k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Zuzeneko artea | Idoia Grijalbo “Zeramix”

2018/11/06

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Pieza bakar erabilgarria eta artistiko apaingarria lantzen dut, zenbait zeramika-teknika uztartuz tornua, modelatua, xaflak… erabiliz. Txamotadun buztin, erregogor, gres eta terrakotak landuz, naturaltasuna bilatzen dut neure piezetan, testura, akabera eta koloreen bidez gogorarazi edo naturan aurki genezakeena.

Normalean, mandatuak izan ezik, pieza era batera hasten dut eta sekula ez dakit nola amaituko den. Obra hartuz doan forma, testura eta orekaren arabera, berari uzten diot bide batetik edo bestetik eraman nazan inspiratzen nauen eta naturan aurkitzen dudan perfekzio ez-perfektu eta eder hori aurkitu arte.

PARKEAN ARTE tailerra + denda + galeria da, eta bertan, Laida Usandizaga bitxigilearekin, gure lana garatu eta erakusten dugu, beste artista batzuenaz gain.

Harremana:

PARKEAN ARTE: Parke,1 20010 Donostia
Instagram: zeramix / Parkeanarte
Mail: zeramix8@gmail.com


Egunak eta ordua:

Azaroa 6 > 24

Asteartea 10:30 – 13:30
Ostirala – larunbata 16:00 – 19:00

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color