k
u
l
t
u
r

Zach Cordner “Euskalifornia”

2019/06/26

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Zach Cordnerrek hogei urte daramatza Kaliforniako pertsona ospetsuei argazkiak ateratzen. Lehen aldiz hamalau urterekin hartu zuen argazki kamera.

TransWorld Warp Magazineko argazki editore izateko kontratatu zuten. Associated Press, Red Bull, Capitol Records, Vans eta Playboyrentzat ere egin du lan. Coachellako Musika eta Arte Festibalaren argazkilari ofiziala da, baita mito handiena ere, adibidez, Daft Punk, Elvis Costello, P Diddy eta Tony Hawk-ena.

Gaur egun, Oceanside hiriko surf eta skat aldizkaria den The Osider Magazineko sorkuntza zuzendaria eta sortzaileetako bat da. Aldi berean, Kaliforniako High School-en fotokazetaritza eta dokumentazioko irakaslea da. Casino Harrah’s Resort ESCAPE Magazineko sorkuntza zuzendaria eta sortzaileetako bat ere bada, eta gainera Encinitas Magazineko (San Diego) argazki zuzendaria.

Web: Zachcordner

Instagram: @zachcordner an @theosidermag


Euskadi eta Kalifornia itxuraz elkarrengandik urrun dauden lurraldeak dira, baina muga guztiak gainditzen dituen ozeano berak elkartu eta bustiak.

Ilusio pila batek ekarri gaitu honaino, espazio bat partekatzeko, non irudi bakoitzak xuxurlatzen dituen xalotasun, benetakotasun eta halako errebeldia batez une aratzak, gure grinarik errotuenak hilezkortzen dituztenak.

Surf, musika, skate, artea…, bizitzeko estilo bat definitzen duen kultura bat, non arima jariatzen den, libre sentitzen den, besteekiko eta gure ingurunearekiko harmonian.

Jatorrira, funtsera itzultzea da kontua, eta gure haurtzaroan, bizitzako araztasuna benetan egunero haur izatea datzan garai hartan, atzera utzitako dibertimendu hura gogora ekartzea.

2018ko urrian, gertaleku hobezina ehundu zuen patuak, eta Surf Federazioak Zach Cordner-ekin topo egin zuen euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko eginkizun historikoan. Topaketa anekdotikoa eta kausal, surfak elikaturiko bi kulturaren lankidetzazko bat-egite honetan bere fruitua eman duena.

Eszenak testuinguru ezberdinetan, baina hizkuntza unibertsal batekin, surf egitearen grina handi honi erreferentzia egiten diona.

Ongietorri Euskaliforniara! Erakusketa honek Gipuzkoako eta Euskal Herriko Surf Federazioaren, bere FederArte Surfing Kultura festibalen bidez, eta Kutxa Kultur-en arteko harreman estuari esker ikusi du argia, kultura eta gure gazteen talentu amateurra bultzatzea dutelarik helburu komuna.

Erakusketa: Ekainaren 26tik uztailaren 14ra
Tabakalera zentroaren ordutegia
Sarrera librea

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color