k
u
l
t
u
r

Zuzeneko artea | Sofía Herbón “Ozeanoen Arimak”

2020/02/01

compartir

Ordutegia: 16:00 - 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Sofia marrazkiaren bidez islatzen du, modu surrealistan, animalia basatiak gizatiartuz, klima aldaketari buruz dituzten kezkak, eta pertsonek naturan duten inpaktuak duen ondorioa, haien begirada subjektibotik. Arimaren kontzeptua bere obran zehar islatzen da, berarentzat Izpirituak izaki bakoitza, zerizana bera, bakar eta errepikaezin bihurtzen duen hori errepresentatzen baitu.

Hainbat adituk eta zientzialarik erakutsi dute munduaren zati batean gertatzen denak beste leku batean eragiten duela. Eta horregatik, lurra bizi duten izakiak ere Ozeanoko Almak diren arren, ozeanoek kontinenteak banandu baino gehiago, batu egiten dituzte.

Ikusi dugu, Hartz Polarrak janari bila hirietara migratzen ari diren bezala, garai batean pentsa genezakeen zerbait surrealista iruditzen zaigula. Migrazioa zifra pentsaezinetara iristen ari da, historiaz gainezka; baldintza kaskarretara egokitzen ez badira, migratzen amaitzen dute, edo zuzenean hiltzen dira. Biodibertsitatea galtzen ari gara modu azkarrean, eta izaki bakoitzak lur planetan betetzen duen garrantzia.

Baina Almas de Océanosek ez du bakarrik etsipenean, tristuran geratu nahi, baizik eta historiaren ibilbidea alda dezakegun itxaropena eman nahi du. Animalia horiekin identifika gaitezkeela eta naturarekin gehiago konekta gaitezkeela.

Gaur egun, Gipuzkoako lurraldean, pertsona ezagun eta anonimo asko daude, egunero naturaren alde borrokatzen direnak; horregatik, obren bilduma hau hazten saiatzen da, eta bere pasiotik naturaren alde borrokatzen diren pertsona horien dokumentu bat izaten, Munduaren arima sentitzen duten arimak, Ozeanoen arimak.

”Jende txiki asko leku txikietan, gauza txikiak eginez mundua alda daiteke ” Eduardo Galeano

Harremana:

www.sofiaherbon.com | info@sofiaherbon.com | Instagram: el_diario_de_sofia

Otsailaren 1etik 29ra
Astelehena, asteazkena, ostirala eta larunbata | 16:00 – 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia
Sarrera doan

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color