k
u
l
t
u
r

“Zeinu-hizkuntzako interpreteak” solasaldia

2022/09/29

compartir

Ordutegia: 18:00 - 19:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Aurten, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna zeinu-hizkuntzako gidari-interpreteekin batera ospatu nahi du EIZIE elkarteak, «Zeinu-hizkuntzako interpreteak» solasaldia antolaturik ESHIE-ZHIE elkarteko kideekin. Euskaraz lan egiten duten zeinu-hizkuntzako interpreteen lanbidea gertuagotik ezagutzea da helburua, eta elkarlanean aritzeko bideak jorratzea.

ESHIE elkartearen berri eman ondoren, pertsona gorren komunitateaz hitz egingo digute parte-hartzaileek (legeria, nazioarteko zeinu-sistema, pertsona gor-itsuekiko komunikazioa…), bai eta zeinu-hizkuntzen interpretazioaren berezitasunez ere (lan-eremuak, baldintza teknikoak, lan-baldintzak eta prestakuntza). Amaieran, daktilologia-alfabetoaren oinarrizko nozio batzuk erakutsiko dizkigute bertaratuei (agurra, nola aurkeztu…), saio labur praktiko batean.

Parte-hartzaileak: Azalia Gomez Villafañez, Ainitze Laskurain Goirizelaia eta Oihana Munduate Iguaran

Hizkuntza: euskara

Sarrera librea aforoa bete arte | Streaming-en bidez ere zuzenean ikusi ahal izango da

Antolatzaileak:

   

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color