k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Zure ahotsa orfeoian entzungo balitz?

2019/03/13

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


19.00 – Zure ahotsa orfeoian entzungo balitz?

Donostiako Orfeoi Gaztea-Entsegu irekia

19.30 – Donostiako Orfeoi Gaztearen kontzertua

Parte hartu nahi baduzu edo argibide gehiago behar izanez gero, idatz iezaguzu hona:  pruebatuvoz@orfeondonostiarra.org

Anima zaitez!


ORFEOI GAZTE

Haur abesbatza eta Orfeoiaren arteko zubi lanak egiteko asmoarekin, 2006an sortu zen Orfeoi Gaztea, 14 eta 19 urte bitarteko gazteekin. Gaur egun 40 neska-mutilez osaturik dago, eta abesbatza aske bezala funtzionatzen badu ere, nohizbehinka beste bi taldeei ere laguntza ematen die. Talde honek, bestalde, ahotsa aldatu berri zaien mutilei beren musika hezkuntza eta abesbatzako jarduerekin jarraitzeko aukera eskaintzen die.

Sortu zenean, taldea ezagutzera emateko bi kontzertu eskaini zituzten Donostian eta 2007an Pasaiako musika zikloan hartu zuten parte. 2007ko urrian, Orfeoiaren 110. urteurrena zela eta Anoetako belodromoan egin zen kontzertuan, Orfeoia eta Orfeoi Txikiarekin bat egin zuten. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak Zarautzen antolatzen duen Gazte Abesbatzen Tailerren hiru edizioetan, beste taldeekin batera parte hartu dute.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color