k
u
l
t
u
r

Zarra 9.0, Adriana Bilbao | dFeria

2022/03/14

compartir

Ordutegia: 13:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Akreditazioarekin


1949. urtean, Malagaren kontrako partida batean, Zarrak eta Arnauk jauzi egin zuten baloiaren lehian, eta Arnau lurrera erori zen. Zarra areriorik gabe geratu zen atearen aurrean, baina kanpora bota zuen baloia. Antzeko zerbait gertatu zitzaion Coruñan ere, Depor-en kontra, Ponte erdiko atzelariarekin. Une hartan, garaipenaren edo are berdinketaren gola hain eskura izanik, jokoa gelditzea erabaki zuen. Halako balentriek bi sari ekarri zizkioten: Club Deportivo Málagak urre eta brillantezko ikurra eman zion, eta Coruñako Real Club Deportivok zilarrezko botafumeiro bat. Orobat, Kirol Merezimenduaren Errege Ordenaren Urrezko Domina jaso zuen, eta batez ere jendearen maitasuna bereganatu zuen.

Telmoren balioek handiagotu egin zuten Zarraren mitoa. Eta Telmotxo “beldurti”k zelaian zein etxean erabili zituen. Orain, jaio zeneko 100. urteurrena bete delarik, omenaldia egingo diogu, eta balentria hori gogoratuz hasi nahi izan dugu; izan ere, “Ingalaterraren kontrako gola” bezain ezaguna izan gabe, hura baino askoz handiagoa eta gizatiarragoa da.

Zuzendaritza: Adriana Bilbao.
Musika Konposizioa: Guillermo Guillén.
Koreografia: Adriana Bilbao eta elenko.
Interpreteak
: Adriana Bilbao, Carmen Bejarano, Tatiana Cuevas, Blanca Lorente, Gabriel Matías, Miriam Pérez.
Banatzailea: D8 SORKUNTZA FAKTORIA.

dFERIA ezinbesteko topaketa bilakatu da arte eszenikoen esparruan, eta Kutxa Fundazioaren laguntza du.

Aurten, martxoaren 14tik 17ra bitartean izango da dFERIA, nahiz eta aurreko larunbat eta igandean, zein feria amaitu eta hurrengo egunean, programatutako zenbait ikuskizun bere baitan hartu.

Edizio honetako gaia OREKA izango da, ardatz horren inguruan garatuko da hein handi batean 2022ko programazioa. 26 konpainien, 26 ikuskizun eta 40 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan.

dFERIA AKREDITAZIOAREKIN BAKARRIK
Kontsultatu hemen Covid-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color