k
u
l
t
u
r

Zuzeneko artea | Uxue del Río

2022/01/04

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Uxue del Río artista, ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko donostiarra da. Barruan daramatzan ideiak adierazteko eta garatzeko sentitzen duen beharragatik marrazten eta margotzen du hustu arte. Sortutako lan bakoitzarekin bizitzaren edertasuna islatu nahi du, gauza txikien gozamena, naturaren, artearen, koloreen eta gizakiaren bertuteak indartuz.

Urtarrilean zehar haren lan batzuen erakusketa ikusi ahal izango dugu, baita hura aurrez aurre arkatzez zirriborroak egiten eta formatu digitalera pasatzen ere.

Harremanetarako:

@uxuedelrio | uxuedelriodesign@gmail.com | +34 689 262 878

2022KO URTARRILAREN 4TIK 30ERA

Asteartea, asteazkena eta osteguna | 18:00 – 21:00
Larunbata eta igandea | 10:00 – 14:00

Sarrera doan, leku-kopurua bete arte

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color