ordu info + |
||||||||||
1880 | Oinarrizko ornitología: hegaztiak identifikatzen | 32€ | 35€ | 03/13 | 03/20 | Lr | info + |
![]() |
B | |
Asko dira gure inguruko parke eta basoetan dauden hegazti-espezieak, leku ezin hobea baitira migrazioetan babestu, ugaldu, elikatu edo atseden hartzeko. Hori dela eta, ornitologiaren hastapenerako tailer bat proposatzen dizugu, bi saiotan banatuta: bata teorikoa, hegaztien alderdi orokorrak ikasteko, ohikoenak nola ezagutu edo gida eta prismatikoak nola erabili jakiteko; eta bestea, praktikoagoa, ikasitakoa martxan jarri eta sendotu ahal izateko. Irakaslea: SEO/BirdLife Saioak: 03/13: 09:00-11:00 | 03/20: 09:00-12:00 + 18 / Lr: 9:00 - 12:00 / 5 Ordu info + |
Ohitura osasuntsuak
Kodea | Jarduera | K€ | € | Hizkuntza | Hasiera | Bukaera | Egunak | info + | Izen-emateak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1838 | Mindfulness – Aurreratua | 141€ | 155€ | 02/03 | 05/26 | Az | info + |
![]() |
||
Mindfulness edo erabateko arretarekin harremana izan duten pertsonei zuzendutako ikastaroa. Hobetzen eta gure errealitatearekin zuzenean erlazionatzen ahalbidetuko diguten teknika eta ariketetan sakonduko dugu, gure estres- eta antsietate-maila gutxitzeko. +18 / Az: 19:00 - 21:00 / 30 Ordu info + |
||||||||||
1832 | Mindfulness – Hastapenak | 141€ | 155€ | 02/03 | 05/26 | Az | info + |
![]() |
||
Mindfulness edo erabateko arreta orainari arreta jartzean datza, era kontzientean eta interesa, jakin-mina eta onarpena agertuz. Mindfulnessa jardunbide osasungarria da, loaren nahasmendu arinak dituzten adinekoen loaren kalitatea hobetu, antsietate-mailak, estresaren sintomak, minaren esperientzia, umore-aldaketak eta abar murriztu; eta jarduera eta autoestimu-mailak handiagotzen baititu. Mindfulnessak barne-oreka berreskuratzen laguntzen du, eta era integralean lantzen ditu pertsonaren alderdiak, behar bezala kudeatu izan daitezen. +18 / Az: 19:00 - 21:00 / 30 Ordu info + |
||||||||||
1840 | Mindfulness, helduentzako osasun aktiborako | 141€ | 155€ | 02/03 | 05/26 | Az | info + |
![]() |
||
Mindfulness edo erabateko arreta orainari arreta jartzean datza, era kontzientean eta interesa, jakin-mina eta onarpena agertuz. Mindfulnessa jardunbide osasungarria da, loaren nahasmendu arinak dituzten adinekoen loaren kalitatea hobetu, antsietate-mailak, estresaren sintomak, minaren esperientzia, umore-aldaketak eta abar murriztu; eta jarduera eta autoestimu-mailak handiagotzen baititu. Mindfulnessak barne-oreka berreskuratzen laguntzen du, eta era integralean lantzen ditu pertsonaren alderdiak, behar bezala kudeatu izan daitezen. +18 / Az: 10:30 - 12:30 / 30 Ordu info + |
||||||||||
1823 | Oroimena mantendu eta bizkortu – Aurreratua | 108€ | 119€ | 02/02 | 05/25 | Ar | info + |
![]() |
||
Hastapen-ikastaroa egin ondoren, gure oroimena aktibatuta mantentzeko gehien komeni zaizkigun tekniketan sakonduko dugu. Zentzumenei, mugimenduari, hitzari eta abarri lotutako oroimena lantzeko ariketak egin eta sakontzeko tailerra. Gure oroimena aktibo egoten lagunduko diguten errutina eta ohitura pertsonalak lortu ahal izateko. Ikastaroaren amaieran gure oroimena modu autoaskian egikaritu ahal izateko tresnak edukiko ditugu. +18 / Ar: 12:00 - 13:30 / 22,5 Ordu info + |
Online Kurtsoak
Kodea | Jarduera | K€ | € | Hizkuntza | Hasiera | Bukaera | Egunak | info + | Izen-emateak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1885 | Alazne Etxeberriarekin testuak interpretatzea_Bertan behera | 115€ | 115€ | 04/20 | 05/13 | info + |
![]() |
B | ||
Testu bat interpretatzeak zurea esan nahi du. Ez da nahikoa ezagutzea eta gustatzea, sentitzea eta, kasu honetan, sentiarazten zaituen hori transmititzea. Autoreak deskribatzen dizun testuinguruan kokatu behar duzu, eta inguruan dagoen guztia irudikatu. Horretarako, parte-hartzaile bakoitzari testua memorizatzeko eta barneratzeko testua eta tresnak emango zaizkio. Ondoren, interpretazioa definituko duten emozioak, asmoak eta adierazpenak landuko dira, baita pertsonaia bat sortzera ere. Ikasgelako lehen egunean emanen dira testuak. Parte-hartzaile bakoitzari esteka bat emango zaio, zoom aretora sartzeko. Norentzat: literatura, sorkuntza eta interpretazio-kezkak dituzten pertsona guztientzat. Alazne Etxeberriak eskainia. Alazne Etxeberria Aquí Abajo telesaileko taldeko kidea izan zen. ENE BA! Txalo Produkzioak, Borobil Teatroaren ROMAN ETA JULIETA, Ttipia produkzioen Hecho en Casa konpainiako CYRANO eta KUOLULO ZUHAITZA. Gainera, biran jarraitzen du MUJER VASCA SOLERA BUSCA… / BIKOTE BILA ZENBAT KOMERI bakarrizketarekin. Donostiako Nueve Teatro konpainia independentea ere zuzentzen du. Oharrak: Jarduera zoom plataformaren bidez egiten da. Izena eman eta ordaindu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu tailerra hasi aurretik, jarraibideak eta saioak egiteko erabili behar duzun esteka adieraziz. Egunak eta ordua: Apirilaren 20an, 22an, 27an, 29an, maiatzaren 4an, 6an, 11n eta 13an (astearte eta ostegunetan) | 18:30 – 20:00 Izena emateko epea: 2021/03/29 > 2021/04/12 +18 / / 12 Ordu info + |
||||||||||
1884 | Idazketa eta mugimendua Maddi Goikoetxearekin: Antzerki fisikoaren poetika | 65€ | 65€ | 03/22 | 03/26 | info + |
![]() |
B | ||
Zuzeneko eta online tailer bat Maddi Goikoetxearekin. 5 saioko tailer intentsibo honetan modu praktikoan sakonduko dugu adierazpena eta emozioak, mugimenduaren idazkeraren bidez. Gure bizipenen adierazpen metaforikoak esperimentatzea proposatzen dugu, antzerki fisikoko, arte-terapiako eta idazketako ariketen bidez. Diziplina anitzeko ikuspegia du, eta sorkuntza-prozesuaz gozatu nahi duen eta hizkuntzaren, gorputzaren, arte-sorkuntzaren, autoezagutzaren edo artearen bidezko sendabidearen esplorazioan interesa duen edonorentzat da. Maddi Goikoetxeak eskainia. Zinemagintzan eta telebistan esperientzia duen euskal aktore berria. Mexikon eta Argentinan espezializatu da eta interpretazio- eta arte-terapiako lanak egiten esperientzia du. Bere lanean garrantzi handia ematen dio artearen sozializazioari, eta bilatzen du pertsona guztiak aske sentitzea sortzeko, beren egiazkotasuna eta adierazpen-gaitasuna balioesteko eta balioa emateko. Fikzioarekin eta autobiografikoarekin jolasten du, eta istorioak poesiaz kontatzea interesatzen zaio, antzerkiarekin, mugimenduarekin, pinturarekin eta idazketarekin esperimentatuz. Oharrak: Jarduera Zoom plataformaren bidez egiten da. Izena eman eta ordaindu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu tailerra hasi aurretik, jarraibideak eta saioak egiteko erabili behar duzun esteka adieraziz. Egunak: Martxoak 22, 23, 24, 25 eta 26 | 18:30 – 20:00 Izena emateko epea: 2021/03/03 – 2021/03/17 +18 / / 7,5 Ordu info + |
||||||||||
1888 | Stand up Comedy – aurreratua | Sergio Arróspide_Bertan behera | 60€ | 60€ | 05/22 | 06/12 | info + |
![]() |
B | ||
Ikastaro hau Stand-Up Comedyren lehen testuak idazteko eta interpretatzeko pentsatuta dago. Jarraibide eta estrategia pertsonalizatuak emango dira, eta gag, errutina komiko, idazteko tresna eta trikimailuak idazten irakatsiko da, baita agertoki bati, publikoari, aurre egiteko modua ere. Ikastaroan zehar, pertsona bakoitzak garatzen dituen testuak berrikusi eta zuzenduko dira. Ikastaroa umoreaz jakin-mina duen pertsona ororentzat da, bai zineman, bai literaturan, bai beste edozein baliabide narratibotan. Sergio Arrospidek eskainia. Badira hamarkada bat baino gehiago Stand Up Comedyrekin paraleloan ari dela, bere showak egiten. Hainbat erakunderentzat lan egin du enkarguz, hala nola Eusko Jaurlaritzarentzat, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, marka handientzat, hala nola Movistar, zinemaldiak (haikurts), jazz-jaialdiak (pallejazz), galentzat (Europako kultur hiriburua 2015, urteko produktua…), konbentzioak, ezkontzak,.. Kataluniako antzerki pila bat. Oharrak: Jarduera Zoom plataformaren bidez egiten da. Izena eman eta ordaindu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu tailerra hasi aurretik, jarraibideak eta saioak egiteko erabili behar duzun esteka adieraziz. Egunak eta ordua: Maiatzaren 22an, 29an eta ekainaren 5ean eta 12an (4 larunbat) | 10:30 – 12:00 Izena emateko epea: 2021/05/03 > 2021/05/17
+18 / / Ordu info + |
||||||||||
1886 | Stand up Comedy – hastapenak | Sergio Arróspide_Bertan behera | 60€ | 60€ | 04/17 | 05/15 | info + |
![]() |
B | ||
Komedia bat edo beste edozein istorio berdin idazten da? Eraikitzen al da pertsonaia serio bat eta komiko bat? Tailer honek galdera horiei eta beste batzuei erantzun nahi die, eta parte-hartzaileei komikotasuna beren istorioen barruan garatzen laguntzen die. Pertsona bakoitzaren gaitasunen araberako jarraibideak eta estrategiak emango dira. Ikastaroan zehar, ikasle bakoitzak garatzen dituen testuak berrikusi eta zuzenduko dira. Sergio Arrospidek eskainia. Badira hamarkada bat baino gehiago Stand Up Comedyrekin paraleloan ari dela, bere showak egiten. Hainbat erakunderentzat lan egin du enkarguz, hala nola Eusko Jaurlaritzarentzat, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, marka handientzat, hala nola Movistar, zinemaldiak (haikurts), jazz-jaialdiak (pallejazz), galentzat (Europako kultur hiriburua 2015, urteko produktua…), konbentzioak, ezkontzak,.. Kataluniako antzerki pila bat. Oharrak: Jarduera Zoom plataformaren bidez egiten da. Izena eman eta ordaindu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu tailerra hasi aurretik, jarraibideak eta saioak egiteko erabili behar duzun esteka adieraziz. Egunak eta ordua: Apirilaren 17an, 24an eta maiatzaren 8an eta 15ean (4 larunbat) | 10:30 – 12:00 Izena emateko epea: 2021/03/29 > 2021/04/12
+18 / / Ordu info + |
||||||||||
1887 | Sukaldaritza Ismael Iglesiasekin | 40€ | 40€ | 03/15 | 03/15 | Al | info + |
![]() |
B | |
Masterclass bat zuzenean eta online Ismael Iglesiasekin, Rita jatetxetik. Ismael sukaldariak zuzentzen duen saio parte-hartzaile honetan, postre tradizionalak egingo ditugu gaur egungo errezetekin. Abangoardiako sukaldaritza-teknikak ikasiko ditugu, eta elaborazio berriak lortzeko sormen-prozesua ezagutuko dugu. Ismael Iglesiasekin inspiratu nahi duten sukaldaritzako teknika eta trebetasunetan sakondu nahi duen edonorentzat da. Irakaslea: Esmael Iglesias. Toledoko chef karismatikoa, bere autore, merkatu eta denboraldiko sukaldaritzarekin egiten duen produktua mimatu eta zaintzen duena, denbora gutxian gipuzkoarrak liluratzea lortu baitu. Ritaren eskaintza gastronomikoa aldatu du, denborazkotasunean eta ekoizleekiko produkzioan oinarritutako proposamenarekin. Oharrak: Jarduera zoom plataformaren bidez egiten da. Izena eman eta ordaindu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu tailerra hasi aurretik, saioa egiteko erabili behar dituzun jarraibideak eta esteka adierazita. Izena emateko epea: 2021/02/25 – 2021/03/10
+18 / Al: 17:00 - 18:00 / 1 Ordu info + |
Teknologia berriak
Kodea | Jarduera | K€ | € | Hizkuntza | Hasiera | Bukaera | Egunak | info + | Izen-emateak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1817 | Bideokonferentzia egiteko lehen urratsak | 141€ | 155€ | 02/02 | 05/25 | Ar | info + |
![]() |
B | |
Bideokonferentzia bat egin ahal izateko oinarrizko ezagutzak ikastea. Behar teknikoak landu eta aztertuko dira, eta aholkuak emango dira bilera bat online arrakastaz antolatu ahal izateko. +18 / Ar: 10:00 - 12:00 / 30 Ordu info + |
||||||||||
1816 | Bideokonferentzia egiteko lehen urratsak | 141€ | 155€ | 02/01 | 05/24 | Al | info + |
![]() |
B | |
Bideokonferentzia bat egin ahal izateko oinarrizko ezagutzak ikastea. Behar teknikoak landu eta aztertuko dira, eta aholkuak emango dira bilera bat online arrakastaz antolatu ahal izateko. +18 / Al: 17:00 - 19:00 / 30 Ordu info + |
||||||||||
1786 | Datuak mugikorretik ordenagailura pasatzeko modua | 22€ | 25€ | 04/20 | 04/27 | Ar | info + |
![]() |
||
Pixkana-pixkana, argazkiak metatu ahala, gure telefono mugikorra tokirik gabe geratuko da. Argazkiak beste gailu batera nola pasatu ikasiko dugu; hala, argazkiekin gozatzen jarraitzeko aukera izango dugu, argazki gehiago egin eta gordetzeko tokirik galdu gabe. *Parte-hartzaile bakoitzak bere mugikorra ekarriko du. +18 / Ar: 10:00 - 12:00 / 4 Ordu info + |
||||||||||
1784 | Film labur bat filmatzen ikasi | 165€ | 181€ | 02/02 | 05/25 | Ar | info + |
![]() |
||
Literatura-gidoi baten sinopsia egin eta ikasleen artean hautaketa egin ondoren, film labur bat egingo dugu ahalik eta modurik profesionalenean eskuragarri dugun materiala erabiliz, preprodukzioa, filmatzea eta postprodukzioa barne. +18 / Ar: 16:00 - 18:00 / 30 Ordu info + |
||||||||||
1785 | Telefono mugikorrak erabiltzeko oinarrizko tailerra | 56€ | 62€ | 02/05 | 03/05 | Ol | info + |
![]() |
||
Lehenik eta behin, telefono mugikorra fisikoki nolakoa den ikusiko dugu ikastaro honetan. Ikonoak maneiatzeko hatz-presio zuzena. Pantailak eta programa-menua. Argazkiak egiteko eta bideoa filmatzeko kamera nola erabili. Kameraren oinarrizko egokitzeak: zooma, flasha. Selfie bat egitea. Galeria: irudiak ireki, ezabatu eta bidaltzea. Helbide elektronikoa badugu, gure telefonoan konfiguratuko dugu, eta e-mail bat nola bidali, jasotakoak nola irakurri eta programaren oinarrizko erabilera ikasiko dugu. Internetetik nola nabigatu mugikorrarekin. Oinarrizko egokitzeak: WI-FI sare batekin nola konektatu, pantaila-atzealdeko irudia nola pertsonalizatu. Play Storea, gure gailurako behar dugun guztia aurkitzeko tokia. *Ikasle bakoitzak bere telefono mugikorra ekarriko du. +18 / Ol: 17:00 - 19:00 / 10 Ordu info + |
||||||||||
1797 | Zure jatorria internet bidez bilatzen ikasi | 106€ | 116€ | 02/03 | 05/26 | Az | info + |
![]() |
||
Zeure jatorriak hobeto ezagutzeko jakin-mina baldin baduzu, internet tresna zoragarria da, geure arbasoei buruz “ikertzea” ahalbidetzen diguna. Gero eta artxibo edo agiritegi historiko gehiago ari dira informazioa interneten gure eskura jartzen. +18 / Az: 18:00 - 19:30 / 22,5 Ordu info + |