k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gelak publiko orori zuzendutako programa kulturala da, eta esperientziaren bidezko ikaskuntzan oinarritzen da. Askotariko programazio praktikoa aurkezten du, hamaika jarduera-eremuri buruzko hezkuntza, gogoeta eta eztabaida jarduerak biltzen dituena: ondare historiko-kulturala, diseinua eta moda, pintura, antzerkia eta ahozko adierazpena, dantza, argazkia, gastronomia, sormena, literatura, ohitura osasuntsuak eta hitzaldiak.

Kutxa Kultur Gelak programa Kutxak Tabakaleraren 4. solairuan dituen instalazioetan gauzatzen da batez ere. Tabakalera, diseinu, berrikuntza eta pertsonen gaitasunen garapena gozatzeko eta sustatzeko leku garaikidea da. Programak osagai hauek ditu:

- Hainbat esparrutan arte eta kultur trebetasunak garatzeko parte hartzeko ikastaroak. Ikastaro horiek tokiko artistekin egindako topaketekin osatzen dira.
- CLASS. Tokiko artista eta ekintzaileek emandako tailerrak. Horietan, sormen-esperientziak eta -prozesuak partekatzeaz gain, artisten eta herritarren artean komunitatea sortzea sustatzen da.
- Udazkeneko MasterClass. Sektoreko pertsona ospetsuekin topaketak egitea, haien ezagutza eta esperientziak parte-hartzaileekin partekatzeko.
- Historia, arte, zientzia eta gaurkotasunari buruzko hitzaldiak eta zikloak, parte hartzeko formatuetan
- Bisitaldi gidatuak, edukiera mugatua dutenak gure ondare historiko eta kulturala ezagutarazteko.

Inskripzio data: 2022ko urtarrilaren 10etik 24ra
Jakinarazpen data, ezeztapenak: 2022ko urtarrilaren 25a

Covid-19 egoera: Nola funtzionatuko dugu?

Pandemiak sortutako egoera dela eta, programa osasun agintariek ezarritako segurtasun eta higiene neurriak zorrotz betez egingo da. COVID-19 kutsatzea saihesteko hartu diren neurriak irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.

—Jarduerak egiteko datak eta baldintzak aldatu ahal izango ditu Kutxa Fundazioak, Covid-19ren eraginaren eta osasun-agintariek une bakoitzean emandako gomendioen arabera.

IZEN-EMATEA: URTARRILAREN 10EAN, 12:00ETATIK AURRERA

Antzerkia eta ahozko adierazpena

Kodea Jarduera K€ Hizkuntza Hasiera Bukaera Egunak info + Izen-emateak
2144 Ahots-tailerra: ahots-teknika eta nola landu ahotsa 164€ 180€ 02/02 05/25 Az info + Izena eman

Ikastaro honetan arnasten, ahotsa bermatzen eta proiektatzen ikasiko dugu, baita nola lagun diezaiokegun ere. Horretarako, hainbat ariketa landuko ditugu, askatasunez eta tentsiorik gabe ahotsaz gero eta gehiago gozatzeko aukera emango digutenak. Ahotsaren ezagutzan eta garapenean mugarik ez dagoela ikusiko dugu.

+18 / Az: 10:30 - 12:30 / 30 Ordu info +

2147 Antzerki irekia 164€ 180€ 02/01 05/24 Ar info + Izena eman B

Antzerkiaren munduan sartu nahi duten guztiei zuzendutako gune librea, antzerki-ezaupideak dituzten ala ez kontuan hartu gabe.

+18 / Ar: 11:00 - 13:00 / 30 Ordu info +

2146 Antzerkia – Hastapenak 164€ 180€ 02/04 05/27 Ol info + Izena eman

Antzerkiaren munduan sartzeko tailerra. Mugimendua heziko dugu, sormena eta bat-batekotasuna landuko ditugu hainbat antzezpen-teknika erabiliz eta komunikazioa azpimarratuz. Bat-batekotasuna, antzezpena, gorputz eta talde-adierazpena landuko ditugu mugimenduaren eta ahotsaren bidez.

+18 / Ol: 19:00 - 21:00 / 30 Ordu info +

2050 Baile de huesos (Elena Belmonteren komedia) Dohainik Dohainik 06/07 06/07 Ar info + Izena eman B

Teatro Estudioko taldeak Baile de huesos, Elena Belmonten komedia, antzeztuko du. Lau pertsonaiak heriotzaren zain daude azken bidaia egiteko.

Zuzendaria: Manolo Gómez

+18 / Ar: 19:00 - 20:30 / 1,5 Ordu info +

2095 Shakespearerengana hurbiltzea 164€ 180€ 02/03 05/26 Og info + Izena eman B

Tailer honetan Shakespeareren obretako hainbat eszena landuko dira, pertsonaiengana hurbilduko gara.

+18 / Og: 11:00 - 13:00 / 30 Ordu info +

Argazkilaritza

Kodea Jarduera K€ Hizkuntza Hasiera Bukaera Egunak info + Izen-emateak
2129 Argazkigintza digitala – Hastapenak 164€ 180€ 02/01 05/24 Ar info + Izena eman

Tailer honetan bi alderdi edo gai landuko ditugu. Alde batetik, kameraren erabilera: bereizmena, irekidura, obturadorea, funtzio automatikoa eta eskuzkoa, LCD eta sentsoreak, zoom optikoa eta digitala, memoria (txartela, etab.); eta, bestetik, argazki-hizkuntza: ikuspuntua, laukiratze edo enkoadraketa, angelua, konposizioa, gaia eta generoak, etab. Parte-hartzaile bakoitzak argazki-kamera digital bat ekarri beharko du. Erreflex bat gomendatzen da.

+18 / Ar: 10:30 - 12:30 / 30 Ordu info +

2128 Argazkigintza digitala – Hastapenak 164€ 180€ 02/04 05/27 Ol info + Izena eman

Tailer honetan bi alderdi edo gai landuko ditugu. Alde batetik, kameraren erabilera: bereizmena, irekidura, obturadorea, funtzio automatikoa eta eskuzkoa, LCD eta sentsoreak, zoom optikoa eta digitala, memoria (txartela, etab.); eta, bestetik, argazki-hizkuntza: ikuspuntua, laukiratze edo enkoadraketa, angelua, konposizioa, gaia eta generoak, etab. Parte-hartzaile bakoitzak argazki-kamera digital bat ekarri beharko du. Erreflex bat gomendatzen da.

+18 / Ol: 18:30 - 20:30 / 30 Ordu info +

Arte literarioak

Kodea Jarduera K€ Hizkuntza Hasiera Bukaera Egunak info + Izen-emateak
2149 Mikrokontakizun teknikak 169€ 185€ 01/31 05/23 Al info + Izena eman

Estrategiak ikasita, literatura-lan bat osatzen duten narrazio-elementuetan sakonduko dugu. Sormenezko idazketa-ariketen bidez, begiradaren, kontatuko dena hautatzearen, egiantzaren, … garrantzia landuko dugu. Kontzeptu horiek guztiek kontakizun on bat idazten lagunduko digute. Kontakizun laburra zer den eta bere ezaugarriak jakin behar dira.

+18 / Al: 18:15 - 20:15 / 30 Ordu info +

2148 Mikrokontakizun teknikak 169€ 185€ 02/01 05/24 Ar info + Izena eman

Estrategiak ikasita, literatura-lan bat osatzen duten narrazio-elementuetan sakonduko dugu. Sormenezko idazketa-ariketen bidez, begiradaren, kontatuko dena hautatzearen, egiantzaren, … garrantzia landuko dugu. Kontzeptu horiek guztiek kontakizun on bat idazten lagunduko digute. Kontakizun laburra zer den eta bere ezaugarriak jakin behar dira.

+18 / Ar: 18:15 - 20:15 / 30 Ordu info +

2150 Tertulia literario dialogikoa 169€ 185€ 02/03 05/26 Og info + Izena eman

Solasaldi honetan ipuin-irakurketa ikasgelan bertan egingo da. Momentuan bertan partekatuko ditugu geure iritziak, eta horiek, besteenekin batera, aztergai dugun obraren analisi kritikoa osatuko dute.

+18 / Og: 18:45 - 20:45 / 30 Ordu info +

Diseinua eta moda

Kodea Jarduera K€ Hizkuntza Hasiera Bukaera Egunak info + Izen-emateak
2126 Ehoziri-lana 164€ 180€ 02/01 05/24 Ar info + Izena eman

Ikastaro honetan ehun-enkajearen teknika ikasiko da, hau da, hasieran bobinatan, ziriak deituetan, kiribilduta dauden hariak ehotzea. Ikastaro honetan landuko diren gaiak honako hauek dira: oinarrizko puntuak: hondo-puntua, puntu erdia, ehuna, milanoa, bretoia, lehen laginak, parpailak, hainbat amaiera eta zenbait joste-lan egitea. Lehenengo egunean, parte-hartzaile bakoitzak jarduera honetarako ekarri behar duen materialaren berri emango da.

+18 / Ar: 18:00 - 20:00 / 30 Ordu info +

2106 Ehungintza-artea 92€ 101€ 03/04 03/25 Ol info + Izena eman

Ikastaro honetan eskuzko ehungailuaren teknikak ikasiko ditugu eta zintzilikatzeko edo markoztatzeko tapiz bat egingo dugu. Parte-hartzaile bakoitzak oinarrizko joskintza-materiala ekarri beharko du. Materiala sartuta dago: ehungailuak eta hariak.

+18 / Ol: 18:00 - 20:00 / 8 Ordu info +

2134 Eskuzko ehungintzaren hastapenak 349€ 384€ 02/03 05/26 Og info + Izena eman B

Ikasi eskuzko ehundegia (irazki-hari altua eta baxua) erabiltzen eta egin itzazu dekorazio eta jantzietarako proiektuak (kuxinak, mahai-zapi indibidualak, tapizak, poltsak, …). Parte-hartzaile bakoitzak oinarrizko joskintza-materiala ekarri beharko du. Materiala sartuta dago: ehundegiak, hariak, etab.

+18 / Og: 18:00 - 20:00 / 30 Ordu info +

2105 Ikasi eskuz trikotatzen – Aurreratua 204€ 225€ 02/04 05/27 Ol info + Izena eman

Ikastaro honetan, hastapen-ikastaroan ikasitako teknikak hobetuko ditugu. Proiektu bat proposatuko da, ikastaroan zehar gauzatuko dena. Gonak, jertseak, trikotak eta abar egingo dira zenbait puntu-mota erabiliz: arroz-puntua, ergel edo goroldio-puntua, etab. Ez da kakorratz-lana. Parte-hartzaile bakoitzak 4ko puntu-orratzak eta 100g-ko artile leunezko harila ekarri behar ditu.

+18 / Ol: 10:00 - 12:00 / 30 Ordu info +

2101 Ikasi makinaz josten – aurreratua 164€ 180€ 01/31 05/23 Al info + Izena eman

Josteko makinarekin josteari buruz aurretiko ezaupideak dituzten ikasleentzako ikastaroa. Zailtasun handiagoa duten jantziak egiten eta konpontzen sakonduko dugu. Ez dago josteko makinarik ekarri beharrik.

+18 / Al: 16:00 - 18:00 / 30 Ordu info +

2100 Ikasi makinaz josten – aurreratua 164€ 180€ 02/04 05/27 Ol info + Izena eman

Josteko makinarekin josteari buruz aurretiko ezaupideak dituzten ikasleentzako ikastaroa. Zailtasun handiagoa duten jantziak egiten eta konpontzen sakonduko dugu. Ez dago josteko makinarik ekarri beharrik.

+18 / Ol: 10:30 - 12:30 / 30 Ordu info +

2102 Ikasi makinaz josten – hastapenak 164€ 180€ 01/31 05/23 Al info + Izena eman

Makinaz josten ikasteko hastapen-ikastaroa. Josteko makinak nola funtzionatzen duen ikasiko dugu, eta eskaintzen dizkigun aukerak. Lehenik marrazkien gainean praktikatuko dugu eta gero oihalean josten ikasiko dugu. Osagarri txikiak ebaki eta josiko ditugu: kuxinak, esku-poltsak eta abar. Ez da beharrezkoa makina ekartzea. Parte-hartzaile bakoitzak ekarri behar ditu beharrezko oihal edo jantziak.

+18 / Al: 18:15 - 20:15 / 30 Ordu info +

2121 Jantzigintza – Aurreratua 164€ 180€ 02/01 05/24 Ar info + Izena eman

Patroigintzako oinarrizko ezaupideak badituzten eta patroiekin lan egin eta jantzi konplexuagoak egin nahi dituzten pertsonentzako tailerra. Paris metodoa erabiliz sorkuntza-lanak egiteko, akaberak egiteko eta lisatzeko teknika eta trikimailu guztiak hobetuko dira. Parte-hartzaile bakoitzak jarduerarako behar den materiala ekarriko du: patroigintzarako papera, oihala eta oinarrizko joskintza-materiala.

+18 / Ar: 16:00 - 18:00 / 30 Ordu info +

2122 Jantzigintza – Hastapenak 164€ 180€ 01/31 05/23 Al info + Izena eman

Ikastaro honetan oinarrizko ezaupideak ikasiko ditugu jantzigintzaz patroi batetik abiatuta: nola hartu behar diren gorputzaren neurriak, mahukak, patroiaren araberako marraketa, oihala ebakitzea, hainbat motatako jantziak egitea, hala nola blusak, gonak, txalekoak, galtzak, barruko arropa, etab. Parte-hartzaile bakoitzak jarduerarako behar den materiala ekarri beharko du: patroigintzarako papera, oihala eta oinarrizko joskintza-materiala.

+18 / Al: 10:00 - 12:00 / 30 Ordu info +

2133 Joskintzako hastapenak 164€ 180€ 02/02 05/25 Az info + Izena eman

Ikastaro honetan azpildurak egiten, kremailerak jartzen, botoiak josten… ikasiko dugu, patroi bat egin eta geure arropa josi ahal izateraino. Parte-hartzaile bakoitzak eraman beharko du beharrezko materiala: guraizeak, hariak, orratzak, orratz burudunak… Ez dago josteko makinarik eraman beharrik.

+18 / Az: 19:00 - 21:00 / 30 Ordu info +

2142 Oihal gaineko pintura: Zapiak eta ezpainzapiak sortzea 75€ 83€ 02/25 03/04 Ol info + Izena eman

Ehunetan zure diseinu pertsonalizatua sortzeko masterclassa, oihal gaineko tindatze- eta pintura-teknikekin, hala nola batic teknika tradizionalarekin eta bere egungo modalitateekin. Batez ere barrualdeak apaintzeko edo hainbat opari-gai egiteko sormena garatu nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Materiala sartuta dago.

+18 / Ol: 17:30 - 20:30 / 6 Ordu info +

2123 Zure arropak konpondu eta zaharberritu 164€ 180€ 02/02 05/25 Az info + Izena eman

Ikastaro honetan, joskintza sortzailearen teknikak eta joskintza mota horrek eskaintzen dituen aukerak aztertuko ditugu, eta, horretarako, erabiltzen ez ditugun arropetatik abiatuko gara. Batzuetan, puntada sinple batzuk baino ez ditugu egingo; beste batzuetan, berriz, arropa desegingo da beste era batean egiteko. Halaber, zenbait elementu bordatu eta josiko ditugu.

+18 / Az: 16:30 - 18:30 / 30 Ordu info +

Gastronomia

Kodea Jarduera K€ Hizkuntza Hasiera Bukaera Egunak info + Izen-emateak
2109 Etxeko sukaldaritza 72€ 79€ 03/07 03/28 Al info + Izena eman

Betiko errezetak, maitasunez eta denboraz prestatuak, ikasteko sukaldaritza-tailerra, familiarekin elkartzen garenean egiten dugun bezala mahaikoaz gozatu ahal izateko. Eltzeko on bat, menestra on bat edo, besterik gabe, oilasko-bularkiaren xerra bat ogi arrailetan pasatua, tailer honetan egingo ditugun jakietako batzuk dira.

+18 / Al: 18:00 - 20:00 / 8 Ordu info +

2115 Euskal sukaldaritza tradizionala 77€ 85€ EUS 05/05 05/19 Og info + Izena eman B

Ikastaro honetan euskal sukaldaritza tradizionaleko jaki tipikoak prestatuko ditugu: legatza saltsa berdean, bakailaoa tomatearekin, oilaskoa euskal erara, eta abar. Materiala sartuta dago.

+18 / Og: 18:00 - 20:30 / 7,5 Ordu info +

2116 Euskal sukaldaritza tradizionala 80€ 88€ 05/06 05/27 Ol info + Izena eman B

Ikastaro honetan euskal sukaldaritza tradizionaleko jaki tipikoak prestatuko ditugu: legatza saltsa berdean, bakailaoa tomatearekin, oilaskoa euskal erara, eta abar. Materiala sartuta dago.

+18 / Ol: 18:00 - 20:00 / 8 Ordu info +

2110 Kozinatu 5 zentzumenekin 94€ 104€ 05/02 05/23 Al info + Izena eman B

Ikastaro paregabe eta harrigarria, non eguneroko zarata eta estresa atzean utzi eta zure zentzumenekin konektatuko duzun jaki gozo-gozoak kozinatu eta prestatzen dituzun bitartean. Zentzumen guztietan arreta jartzea bezain gauza errazak mokadu bakoitzaz, jaki bakoitzaz eta, azken finean, bizitzaz askoz gehiago gozatzea ekarriko dizu. Harrituta geldituko zara!

+18 / Al: 18:00 - 20:00 / 8 Ordu info +

2111 Kozinatu izoztuekin: trikimailuak eta aholkuak 105€ 116€ EUS 02/04 02/25 Ol info + Izena eman B

Tailer honetan, produktu izoztuekin modu osasungarrian kozinatzen ikasiko dugu. Trikimailuak irakatsiko ditugu, eta produktu horiek nola tratatu azalduko dugu, jakiak ─menestrak, arrainak, etab.─ zaporetsu gera daitezen.

+18 / Ol: 18:00 - 20:30 / 10 Ordu info +

2112 Kozinatu izoztuekin: trikimailuak eta aholkuak 105€ 116€ 02/10 03/03 Og info + Izena eman B

Tailer honetan, produktu izoztuekin modu osasungarrian kozinatzen ikasiko dugu. Trikimailuak irakatsiko ditugu, eta produktu horiek nola tratatu azalduko dugu, jakiak ─menestrak, arrainak, etab.─ zaporetsu gera daitezen.

+18 / Og: 18:00 - 20:30 / 10 Ordu info +

2113 Kozinatu Take Away 86€ 95€ EUS 03/04 03/25 Ol info + Izena eman B

Egunero lantokian jan behar izaten duten guztiei zuzendutako sukaldaritza-ikastaroa. Errezeta osasungarriak ikasiko ditugu eta elikagaiak garraiatzeko tupper eta zakote-ontzi egokiak aukeratzearen garrantzia azalduko da. Dilistak, haragi-gisatuak, barazkiak eta abar egingo ditugu. Materiala sartuta dago.

+18 / Ol: 18:00 - 20:00 / 8 Ordu info +

2114 Kozinatu Take Away 86€ 95€ 03/17 04/07 Og info + Izena eman B

Egunero lantokian jan behar izaten duten guztiei zuzendutako sukaldaritza-ikastaroa. Errezeta osasungarriak ikasiko ditugu eta elikagaiak garraiatzeko tupper eta zakote-ontzi egokiak aukeratzearen garrantzia azalduko da. Dilistak, haragi-gisatuak, barazkiak eta abar egingo ditugu. Materiala sartuta dago.

+18 / Og: 18:00 - 20:00 / 8 Ordu info +

2125 Lehengo eta oraingo gozokiak eta postreak 86€ 95€ 02/07 02/28 Al info + Izena eman B

Ikasi “10eko” postreak egiteko trikimailuak, horrela zure egunak eta maite dituzunenak goxatu ahal izateko.

+18 / Al: 10:00 - 12:00 / 8 Ordu info +

2124 Pasta freskoaz ikastaroa 90€ 100€ 05/03 05/24 Ar info + Izena eman

Ikastaro honetan hainbat pasta-mota prestatzen ikasiko dugu, Italiako gastronomiako saltsa tradizionalenekin batera.

+18 / Ar: 10:00 - 12:00 / 8 Ordu info +

2151 Zizka Mizkak 32€ 35€ 02/12 02/12 Lr info + Izena eman

Tailer honetan, hainbat errezeta, sinpleak eta sortzaileak, prestatuko ditugu, aperitibo edo mokadu gisa. Azkar egiteko errezetak, hainbat produktu eta teknika ezagutzen lagunduko digutenak, elaborazio handi, luze eta garestietara iritsi gabe: marinadak, crudité edo barazkiak, ernamuinduak, salteatuak edo tenperatura baxukoak.

+18 / Lr: 10:15 - 13:15 / 3 Ordu info +

Gaztedi (0-13) #izanezberdin (+14)

Kodea Jarduera K€ Hizkuntza Hasiera Bukaera Egunak info + Izen-emateak
2067 Filosofia haurrentzat | 8-11 urte (6 saio) Dohainik Dohainik EUS 10/09 12/18 Lr info + Izena eman

Askatasuna. Infinitua. Maitasuna. Bizitzaren jatorria eta zentzua. Justizia. Heriotza. Zoriontasuna. Edertasuna…

Haurrek, txiki-txikitatik, hainbat gai liluragarriren inguruko galdera zailak egiten dizkiete euren buruari eta helduei. Neska-mutilak filosofatzera ausartzen dira. Jaiotzez dira filosofoak.

Jakin-min horrek hausnarketa sakonerako espazioak eskatzen ditu. Haur pentsalari talde honetan parte hartuko duten neska-mutilak gai horien inguruko elkarrizketa filosofikoan arituko dira, giro lasai eta ludikoan. Joko, ipuin, artelan eta bestelako baliabideak abiapuntutzat hartuta, pentsamendu kritikoa, sortzailea eta arretatsua trebatu ahal izango dituzte; goi-mailako pentsamendu konplexua landuko dute.

Helburu horretara gerturatzeko, hainbat gaitasun garatzen joango dira. Alegia: hautematea (arretaz behatu, entzun…), ikerketa (hipotesiak formulatu, alternatibak bilatu, imaginatu…), kontzeptualizazioa (definitu, adibideak eman, kontrastatu…), arrazonamendua (arrazoiak bilatu, zergatiak eta ondorioak erlazionatu, bitartekoak eta helburuak erlazionatu…), itzulpena eta formulazioa (deskribatu, interpretatu, laburtu…).

Hori guztia, dibertitzen diren bitartean!

Guraso eta beste senitartekoentzat saioa  (abenduak 18)

Zuen seme-alabek esperientzia aberasgarri batean parte hartu ahal izango dute. Zertan aritu diren jakin nahi al duzue? Elkarrizketa filosofikoa zer den ulertzeko gogoz al zaudete? Barruan daramazuen filosofoa ezagutzeko prest?

Haurren seigarren saioaren egun berean, guraso eta gainontzeko senitarteko helduak filosofatzera gonbidatuta zaudete. Haur Filosofia hezkuntza proiektuak proposatzen dituen baliabideak ezagutu ahal izango dituzue, etxeko egunerokotasunean erabili ahal izateko.

Zuek ere izugarri ondo pasako duzue bizitzaren misterioei buruz modu sakonean hausnartzen duzuen bitartean!

Taldearen beharren arabera, saio hau elebitan egingo da.

NON: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

NOIZ: 6 saio haurrentzat eta 1 gurasoentzat edo beste senitartekoentzat:

  • Urriaren 9an eta 23a
  • Azaroaren 6an eta 20an
  • Abenduaren 4an eta 18an (azken saioa bikoitza izango da, haurrak areto batean egongo dira eta familia beste batean).

ORDUTEGIA: Larunbata arratsaldetan. 17:00 -18:30

IZENA EMATEA DOAN: 2021eko irailaren 10etik urriaren 6ra HEMEN

  • Haurraren izen ematearekin, aita, ama edo tutore legalaren izena ematen da ere.

ADINA: 8 eta 11 urte bitartekoentzat.

HIZKUNTZA: euskara. Gurasoen saioa elebitan, taldearen beharren arabera.

+18 / Lr: 17:00 - / Ordu info +

Hitzaldiak

Kodea Jarduera K€ Hizkuntza Hasiera Bukaera Egunak info + Izen-emateak
2047 Arteak arteari begiratzen dionean (Carmen Alonso-Pimentel) Dohainik Dohainik 03/22 03/22 Ar info + Izena eman B

Kulturaren historian oso ohikoa izan da aurreko artelanak berrikustea. Imitazio gisa baino gehiago omenaldi gisa, musikan, literaturan edo zineman ezin konta ahala “remake” egin dira, lan horiek hizkuntza berriekin edo bestelako asmoekin interpretatzen dituztenak. Margolariek ere iraganari buruzko gogoeta egin dute behin eta berriz, eta gehien miresten dituzten pinturak beren erara interpretatzera behartuta sentitu dira. Horrela, artea arterako pizgarri bihurtzen da.

+18 / Ar: 19:00 - 20:30 / 1,5 Ordu info +

2045 Baudelaire eta hiltzaileen kluba (Álvaro Bermejo) Dohainik Dohainik 02/08 02/08 Ar info + Izena eman B

Gorrotoa zion aurrerabideari, demokraziari, baita bere irakurleari ere (“irakurle hipokrita”). Gaur egun, modernitate ororen profetatzat gurtzen da. Dandi dekadentea, gogaitasun eta jenialtasunez horditua, haren Bidaiarako Gonbidapenak kalamuaren lehen tenplu europarra izan zuen ontziratze-gune. Pleiaderako hautagaiak –adibidez, Honoré de Balzac, Alexandre Dumas, Victor Hugo, Théophile Gautier edo Gustave Flaubert– lagun zituela, Baudelaireren Mozkor zaitezte delakoa hilezkortasuna agintzen zuen space cake batekin hasi zen. Erik Satieren Gymnopédiesen konpasean, psikotropikoen dosi handiak hartzen zituzten pastel itxuran, haien musa hilgarriek –venus zuri eta beltzek– lorategi debekatu hartan benetako Gaitzaren Loreak zirenek, zerbitzatzen zizkietenak. Haren bigarren mendeurrenean, Hashischin-en Klub txundigarri hark, non biltzen baitziren kontzientzia-egoera aldatuak esperimentatzeko, haren infernu pertsonal eta paradisu artifizialen distira gordetzen du.

+18 / Ar: 19:00 - 20:30 / 1,5 Ordu info +

2132 Donostiako zinemen istorioak (Mikel G. Gurpegui) Dohainik Dohainik 02/23 02/23 Az info + Izena eman B

Ibilbide nostalgikoa, hamarkadatan zehar donostiarrek zinema ikusteko izan dituzten aretoen argazki, esku-programa eta prentsa-ebakinekin.

+18 / Az: 19:00 - 20:30 / 1,5 Ordu info +

2048 Ekialdeko India: mila herrialde batean (Rafael Gómez Urbiria) Dohainik Dohainik 04/05 04/05 Ar info + Izena eman B

Indiako ipar-ekialdea bestelako India bat da, askotariko etnia, erlijio, kultura eta paisaiak dituena. Kalkuta abiapuntutzat hartuta, Odisha estatuan oso antzinako tenplu eta hiri sakratuak bisitatuko ditugu eta Arunachal Pradesh estatuan paisaia eta kultura tribalen mosaiko batekin topo egingo dugu, lurralde horiek bidegurutze garrantzitsu izan baitziren, eta gaur egun India eta Txina (Tibet), Butan eta Myanmar arteko muga.

+18 / Ar: 19:00 - 20:30 / 1,5 Ordu info +

2136 Emakume nobleak Aro Modernoan: Gracia Olazabal (Ana Peña) Dohainik Dohainik 02/09 02/09 Az info + Izena eman B

Hitzaldi honetan Errenazimenduko dama nobleen bizimoduak azalduko dira. Horretarako, Gracia Olazabal donostiarraren jardun edo jokabideak aztertuko dira.

+18 / Az: 19:00 - 20:30 / 1,5 Ordu info +

2119 Euskal udalerriak eta haien ordenantza-ahalmena (Rosa Ayerbe) Dohainik Dohainik 03/16 03/16 Az info + Izena eman B

Gipuzkoako eta Nafarroako udalerriek beren tokiko bizitza antolatzeko arau propioz hornitzeko duten gaitasuna aztertu nahi da, baita pixkanaka-pixkanaka nola erregeak eta haren agintariek (Kontseiluak eta Korrejidoreak, esaterako) kontrolpean hartu zituzten, gauza bera gero probintzietako gobernu-erakundeek (Euskal Biltzarrek eta Nafarroako Gorteek), azkenik 1812ko Cadizko Konstituzioak udal-autonomiaren arloan aldaketa handiak egin zituelarik.

+18 / Az: 19:00 - 20:30 / 1,5 Ordu info +

2046 Granadako Alhambra eta Generalifea: Al-Andalus-eko nazarien ondarearen gailurra (Pablo Becerra ) Dohainik Dohainik 03/01 03/01 Ar info + Izena eman B

XIII. eta XIV. mendeen artean Granadako sultan nazariek eskatuta eraikiak, Alhambra eta Generalife multzo arkitektonikoak Espainia mairuko zibilizazioaren azken aldiko erreferente artistiko garrantzitsuenak dira. Alhambra, hiri palatino eta erresumako botere politikoaren gune gisa sortua, eta Generalife, errege-atseginerako landetxea, dekoratibismo biziko eta originaltasun handiko adierazpen artistikoak dira, nazioarteko arte islamiarraren maisulan bihurtzen dituzten alderdi horiekin.

+18 / Ar: 19:00 - 20:30 / 1,5 Ordu info +

2044 Inka inperioa: Cusco eta Machu Picchu artean (Mª José Noain) Dohainik Dohainik 01/11 01/11 Ar info + Izena eman B

Inka Inperioa XIII. eta XVI. mendeen artean garatu zen, Andeetako mendikateko lurralde handi bat eta Hego Amerikako mendebaldeko kostaldea hartuz. Bere hiriburua Cuscon zegoen, arkitektura zaindu eta sofistikatuko hiri bat, bere eraikinen artean Coricancha edo Eguzkiaren Tenplua nabarmentzen zelarik. Beste kokaleku esanguratsuenetako bat Machu Picchu zen, Inkaren egoitza edo zeremonia-gune bat, kokatuta dagoen inguruneagatik zirraragarria. Inkek gizarte konplexua garatu zuten, hierarkizatutako lurralde-antolaketan, galtzada-sare zabalean eta nasetako nekazaritza-ustiapenean oinarritua. Zeramika, urregintza edo ehungintza izan ziren kultura honen adierazpen artistiko interesgarrienetako batzuk, eta 1532an Francisco Pizarro espainiarrak konkistatu zuen.

+18 / Ar: 19:00 - 20:30 / 1,5 Ordu info +

2049 Jaten dugun arraina eta beste animalia batzuk (Luis Martínez Artola) Dohainik Dohainik 05/03 05/03 Ar info + Izena eman B

Lehenengoan dokumental bat emango da (gaztelaniaz). Hainbat espezieren analisi eta ezagutzarekin lotutako film laburren bilduma bat emango da, eta egungo egoera ere azalduko dute zaborraren eta klima-aldaketaren arazoarekin. Eta bigarrenean, hitzaldi bat, hau ere gaztelaniaz, diapositiba bidezko aurkezpenarekin.

+18 / Ar: 19:00 - 20:30 / 1,5 Ordu info +

2135 Kutxatekako bitxiak: Bidaia berria Donostiako iraganera (Mikel G. Gurpegui) Dohainik Dohainik 05/23 05/23 Az info + Izena eman

Donostiaren iraganera bidaia, Kutxateka funtsetako argazkien aukeraketa pertsonal eta bitxi baten proiekzio komentatuaren bidez.

+18 / Az: 19:00 - 20:30 / 1,5 Ordu info +

2120 Toribio Echevarria, sozialista humanista bat (Pedro Berriochoa) Dohainik Dohainik 04/06 04/06 Az info + Izena eman B

Toribio Echevarria Ibarbiaren (Eibar, 1887-Caracas, 1968) irudia erakargarria da edozein behatzailerentzat, dela espezialista, dela profanoa. Haren obra, 11 urterekin lanean hasitako autodidakta batek idatzia, erraldoi batena da. Gizakiari dagokion guztiarekiko (politika, ekonomia, erlijioa, natura, euskara, hizkuntzak, bibliofilia, …) jakin-minak etiketa guztietatik ihes egiten duen gizon bihurtzen du. Jakintzan, sozialismoan eta humanismoan oinarritutako bizi-proiektu baten adibidea da Echevarria.

+18 / Az: 19:00 - 20:30 / 1,5 Ordu info +

Musika

Kodea Jarduera K€ Hizkuntza Hasiera Bukaera Egunak info + Izen-emateak
2104 Ikasi zeure abestiak idazten 102€ 113€ EUS 04/01 05/27 Ol info + Izena eman B

Musikazale amorratua bazara eta musikaren munduan beste urrats bat egin nahi baduzu, zure abestiak idazteko gakoak eta lehen urratsak ikasiko dituzu tailer honetan. Oinarrizko kantu-ezagutza edo musika-tresnaren bat jotzen jakitea beharrezkoa da.

+18 / Ol: 18:00 - 20:00 / 14 Ordu info +

2103 Ikasi zeure abestiak idazten 117€ 129€ 02/04 03/25 Ol info + Izena eman B

Musikazale amorratua bazara eta musikaren munduan beste urrats bat egin nahi baduzu, zure abestiak idazteko gakoak eta lehen urratsak ikasiko dituzu tailer honetan. Oinarrizko kantu-ezagutza edo musika-tresnaren bat jotzen jakitea beharrezkoa da.

+18 / Ol: 18:00 - 20:00 / 16 Ordu info +

Ohitura osasuntsuak

Kodea Jarduera K€ Hizkuntza Hasiera Bukaera Egunak info + Izen-emateak
2139 Antola zaitez eraginkortasunez 25€ 27€ 04/02 04/02 Lr info + Izena eman B

Beren denbora hobeto kudeatu nahi dutenei zuzendutako tailerra. Ikasi zure betebeharrak betetzeko eta zure aisialdiaz gozatzeko gakoak saiakeran pot egin gabe.

+18 / Lr: 10:15 - 13:15 / 3 Ordu info +

2140 Antola zaitez eraginkortasunez 25€ 27€ EUS 04/30 04/30 Lr info + Izena eman B

Beren denbora hobeto kudeatu nahi dutenei zuzendutako tailerra. Ikasi zure betebeharrak betetzeko eta zure aisialdiaz gozatzeko gakoak saiakeran pot egin gabe.

+18 / Lr: 10:15 - 13:15 / 3 Ordu info +

2130 Autoezagutza eta garapen pertsonala 170€ 186€ 01/31 05/23 Al info + Izena eman B

Coaching tresnak ikasi nahi dituztenei zuzendutako tailerra, beren burua ezagutzeko eta ongizatea hobetzeko. Ezagutu gehiago zeure buruaz, zure balioak, sinesmen mugatzaile eta indartzaileak, talentuak eta indarrak, itzalak, rolak, arketipoak eta beste tresna asko aztertuz.

+18 / Al: 17:30 - 19:30 / 30 Ordu info +

2127 Kosmetika naturalaren fabrikazioa 184€ 202€ 02/01 05/24 Ar info + Izena eman

Kosmetikaren mundua gustuko baduzu eta kosmetika natural eta ekologikoko produktuak egiteko teknikak ikasi nahi badituzu, ikasi zeure kremak eta kosmetika naturala prestatzen. Egin zure higiene-produktu ekologikoak eta naturalak, modu erraz eta dibertigarrian. Hainbat kosmetiko mota egiten ikasiko duzu, baita landareen ezaugarri nagusiak, propietateak, erauzketa-metodoak, olioak, argizariak eta abar ere. Parte-hartzaile bakoitzak mateirala ekarriko du, egin nahi duen produktuaren arabera eta irakasleak ikastaroaren lehen egunean emandako jarraibideei jarraituz. Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar. Parte-hartzaile bakoitzak irakaslearen argibideen eta egingo den produktuaren arabera ekarriko du materiala..

+18 / Ar: 18:30 - 20:30 / 30 Ordu info +

2117 Nola sustatu emozio positiboak 164€ 180€ 02/02 05/25 Az info + Izena eman

Emozio positiboak gure eguneroko bizitzaren parte dira, eta hainbat modutan susta ditzakegu. Ikastaro honetan, nola egin ikasiko duzu, zeure garapen pertsonala, mentala, sortzailea eta soziala errazteko.

+18 / Az: 19:00 - 21:00 / 30 Ordu info +

2096 Oroimena aktibatu eta kontserbatzea – aurreratua 123€ 135€ 02/01 05/24 Ar info + Izena eman

Hastapen-ikastaroa egin ondoren, gure memoria aktibo mantentzeko gehien komeni zaizkigun tekniketan sakonduko dugu. Memoria sentsorial, motor, ahozko eta espazialerako ariketak lantzeko eta horietan sakontzeko tailerra, gure oroimena aktibo mantentzen lagunduko diguten errutina eta ohitura pertsonalak lortzeko. Ikastaroa amaitzean, nahikoa tresna izango ditugu gure oroimena modu autosufizientean edo beregain erabili ahal izateko.

+18 / Ar: 12:00 - 13:30 / 22,5 Ordu info +

2097 Oroimena aktibatu eta kontserbatzea – hastapenak 123€ 135€ 02/01 05/24 Ar info + Izena eman

Oroimena galtzeko prozesuan faktore askok eragiten dute, eta faktore horietako batzuetan estimulazioa eta mantentze kognitiboa bultzatuz esku har daiteke. Memoria edo oroimena garuneko egitura askoren baterako funtzionamenduaren emaitza da, nahiz eta memoriaren zenbait funtzio eremu jakin batzuen mende dauden: memoria sentsoriala, motorra, ahozkoa, espaziala… Adimen- eta oroimen-ariketak eta -jokoak egingo ditugu, istorioaren, komikiaren, literaturaren eta umore-kulturaren bidez lan egingo dugu. Azken batean, pertsonaren bizitza intelektuala “zer” eta “nola” sustatu sakonduko dugu.

+18 / Ar: 10:00 - 11:30 / 22,5 Ordu info +

2098 Oroimena aktibatu eta kontserbatzea – hastapenak 123€ 135€ 02/03 05/26 Og info + Izena eman

Oroimena galtzeko prozesuan faktore askok eragiten dute, eta faktore horietako batzuetan estimulazioa eta mantentze kognitiboa bultzatuz esku har daiteke. Memoria edo oroimena garuneko egitura askoren baterako funtzionamenduaren emaitza da, nahiz eta memoriaren zenbait funtzio eremu jakin batzuen mende dauden: memoria sentsoriala, motorra, ahozkoa, espaziala… Adimen- eta oroimen-ariketak eta -jokoak egingo ditugu, istorioaren, komikiaren, literaturaren eta umore-kulturaren bidez lan egingo dugu. Azken batean, pertsonaren bizitza intelektuala “zer” eta “nola” sustatu sakonduko dugu.

+18 / Og: 10:00 - 11:30 / 22,5 Ordu info +

2143 Sendabelarrak 140€ 154€ 03/04 05/27 Ol info + Izena eman

Sendabelarrak Euskadiko herri-medikuntzaren oinarria dira. Oso ohiko landareak dira, eta, identifikatzen jakinez gero, ohiz kanpoko egoeretan lagun diezagukete. Haiek ezagutzen eta horiekin tindaketak, oleazeoak, ukenduak… egiten ikasiko dugu. Horiei esker, naturari buruz gehiago jakingo dugu, eta, gainera, gure botikaren parte izango dira. Materiala barne.

+18 / Ol: 18:00 - 20:00 / 22 Ordu info +

Ondare historiko eta kulturala

Kodea Jarduera K€ Hizkuntza Hasiera Bukaera Egunak info + Izen-emateak
2131 Europako historia: Richelieu kardinalarengandik Adolf Hitlerrenganaino (1600-1945) 124€ 136€ 02/03 05/26 Og info + Izena eman B

Ziklo honetan Europako historian zehar bidaiatuko dugu protagonista nagusien eskutik. Denboraren makina bat balitz bezala, garai batetik bestera salto eginez ibiliko gara, gure kontinentean 1600etik 1945era gertatu zen guztiaren ideia bat egin arte. Bidaia hau Napoleonekin hasiko dugu.

+18 / Og: 18:00 - 19:00 / 15 Ordu info +

2107 Historia Klasikoko zikloa: Antzinako Erroma: jatorriak, monarkia eta errepublika 124€ 136€ 01/31 05/23 Al info + Izena eman B

Erroma da Mendebaldearen eraketan eragin handiena izan duen zibilizazioetako bat, beraz, antzinako Erroman gurea ere baden kultura bat ezagut dezakegu. Zer izan zen Erroma? Zein izan ziren haren jatorriak? Eta zein izan zen haren garapena? Galdera horiei erantzungo diegu ikastaroan, Erromari zerk lotzen gaituen edo ez gaituen ulertzeko. Aztertuko dugu nola gailendu zitzaien hiri hura bere lehiakide guztiei Mediterraneoa menderatzera iristeraino. Erromako historiako garairik tragikoenetako, baina baita ere distiratsuenetako, batekin gozatuko dugu: krisia eta Errepublikaren gainbehera.

+18 / Al: 18:00 - 19:00 / 15 Ordu info +

2108 Historia Zikloa: Europako gerrak 124€ 136€ 02/01 05/24 Ar info + Izena eman B

Ikastaro honek XX. mende osoko Europako gerra-historia aztertuko du: Melillako Gerra (1909), italiar-turkiarra (1912), Balkanetako gerrak (1991-1995). Kasu guztietan, gerra-gatazka horien inguruabarrak, garapen laburra eta ondorioak aztertuko ditugu, gaur egungo Europa eratu dutelarik gatazka horiek.

+18 / Ar: 19:00 - 20:00 / 15 Ordu info +

2091 Ibilaldi tematikoa Donostia “emakume ukitua” Dohainik Dohainik 03/20 03/20 Ig info + Izena eman

Ibilbide kultural desberdin honetan, zazpi emakumeren istorioaren bidez hiriaren historiaren zati bat ezagutuko duzu. Topagunea: Udaletxea (atzekaldean). Igentea Kalea 1. Euria egitekotan ere ibilaldia egingo da. Ezin baduzu etorri, jakinarazi ezazu mesedez.

+18 / Ig: 11:00 - 13:00 / 2 Ordu info +

2090 Ibilaldi tematikoa Donostia “emakume ukitua” Dohainik Dohainik EUS 03/06 03/06 Ig info + Izena eman

Ibilbide kultural desberdin honetan, zazpi emakumeren istorioaren bidez hiriaren historiaren zati bat ezagutuko duzu. Topagunea: Udaletxea (atzekaldean). Igentea Kalea 1. Euria egitekotan ere ibilaldia egingo da. Ezin baduzu etorri, jakinarazi ezazu mesedez.

+18 / Ig: 11:00 - 13:00 / 2 Ordu info +

2093 Ibilaldi tematikoa Donostia | Belle époque Dohainik Dohainik EUS 05/07 05/07 Lr info + Izena eman

XIX-XX. Mendeetako Donosti huraren bitxikeriak ezagutuko ditugu ibilaldi kultural honetan. Topagunea: Udaletxea (atzekaldean). Igentea Kalea 1. Euria egitekotan ere ibilaldia egingo da. Ezin baduzu etorri, jakinarazi ezazu mesedez.

+18 / Lr: 11:00 - 13:00 / 2 Ordu info +

2092 Ibilaldi tematikoa Donostia | Belle époque Dohainik Dohainik 04/03 04/03 Ig info + Izena eman

XIX-XX. Mendeetako Donosti huraren bitxikeriak ezagutuko ditugu ibilaldi kultural honetan. Topagunea: Udaletxea (atzekaldean). Igentea Kalea 1. Euria egitekotan ere ibilaldia egingo da. Ezin baduzu etorri, jakinarazi ezazu mesedez.

+18 / Ig: 11:00 - 13:00 / 2 Ordu info +

2089 Ibilaldi tematikoa Donostia | beltza Dohainik Dohainik 02/18 02/18 Ol info + Izena eman

Donostiaren historia beltzak gordetzen dituen izkina ilun, istorio, hilketa eta mamuak ezagutzeko ekintza. Topagunea: Udaletxea (atzekaldean). Igentea Kalea 1. Euria egitekotan ere ibilaldia egingo da. Ezin baduzu etorri, jakinarazi ezazu mesedez.

+18 / Ol: 19:00 - 21:00 / 2 Ordu info +

2094 Ibilaldi tematikoa Donostia | ezezaguna Dohainik Dohainik 05/22 05/22 Ig info + Izena eman

Ekintza kultural entretenigarria Donostiak gordetzen dituen kondaira, sekretuak, bitxikeriak eta istorio ahaztuak ezagutzeko. Topagunea: Udaletxea (atzekaldean). Igentea Kalea 1. Euria egitekotan ere ibilaldia egingo da. Ezin baduzu etorri, jakinarazi ezazu mesedez.

+18 / Ig: 11:00 - 13:00 / 2 Ordu info +

2088 Ibilaldi tematikoa Donostia | ezezaguna Dohainik Dohainik 02/06 02/06 Ig info + Izena eman

Ekintza kultural entretenigarria Donostiak gordetzen dituen kondaira, sekretuak, bitxikeriak eta istorio ahaztuak ezagutzeko. Topagunea: Udaletxea (atzekaldean). Igentea Kalea 1. Euria egitekotan ere ibilaldia egingo da. Ezin baduzu etorri, jakinarazi ezazu mesedez.

+18 / Ig: 11:00 - 13:00 / 2 Ordu info +

2138 Natura eta kultura: paisaiak eta paradisuak 124€ 136€ 02/02 05/25 Az info + Izena eman B

Historian zehar ibilaldi bat, gizakiak bere ingurune naturalarekin eraiki duen harremanaren bitartez, non esperientzia horren fruitua ezagutuko dugun: kulturak “eskua sartu” duen natura, non ingurune fisikoarekiko elkarreragina hainbat elementu, teoria eta adierazpenetan islatzen den, hala nola paisajismo, hirigintza, feng-shui, baratze edo ortu, santutegi, lorategi eta artean, besteak beste. Ezagutza-ikastaro bat da, baina baita esperimentazio-ikastaro bat ere, harridurazko begirada berreskuratzeko, gure ingurunea lehen aldia balitz bezala berriro ikustea ahalbidetuko diguna.

+18 / Az: 17:30 - 18:30 / 15 Ordu info +

Pintura eta marrazketa

Kodea Jarduera K€ Hizkuntza Hasiera Bukaera Egunak info + Izen-emateak
2099 Akuarela – aurreratua 164€ 180€ 01/31 05/23 Al info + Izena eman

Jarduera hau hastapen-ikastaroa egin duten edo akuarelaren oinarrizko ezaupideak dituztenentzat da, akuarela-pinturaren munduan sakondu eta pintzela erabiltzeko trebetasuna lortu nahi badute. Parte-hartzaile bakoitzak bere materiala ekarri behar du.

+18 / Al: 19:00 - 21:00 / 30 Ordu info +

2145 Marrazketa eta akuarelaren bat-egite tailerra 164€ 180€ 02/03 05/26 Og info + Izena eman

Askotan hasten dira ikasleak pintura-arlo batean marrazketa-oinarririk gabe. Pintura-teknika opakuetan gabezia hori pintura-geruza gehiago aplikatuz disimulatu edo zuzen daiteke. Akuarelan, bere ezaugarri duen gardentasunagatik, zuzentzeko aukerak txikiagoak dira, eta horregatik da garrantzitsua eta beharrezkoa ondo planteatutako marrazkia, proportzio eta osaera egokiak dituena, egitea. Parte-hartzaile bakoitzak bere materiala ekarri behar du: arkatza, papera, 12 kolore pastillatan edo akuarela-hoditan, akuarela-papera, paleta, 2 akuarela-pintzel eta uretarako potoa. Ez dute balio eskolako urmargoek, ezta ere eskolako akuarela-paperak.

+18 / Og: 19:00 - 21:00 / 30 Ordu info +

2137 Marrazketa lasterreko masterclassa, sepiarekin lehorrean eta urdunarekin 88€ 97€ 03/11 03/25 Ol info + Izena eman

Masterclassa, Diana Vasinak emana. Saio honetan, sepiaz marraztu eta ur-koloreztatzeko teknikaren abantailak erabiltzen ikasiko dugu zirriborro edo bozetoak sortzeko, zure sormen-trebetasunak garatzen lagunduko dutenak. Batez ere, sormena garatu eta sepiaz marrazten ikasi nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Materiala sartuta dago.

+18 / Ol: 17:30 - 20:30 / 9 Ordu info +

2141 Olio-pintura – Hastapenak 164€ 180€ 02/03 05/26 Og info + Izena eman

Oihalean errealitatea, sentimenduak, gogo-aldarteak, etab. irudikatzen ikasiko dugu. Konposizio honetan kolorea, argia eta forma olioaren teknikaz egiten dira, aukera handienak eskaintzen dituen pintura-tekniketako bat baita. Oinarrizko marrazketa-ezaupideak izatea gomendatzen da. Parte-hartzaile bakoitzak bere materiala ekarri behar du: olio-kolore primarioak, oliorako pintzelak, olioz margotzeko euskarria, paleta, agoarras edo trementina-esentzia, potoa, trapua, arkatza eta borragoma.

+18 / Og: 10:00 - 12:00 / 30 Ordu info +

Sormena

Kodea Jarduera K€ Hizkuntza Hasiera Bukaera Egunak info + Izen-emateak
2118 Nola egin film labur bat 209€ 230€ 02/01 05/24 Ar info + Izena eman

Sinopsitik gidoi literarioraino, eta ikasleen artean aukeraketa egin ondoren, film labur bat egingo da ahalik eta modurik profesionalenean eskura dugun materialarekin, aurreprodukzioa, filmaketa eta postprodukzioa egiteko.

+18 / Ar: 18:30 - 20:30 / 30 Ordu info +

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color