k
u
l
t
u
r

Zai(n)tzadan

2021/09/02

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

Doan. Gonbidapena€


Irakurketa musikatua Nerea Loiola eta Imanol Epelderen eskutik, Hitzak Zaindari erakusketari amaiera emango dion emanaldia.

Sinopsia: 2016ko urriaren 30ean ezkondu ziren Nerea Loiola Pikaza (Deba, 1985) eta Imanol Epelde Pagola (Zarautz, 1977). Egun hotza espero zuten. Arropa mauka-luzeak erosi zituzten, txamarra bero lodiak. Eta egun eguzkitsua suertatu zitzaien: Oihal arinekin eta argazki ederrekin ezkondu ziren. Ordutik, elkar zaintzen dute. Elkar zaintzen dute? Elkar maite? Behar bezainbeste maite dute elkar? Zer da maitatzea zaintzea ez bada? Eta maite eta zaintzen dituzte izeba jubilatuak, guraso eroriak, bizilagunak? Eta umeak? Umeak bai, ezta? Umeekin errazagoa da dena.

Honelako galderak egingo dizkiote elkarri ezkontideek kantu, erakusketako testu eta irudiak umorez konbinatuz. Bikote ezkondu batek inoiz egin duen jendaurreko tragikomikoena.


Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari kanpaina jarri dute martxan EIZIEk, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. Gipuzkoan egiten ari da, eta «zaintza» du ardatz. Euskal literaturako bost adituk euskal letretako 20 testu aukeratu dituzte kanpaina honetarako, zaintzaren hainbat ertz erakutsi nahian, hitzak zaindariak ere badirelako. Orain inoiz baino gehiago bidea elkar zaintzea delako aukeratu dute «zaintza» gaia euskal liburugintzaren katean diharduten lau elkarteek, beren baliabideak baturik literaturaren zaintza goraipatzeko.

Aldi berean, xede dute euskal liburuaren kontsumoan eta prestigioan ere eragitea. Gainera, euskal liburugintzak behar duen presentzia areagotu nahi dute beren lana ezagutzera ematearekin batera.

Hizkuntza: euskara

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Eserlekua gordetzeko deitu mesedez 943 251919 telefonora (astelehenetik ostiralera 8:30-13:30 | 16:00-20:00)

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color